2025/10/03

2025-10-03 Zamudion kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:30 e(t)an

 

Baziren 6 urte Zamudiora lehen aldiz joan ginela. 

Aurten dena den, beste tenperatura eta giro bat topatu dugu. Eta horrek asko errezten ditu gauzak.

Goxo-goxo hasi ginen kantuan eta geldialdi bakoitzeko elkartu zen jendearekin bukaera borobila izan genuen.

Asteburuari hasiera emateko plan bikaina.

Zamudio kalean ekimenari hasiera eman genion eta orain badakizue zamudioztarrak, bizi kaleak, bizi herria eta bizi euskaraz!

Aurreko urteetako berriak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2025-10-03 Zamudion kantujira"