2023/07/31

2023-07-31 Loiolako jaietan kantujira

Aurten ere Loiolan izan gara San Inazio egunaren bueltan.
Egutegian eguna gorriz azaltzen da eta halaxe gordetzen dugu guk ere.
Loiolara gerturatu ginen lehen egunetik goxo tratatu izan gaituzte, eta halaxe hartu gaituzte gaurkoan ere.
Giro paregabea eta kanturatuko koadrilla bikaina. 
Beste behin ere etxera gustura itzuli gara eta hurrengo batean itzultzeko gogoz.
Ondo bukatu jaiak eta segi auzoa bizitzen, biziberritzen eta euskalduntzen.

Aurreko urteetako berriak: 2022,  2019, 2018, 2017, 2016 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo ba:


2023/07/30

2023-07-27 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Joan den ostegunean Maizpidek gonbidatuta Lazkaon izan ginen kale buelta bat egiten.

Kantua eta euskarak batzen gaitu eta uste dugu ondo pasatzeko era eta aitzakia bikaina dela.

Kalean ibili ginen batera eta bestera. Koadrila haunditzen joan zen eta bukaera polita izan genuen. 

Ondoren Maizpide bertan afaldu eta afal ondoren goxoa pasa genuen. Etxera gustura itzuli ginen, jendeak euskaraz ikasi eta ondo pasatzeko gogoa duela ikusiz.

Hurrengo batean ikusiko gara hor nonbait!

Aurreko urteetako berriak:

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/07/17

2023-07-13 Antzuolako jaiak

 

Antzuolako hontza lagun egin genuenetik bertan gara urteak joan eta urteak etorri.

Aurten ere Antzuolan jotzeko aukera izan dugu eta ederki pasa genuen. 

Eguraldia lagun izan genuen eta koadrila kopuru ederra ere bai.

Giro bikaina eta gustu bat da Antzuolara joatea.

Segi beti bezain jator eta ikusiko gara non edo non.

Ondo bukatu jaixak!

Eguneko berri bat: Goiena

Aurreko urteetako berriak:  2022, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2023-07-09 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

 

Urte batzuetako etenaren ondoren Geltokietako jaietara itzuli gara 2023an.

Auzoak badu bere izaera eta aurtengo jaietan halaxe ibili da jendea, barra-barra eta umore ezin hobean.

Asto karrreraren ordezkoa izatea tokatu zaigu aurten ere eta halaxe ibili ginen auzoan gora eta behera. 

Pena galanta eguraldia ez baikenuen lagun izan.

Zaparrada haundirik ez, baina etenik ez.

Koadrilla handia izan genuen lagun eta eskerrak ematea besterik ez zaigu tokatzen.

Hurrengo batean gehiago lagunok!

Aurreko urteetako berriak:  2019,  2018, 2017, 2016, 2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2023/05/14

2023-05-14 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira



Beste behin ere Eitza auzoa bisitatzeko eskatu digute.
Zeruari begira ibili gara egun osoan eta arratsaldean halako lehio bat ireki da eta zorionez ateri izan dugu saioan zehar.
Lagun zahar asko izan ditugu ondoan eta ederki ibili gara auzoan gora eta behera.
Jaiak bukatu dira eta datorren urtekoetarako gogoa piztu zaio bat baina gehiagori.
Etorriko dira eta bitartean segi horrela lanean auzoari bizia emanez!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022, 2019, 2009

 Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

 Eguneko bideo bat:



2023/05/06

2023-05-06 Getarian antxua eguna

 

Getariara lehen bisita egin genuela pasa dira urte batzuk. 

Beti tratatu izan gaituzte oso ondo. Jator. Plazerra izaten da bertara joatea eta aurten ere halaxe izan da.

Uda zirudien eguraldia topatu genuen eta kalean ibiltzeko aitzakiarik gabeko giroa izan genuen.

Lagun ugari izan genuen inguruan eta gozatu ederra hartu genuen.

Bukaeran antxoa platerkada gorde ziguten. Zer gehiago nahi dugu?

