2022/04/29

2022-04-28 Lazkaon San Prudentzioetan kantujira

Ibon (e)k argitaratua 15:50 e(t)an

 

Goierriko txoko honetan izan gara hirugarrenez. Eta beste behin ere irrifarrarekin itzuli ginen etxera.

Eguraldiak errespetatu gintuen eta gustura ibili ginen San Prudentzio eguneko iluntzean.

Koadrilla aparta izan genuen hasieratik eta geratu ere egin gabe han ibili ginen jo ta ke kantuan.

Jendea festa gosez zegoen eta espero dugu gure saioarekin pixkat asetu izana. 

Ederki pasa genuen eta ostiral goizeko gure lanetara gustura joan ginen .

Ondo ondo pasa festak eta hurrengo bat arte Lazkao!

Plazer haundi bat izan zen!

 Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

 

Ez dago erantzunik "2022-04-28 Lazkaon San Prudentzioetan kantujira"