2014/05/25

2014-05-24 Eibarko Euskal Jaietan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 00:46 e(t)an





2014ean lehen aldiz hurbildu gara Eibarrera emanaldi bat ematera. Aitzakia edo arrazoia, hau da, euskal jaia eta euskarak gure helburuekin bete-betean egiten du bat.
Arratsaldeko 18:30ean hasita Eibar goitik behera zeharkatu dugu kalejiran. Hasi Untzaga plazan eta Urkizu plazaraino hainbat geldialdi eginez. Ondoren berriz Untzaga plazara, baina beste kale batzuetatik itzuli gara eta esan liteke eguneko leloa "jira jira, goazen kalejiran!"izan dela.
Izan dugun harrera ederra izan da, kantu talde bikaina uneoro atzetik izan dugu eta oinarri hori izanda dena errazagoa izaten da.
Egoera bakoitzera nahikoa ondo moldatu garela iruditu zaigu, Urkizu plazan umeei eskainitako kantuak jo ditugu eta hasieran klasikoagoak eta bukaeran "berriagoak".
Herria Eibarko futbol taldearen koloredun banderez dotore jantzia dago eta ederra litzateke biharko euskal jai eguna lehenengo mailako sariarekin amaitzea.
Ea berriz elkarrekin izateko aukera dugun...

Eguneko argazkiak hemen:

Ez dago erantzunik "2014-05-24 Eibarko Euskal Jaietan kantujira"