Igandean arrantzale eguna dute. Ondo pasa lagunok!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022-2, 2022-1,  2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2023/05/03

2023-05-02 Legazpin Santikutzetan kantujira

 

2023an ere Legazpin izan gara kantujiran. Urteak badira lehen aldiz joan ginenetik eta beti, harrera beroa jaso izan dugula esan beharra daukagu.
Aurten ere hala izan da. Danborradaren aurretik saioa egin behar izan dugu eta jendea motorrak berotzen ari zela nabarmena zen
Eguraldiak aitzakiarik ez zuen, eguzki ederra eta kalean ibiltzeko giro paregabea.
Adin eta kolore guztitako jendea izan dugu aldamenean eta ederki pasa dugu oraingoan ere.
Hurrengo batean gehiago lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2022, 2019, 2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2023/05/01

2023-04-29 Astigarragan kantujira

 

2022an izan ginen lehen aldiz Astigarragan kantujiran, eta aurten errepikatzeko zoria izan dugu. Joan den apirilaren 29an alegia.

Ergobian elkartu ginenean euriaren mehatxu haundia genuen. Ondo kantatuko zuten astigartarrek, ez baitzuen gehiago egin.

Kalera joan eta geldialdiz geldialdi ahots gozo askoren laguntza izan genuen.

Ederra egurdi partean izan genuen giroa eta baita bazkalondoren izan genuena.

Errepikatzeko modukoa.

Eskerrik asko Aiztondo abesbatzako lagunei halako ondo zaintzen gaituztelako. Segi horrela!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat

2023/04/26

2023-04-23 Sondikan euskal ezkontza

 

Joan den igandean Sondikan izan ginen.

40 urte dira Bilbotik banandu zirela eta hori dela medio, euskal ezkontza bat egiteko aitzakia bikaina aurkitu zuten.

Eguraldi petrala topatu genuen iritsi orduko. Baina bazkalondoreneko giroa bero-bero ekarri zuen talde polita inguratu zitzaigun.

2 ordutan goxo-goxo ibili ginen eta dantza eta kantarako giro paregabea aurkitu genuen.

Igandeak astelehena izaten du atzetik eta lastima gehiago luzatu ezin izana.

Hurrengo batean berriz!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018,  2017

Eguneko argakiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2023-04-22 Las Karrerasen euskal ezkontza

Urteak dira Abanto-Zierbenan euskal astea egiten dela. Esan daiteke euskal ezkontza dela asteko ekimen borobilena.
Duela 4 urte egon ginenean harriturik itzuli ginen bertan bizi izan genuen giroaz.
Ordutik, pandemia eta gauza asko bizi izan ditugu tartean.

Gure eten baten ondoren lehen emanaldia izan da eta pilak kargatzera joan ginen Abanto-Zierbenara.

Ederki pasatu genuen eta bertan euskaraz egiteko apustua egiten dutenei gure animorik haundiena.

Bejondeizuela!

Aurreko urteetako berriak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen






2023/01/15

2023-01-14 Donostiako Antiguako jaietan kantujira

 

Gure taldeak aurten lehen aldiz bisitatu du Antigua. Lotura estua dugu gutako askok auzo honekin eta bagenuen gogoa bertaratu eta kantuan ibiltzeko.

Eguraldi paregabea topatu genuen urte sasoi honetarako eta halaxe izan zen. Aitzakiarik gabeko arratsalde pasa egin genuen Bentaberri plazatik erdiguneraino.

Hasieratik izan genuen jendea inguruan eta talde fidela izan genuen bukatu arte.

Futbol derbya ia-ia ahaztu egin genuen eta gozatu ederra hartu genuen.

Plazer bat lagunok!

Segi horrela urte askoan!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/01/14

2023-01-13 Berrizen San Antonio jaiak

 

Ohiko plaza da Berrizkoa guretzat. Plaza kuttuna era berean.

2010 hartatik makina bat aldiz joan gara Durangaldeko herri horretara.

Dantzaren sehasketako bat izango da bai, baina kantuan ere ez dira atzera geratzen.

Beti erantzun izan du bertako jendeak gure inguruan eta arratsalde eder pasata itzuli gara etxera. Jaiak hasi besterik ez dira egin, beraz, ondo-ondo pasa eta gozatu geratzen denaz.

Hurrengo batean elkarrekin egongo gara, seguru!

Aurrreko urteetako berriak: 2020, 2019, 2018, 2014, 2013, 2010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/12/21

2022-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

 

Pandemiak gora-behera, azkenean ospatu izan ahal dugu egun hau behar den bezala.
Aitzakirik gabeko eguraldia izan dugu aurten Santo Tomas egunean.

