2019/12/28

2019-12-27 Lemoan kantujira

Lehen aldiz izan gara Arratiako Lemoa herrian.

Opor usaina dago nonahi eta ostiral iluntzean plan ederra da lagunekin elkartu eta kalean ibiltzea.
Aitzakia bikaina kantuan ibiltzeko. Eta halaxe egin genuen Lemoan.
Kalean hotz bazen ere, barrenak eta eztarriak bero-bero mantedu genituen.
Giroa goxatu genuen eta erantzun polita jaso genuen Lemoarrengandik.
Plan polita eta Arratia bisitatzeko aitzakia bikaina.

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/12/24

2019-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira


Aurten hirugarren urtez egin diegu Olentzero eta Maridomingiri agur.
Bilboko Arriagara egiten duten bisita garrantzitsua izaten da eta bertaratzeko aukera izan dugu aurten ere.
Loiuko talogileak izaten ditugu lagun, eta bertan jendetza inguratzen zaigu, nahita edo nahigabe.
Kantuan gustura ibili ginen eta giro horrekin beste hainbeste egoteko gogoa ere ematen zuen.
Plazer bat honelako egun seinalatu batean Bilbora gerturatzea.
Eguberri Argiberri on!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2019/12/21

2019-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Azpeitian izan gara Santo Tomas egunez. Hirugarren aldia da egun honetan bertaratzeko aukera izan duguna.
Jendetza nonahi, eta jendetza gurekin kantuan.
Eguraldi bikaina, konpainia polita eta jai giro ederra.
Irudiak hor daude eta espero dugu azpeitiarrek guk bezain ondo pasa izana!
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/12/08

2019-12-08 Orion San Nikolasetan kantujira


Urte batzuk badira Oriora lehen aldiz joan ginenetik.
Gazteagoak ote ginen... Baina joaten garen aldiro gaztetuta itzultzen gara etxera.
Gaur eguraldiak negura egin du. Euria eta hotza kalean. Horregatik aterpe, tabernen babesa eta jendearen beroaren bila ibili gara.
Baita topatu ere.
Lagun zaharrak (aspaldikoak esango dugu)  inguruan eta kantatzeko gogoa nonhai.
Plazer bat izan da lagunok!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu jaiak!!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2019-1, 2018-1, 2018, 2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/11/29

2019-11-28 Lazkaon kantujira Euskararen egunaren atarian

Euskararen egunaren beharra dugu oraindik eta erabilera eta kontzientziak hauspotzeko hainbat ekimen egiten dira batean eta bestean.
Lazkaon badute kantujira egiteko ohitura eta oinarri hori duen herri batera bisitan joatea lujo bat da.
Ostegunean hastear gindoazen garaian eguraldiak barrura joateko esaten zigun baina barruak kanpora joateko.
Halaxe kantuan hasi ginen eta momentuan atertu zuen. Eztarri bikainak eta suerte pittin bat.
Halaxe ibili ginen kalez-kale eta ederki pasa genuen.
Euskarak eta kantuak merezi duen beste egun politt bat!

Hurrengo bat arte lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2019/11/23

2019-11-23 Martutenen kantujira

Badira urte batzuk data honetan Martutenen zita duguna...
Zapatu eguerdi goxoak aurkitzea zaila izaten da garai honetan. Azaro bukaera honetan tenperaturak eta euriak bisita egin izan ohi digute.
Dena den, fin-fin konpainia beroa izaten dugu Martutenen.
Harrera beroa ta bale-baleko jendea.
Aurten ere hantxe ibili gara gustura asko!
Aurkitu ditugu zirriztuak, aterpeak eta kantuak batera eta bestera ibiltzeko.
Honelakoak gustura egiten dira eta etxera joateko garaia ustekabean ere iritsi zaigu.
Segi horrela lagunok eta ea beste batean elkar ikusteko aukera dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/11/17

2019-11-17 Sondikan euskal azoka

Eguraldi goibela gaur ere Euskal Herrian. Sondikara iritsi gara eta euria goitik behera ikusi dugu eten gabe. Tenperatura bajuak eta barrurako giro hobea zegoela nabarmena zen.
Dena dela asmatu dugu Sondikoztarrak inguratu eta giroa berotzen.
Dantzarien laguntza izan dugu eta elkarlan horrek giroa bete-betean berotu du.
Giro polita eta euskal azokari euskal giroa gehitu diogu guztion artean. Gustura itzuli gara etxera!!

Aurreko urteetako berriak: 20182017


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019-11-16 Tolosan babarrunaren eguna

Aurtengo babarrunaren eguna bustitik joan dela esatea jakinekoa da.
Egia da zegoen eguraldia ikusita jendearen jarrera ikusgarria dela.
Trianguloko karpan txoko bat aurkitu, hasi kantuan eta ttarra-ttarra han inguratu zitzaigun jendea kanturako gogoz.
Goxo-goxo bageundern ere Zerkausian eta Topic azpian ere ibili ginen.
Udaberriko lagunak entzuteko parada ere izan genuen, baita haiekin kantu batzuk jo ere. Hau plazerra!
Eguerdian erretirada eta ederki bazkaltzeko aukera izan genuen. Laugarren urtez ere gozatua hartu genuen Tolosako egun polit honetan!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/11/10

2019-11-09 Amezketan kultur hamabostaldian kantujira

Amezketan maitatuak sentitu izan gara eta oraingoan ere berriz esku zabalik hartu gaituzte.
Kanturako gogoa dagoenean aitzakiarik ez dago ondo pasatzeko eta aurtengoan ere halaxe izan da.
Sozidadean poliki-poliki hasi ginen eta motorrak berotzen joan ziren orduak aurrera egin ahala.
Geldialdi luzeak egin genituen eta koadrilla ederra izan genuen uneoro lagun.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Zapatu euritsu eta tristeari kolore ederra eman genion eta bikain pasa genuen!
Segi horrela lagunok!!!!!!

