Urte asko dira Ormaiztegin. San Migel bueltako afariak ez du hutsik egiten eta giroa gori-gori aurkitzen dugu gu joaterako.
2026/09/27
2026-09-26 Ormaiztegin San Migelak
2026/09/13
2026-09-12 Ermuan Folkez blai
Ermuako Folkez Blai jaialdira joaten badaratzamagu urte batzuk.
Dagoeneko jendea ere zain izaten dugu eta gozagarria da bertan kantuan eta euskaraz aritzea.
Eguerdian tenperatura bero, itzala bilatu eta tabernen inguran ederki ibili ginen.
Segi horrela lagunok, euskarak eta kantuak horrelakoak behar ditu eta!
Hurrengo batean gehiago!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2023, 2022
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak
Hemen doakizue hainbat informazio:
Ondorengo emanaldiak:
NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?
Elkarrizketa:
Goierriko hitza (2022-08-04)
Diario Vasco BegoƱa Del Teso
Urola-kostako hitzan elkarrizketa
Goiberrin elkarrizketa
28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:
Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:
Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)
Edo
bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com
2026/08/19
2026-08-18 Zugarramurdin zikiro jatea
2026ko honetan izan gara lehen aldiz Zugarramurdiko bestetan antolatzen duten zikiro jatean.
2026/08/17
2026-08-17 Ondarroan arrantzale eguna
Urteak pasa eta Ondarroako giroa deskribatzeko ez dugu hitz egokirik aurkitzen.
2026/08/10
2026-08-09 Getarian Salbatore jaiak
Urteak pasata ere ez gara aspertzen Getaria bisitatzen. Beti harrera bikaina eta giro paregabea!
Eguraldia lagun izan genuen eta bazter desberdinetako lagun ugari ere izan genituen bisitan.
Luxu bat eta plazer bat honela ibiltzea. Milaesker bazkaltzen, afaltzen eta jan eta edaten eman zeniguten guztioi. Datorren urtean berriz itzultzeko gogoa piztu zaigu.
Bitartean, segi euskara hauspotzen, kantatzen eta dantzatzen!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2023-2, 2023-1, 2022-2, 2022-1, 2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/08/02
2026-08-02 Loiolako jaietan kantujira
Loiolara lehen aldiz gerturatu ginenetik pasa dira 10urte.
Badira batzuk.
Beti harrera goxoa izan dugu eta kanturako dagoen gogoa eta giroa goraipatzekoa da. Auzo bizia gauza ederra da eta xarma horri eusteko dagoen gogoa gustatzen zaigu.
Segi horrela lagunok eta pasa ondo jaietan eta euskaraz!
Aurreko urteetako berriak: 2024, 2023, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/07/25
2026-07-24 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira
Lazkao azken urteetan sarri bisitatu dugu.
2026/06/20
2026-06-19 Urrestillan San Joanak
Urruti gelditzen da Pakorekin egin lehen kantujira inprobisatua. Baita taldearen altabozarekin Urrestillara joan ginen lehen aldi hura.
Beti da plazerra bertaratzea eta lagun zaharrekin berriketaldi bat izatea.
Aurtengoan gauza asko pasa ziren, arratsaldean, afal aurretik, afalondoren. Ez dago aspertzerik ez!!!!
Datorren urtean berriz!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen Eskerrik asko Ramon Arizagari argazki batzuk bereak baitira!
Eguneko bideo bat:
2026/06/15
2026-06-14 Irungo jaietan kantujira
Irunera joatea beti da gozagarri.
2026/05/30
2025-05-30 Eibarko euskal jaietan kantujira
Aurtengo aldaketa izan da bi egunetako jaia egin beharrean guztia egun batean egitea.
Bazkal aurretik eta ondoren ibili ginen kalean kantuan eta mahaiaren bueltan.
Giro ederra eta jaia egiten pareko gutxi dutela ikusi genuen.
Egun borobila benetan!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2014,
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/05/24
2026-05-24 Astigarragan kantujira
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2023, 2022
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/05/17
2026-05-17 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira
Beste urte batez egon gara Zumarragako Eitzaga auzoan.