Etxe-zuri paretik hasi eta erdikalean gora egin genuen kantujira. Giroa berotzen joan da eta emanaldi goxo batetaz gozatu ahal izan dugu.

Jende ugari inguruan eta irrifarra nonahi!

Horrela urtea bukatzeak merezi du. Ondo pasa jai egun hauek eta indartsu hasi 2023a!

Segi kantuaz eta euskaraz gozatzen!

Aurreko urteetatako berriak: 2019,  2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022/12/16

2022-12-16 Urretxu-Zumarragan herrian erostearen magia

 Herriak bizi herritarrek egiten dute. Kaleak bizi nahi ditugu, dinamikoak, partehartzaileak eta kantuzale/euskaltzaleak badira hobe!

Merkatariek egitekoa magikoa da, herri hil batetik herri bizi baterako pausua ematen baitute.

Gaur Geltoki inguruko pintxo-potean izan gara. Frexko eta bero-bero sentitzeko moduan.

Orain hitzetatik ekintzetara pasatzea falta zaigu, zaindu auzoa, zaindu bizi-lagunak.

Ondo pasa datozen egunak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/12/03

2022-12-03 Irunen Euskaraldia

 

Irunera egin ditugu bisita batzuk aspaldian. Euskaralditik euskaraldira goazela dirudi, baina tartean kale egindako ahaleginen bat ere badago.

Ez dugu ahazteko pandemiaren erdian euskara sailak gure alde egindako ahalegina.

Aurtengoa berriz beste gauza bat izan da!

Hasieran euria goiti-beiti baina gutako batek esan duen bezela, ea nork irabazten duen, euriak edo guk!

Derrepentean atertu du eta goxo-goxo ibili gara Irungo kaleetan.

Talde fidela izan dugu ondoan eta horrela orduak pasa genitzake euskaraz kantuan!

Hurrengo batean gehiago, bitartean segi euskararen mugak zabalduz!

Aurreko urteetako berriak: 2020,   2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022-12-02 Iurretan Euskaraldia

2022an egin dugu bisita lehen aldiz Iurretara. Aitzakia ederra genuen, euskararen ekimen berritzailea den Euskaraldia dela joan ginen. Kalean "frexko" bazegoen ere, jendea guregana arrimatu zen eta ederki berotu gintuzten. Emanaldi intentsoa izan zen, hasi eta buka.

Esker oneko hitzak jaso genituen eta halaxe bueltatu nahiko genieke iurretartarrei. Ederki pasa genuen eta astebururako indarrak majo hartuta itzuli ginen etxera. Segi euskararen bidean mihiari eraginez! 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:




2022/12/02

2022-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

 

Ormaiztegik gutxitan egiten du kale. Joan izan garenean beti erantzuten dute ormaiztegiarrek gogoz eta gozo-gozo.

Aurten, jaiei amaiera ematea izan da gure eginkizuna. Koadrilla fidel eta jatorra izan genuen lagun hasieratik bukaera arte. Erraz joan zitzaizkigun orduak eta kantuak.

Hurrengo batean ere elkar ikusiko garelakoan gaude, bitartean irrifar batekin etxeratu ginen lagun batzuk dituzue.

Segi horrela!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022-1,  2019, 2018-2, 2018-,  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/11/20

2022-11-19 Tolosan babarrunaren eguna

 

Joan dira urteak eta pandemiaren gogorrena ere bai. 3 urteren ondoren Babarrunaren festara joateko gonbita jaso genuen eta egia esateko gogo biziz gerturatu ginen Tolosara.
Azkeneko aldian bezala euria goitik behera izan genuen bisitari eta ez zizkigun gauzak errez jarri. 
Aspaldiko partez euria egitea eskertuko genuke baina kanturako goxotasuna lortzea asko zailtzen du. 
Lagun koadrilatxoa beti izan genuen lagun eta hara eta hona zebilen jende mordoxka bat ere bai.
Goxo-goxo eta aterpeetan ibili ginen eta ederki pasa genuen.
Hurrengo baterako gogoa bizi-bizi daramagu etxera, badakigu tolosarrek musika zainetan daramatela eta.

Aurreko urteetako berriak: 2019,  2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 


/p>