2026/06/15

2026-06-14 Irungo jaietan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:04 e(t)an

 

Irunera joatea beti da gozagarri. 
Kantuzaleak badaude eta oso fidelak gainera.
Oraingo honetan ere halaxe izan zen. Zabaltza plazan hastear geundela, bero eta jende gutxi bilduko ginela zirudien. Baina jotzen hasi orduko, han azaldu zen talde eder bat.
Gogoz kantatu eta parte hartu zuen jendea izan genuen ibilbide guztian zehar eta erritmo honetan segitzen badute, ez dakigu San Martzial egunean ze indar izango duten.
Gozatua hartu eta etxera itzuli ginen kostata

Aurten Irun beste 2 aldiz bisitatuko dugu eta han espero ditugu kantuzale hauek guztiak eta gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2025 2024, 2023, 2022, 2020, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2026-06-14 Irungo jaietan kantujira"