Nortasuna duen auzoa da eta bizi dagoenaren adierazgarri dira bere jaiak.
Aurten ere aspaldiko urteetan bezala han ibili ginen gora eta behera.
Giro jatorra eta festen amaiera goxoa.
Plazer ba lagunok. Segi horrela urteetan!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2023, 2022, 2019, 2009
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/05/15
2026-05-15 Lekeition Iparraldeko haizeak kantujira
Lekeition izan gara lehen aldiz aurtenagoan. Eguraldiaren beldurrez izan gara egunetan baina barikua irtsitakoan eguraldiak opari bat egin digu eta ateri eutsi dio gure emanaldia izan bitartean.
Zinearen plazan haurrak genituen zain eta haiek eman diote hasierari behar genuen indarra. Kalean behera joan ahala taldea haundituz joan zaigu eta kantatzeko gogoak bizitu!
Gozatu ederra hartu dugu eta ostiralari kolore pixka eman diogu.
Egun fuertea larunbata da, baina gureak motorrak berotzeko balio izan badu, fenomeno!
Eutsi senidetze ekimen hauekin eta ikusiko dugu elkar Lekeition ez bada, beste nonbaiten!
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/04/29
2026-04-28 Lazkaon San Prudentzioetan kantujira
Jaietako patroiaren egunean joan ginen eta zerura begira ibili ginen. Eguraldi traketsa egiten badaki San Prudentzioetan, baina eutsi zion eta ederki ibili ginen.
Plazaz plaza ibili ginen eta betiko harrera goxoa estimatzen dela esan beharra daukagu. Uste baina lehenago itzuliko gara, eta gustura gainera!!!!!!
Aurreko urteetako berriak hemen: 2025, 2024, 2023, 2022-1, 2022, 2019, 2018
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/03/14
2026-03-13 Erandion kantujira
Erandio Goikoan egonak ginen 2011 eta 2016an, baina behin ere ez ginen egon Altzagan edo desiertoan.
Koadrila ederra gerturatu zen ordurako eta hasieratik eztarri bikainak izan genituen lagun. Bat eta bestea eta bestea kantatzen ibili ginen etenik gabe. Errepertoriorik gabe geratzeko arrisku ederra pasa genuen.
Euria egin arren Erandioko tabernak nahiko haundiak direla frogatu genuen. Guztietan sartzeko aukera izan genuen eta barruan ematen duen goxotasuna dastatu genuen.
Bukatzeko afari eta solasaldi gozo batekin errematatzeko aukera izan genuen. Irteera bikaina Erandiokoa!
Aurreko urteetako berriak: Erandio Goikoa 2016 , Erandio Goikoa 2011
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/02/22
2026-02-22 Durango kantari
Azkenekoz Durangon 2024ko azaroan izan ginen. Kanturako gogoa duen koadrila batekin aritzea beti da ederra eta gaurkoan ere halaxe izan da.
12:00etan merkatu barruko goxotasunean hasi gara eta ondoren eguraldia lagun, eliza kanpoan aritu gara kanta eta dantza.
Igande goiz baterako plan atsegina eta bazkaltzera gogoz joateko modukoa.
Hurrengo batean berriro.
Aurreko urteetako berriak: 2024, 2023, 2022, 2019, 2011, 2010, 2009
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2026/02/08
2026-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa
Aurten ere Beasainen izan gara bisitan. Badira urte batzuk egun berean joan izan garena, 2009an lehen aldiz. Bada zerbait.
Egun honetan euria, hotza, elurra eta bestelakoak ezagututakoak gara. Aurten berriz, arratsalde-iluntze partean eguraldia eta tenperatura bikaina izan genituen lagun.
Betiko harrera adeitsua jaso genuen eta horrela emanaldiak gustura egiten ditugu.
Jendeak kantatzeko gogoz eta pintxo-potearen bultzadarekin, ba... egun borobila osatu genuela alegia. Hurrengo batean gehiago!!!!!
Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2020, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2012, 2009
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:














