2024/07/31
2024-07-31 Loiolako jaietan kantujira
Bentazaharra (e)k argitaratua 20:01 e(t)an
Badira urte batzuk Donostiako Loiola bisitatzen duguna.
San Inazio egunean bertaratzera tradizio moduko bat da aspaldian.
Aurtengoan hasi orduko bizi izan duguna ederra izan da.
Jende ugari gure akordeen zain eta kanturako gogoz. Talde polita eta tarte goxoa pasatu dugu gaurko eguerdiko kale bueltan.
Beste behin ere, plazer bat auzoak bizirik daudela ikustea eta euskaraz ondo pasatzeko jende ugari dagoela jakitea. Jende gaztea jaiak antolatzeko gogoz eta gauzak mimoz egiten.
Segi horrela lagunok!
Hurrengo batean gehiago!
Aurreko urteetako berriak: 2023, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2024-07-31 Loiolako jaietan kantujira"
Argitaratu iruzkina