2025/07/06

2025-07-05 Usurbilen Santixabeletan zikiro jana

Bentazaharra (e)k argitaratua 10:00 e(t)an

 Baziren 16 urte Usurbil bisitatzen ez genuela...

2009an bertan izan ginen azken aldiz eta berriro bertaratzeak ilusioa egin zigun.

Eguerdi partean kantujira egin genuen tabernetatik. Goxo-goxo tratatu gintuzten Zendoiaenea eta Benta tabernara inguratutakoek. Eguna berotzen hasteko ezin hobeto!

Ondoren zikiroa zain genuen eta bazkaritarako prest geunden guztiok. Poliki-poliki jan, edan eta kantatu egin genuen. 

Jai giro bikaina eta irrifar batekin etxera. Ondo bukatu jaiak lagunok eta segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2025-07-05 Usurbilen Santixabeletan zikiro jana"