Eguneko berria ataria.eus-en

Aurreko emanaldien berriak: 2019-1, 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/10/13

2019-10-12 Durangon San Fausto jaiak

Urte batzuk baziren Durango bisitatzen ez genuela....
8 urteren bueltan itzuli gara jaietako egun potenteenetako batean. Zapatua eta urriak 12. Ez dakigu inor etxean geratu ote zen, baina kaleak jendez gainezka zeudela esan dezakegu.
Giro aparta zegoen eta uholde horretan han ibili ginen batera eta bestera.
Batean kantatu eta hurrengora joan eta hare eta giro hobea aurkitu genuen.
Arratsalde eta iluntze ederra pasa eta gustura itzuli ginen etxera.
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Segi euskaraz eta umorez jaiak gozatzen!

Aurreko urteetako berriak: 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/09/30

2019-09-28 Ormaiztegin San Migel jaiak

Urteak joan, urteak etorri eta Ormaiztegitik San Migel bueltan joateko gonbitea egiten digute.
Urtero giro bikaina egoten da afal ondorenean eta aurten ere halaxe izan da.
Heldu, gazte eta ume, denak elkarrekin eta ondo pasatzeko gogoa nonahi.
Giro paregabea aurkitu genuen eta halaxe erantzun zuten bertaratutakoek.
Ez da erraza hainbeste jende mahaiaren bueltan inguratzen eta elkarrekin mantentzen. Eta gainera euskaraz!
Bejondeizuela lagunok!
Hurrengo batean gehiago!!! Eta hobeto?

Aurreko urteetako berriak: 2018-2, 2018-12017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011


 Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019-09-28 Zallan jaiak

Zallan aurten izan gara bigarren aldiz.
Gu joaterako jaia kalean da. Hau da herri bazkaria, herri bazkaria izatea.
Edozein txokotan begiratu eta han bazen mahai bat eta jendea bazkaltzen.
Giroa ziurtatuta egoten denez, guk gure ikutua eman nahi izan genion. Kantuan egin eta guzti euskaraz gozarazi.
Mahaiez mahai ibili ginen eta esan beharra dago harrera bikaina izan genuela. Jendeak ondo hartu gintuen eta kantuan ibili ziren ia denak.
Bukaeran karpa haundira joan eta han koadrilatxoa izan genuen zain.
Esperientzi polita beste behin ere enkarterrietan!
Begiak ireki eta eztarriak kantuan jartzeko lotsarik ez duen herria.
Segi horrela Zalla!

Aurreko urteetako berriak: 2016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2019/09/23

2019-09-22 Urretxun Euskal Jaia

Urretxuko euskal jai egunaz zer esan.
Umetatik ezagutzen dugun jaia da eta aitortu behar dugu urteetan aldaketa izan duela.
Aurtengoan eguraldiak errespetatu zuen eta giroa bikaina izan zela esan beharra dago.
Horrela gustua ematen du, lagun artean ondo pasa, euskaraz eta giro jatorra nonahi!
Datorren urtean berriz egongo gara.
Mundiala!!!!




Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:


2019/09/15

2019-09-14 Lehenengo Amara eguna

Badira herri batzuk "kasta" berezia izaten dutenak eta badira auzo batzuk nortasuna
mantendu eta hiri bati zentzua ematen diotenak.
Donostiako erdigunean Amarak hori ez duela dionik ez da egongo.
Seinale du auzoak, aurten lehen Amara Eguna antolatzeko ganora izan baitute.
Guk bertan egoteko "pribilejioa" izan genuen eta bazkari giro polita ikusi genuen.
Antzematen zen gertuko harremana zuen jendea zegoela jendea ondo pasatzera joan zela. Bai ba!
Postre moduan Errealak Atletico Madrid jan zuen. Egun borobila!
Eutsi horri lagunok!

Eguneko argakizkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bosgarren urtez jarraian izan gara Galbaixo egunez Mutrikun.
Aurten berezia izango zela pentsatzen genuen. Aurten zapatua izanda berez jai giroa izango zela pentsatzen genuen, eta gainera tenperatura beroak izanda.
Aitzakia gutxi zegoen aurten eta halaxe pasa genuen.
Betiko harrera jator eta beroa jaso genuen.
Ondo bukatu Galbaixuak eta segi horrela!!!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2019/09/14

2019-09-03 Leioako Udondoko jaietan kantujira


Baziren 5 urte ez genuela Leioa bisitatzen.
Oraingo honetan Udondo auzoko lagunek deitu ziguten eta plazer bat izan da bertaratzea.
Dantzariek txanda eman digutenean hasi gara bertako karpan jotzen.
Lan astea bukatu berri dagoenean izaten den patxarak kanturako eta ondo egoteko giroa errezten du.
Tenperatura bikaina eta aitzakiarik ez kalez-kale ibili eta eztarriak eta gorputzak mugitzeko.
Han ibili ginen batean eta bestean eta akordatzerako afariaz ia ahaztu!!!!!
Lagunak, ederki pasa dugu eta ondo-ondo bukatu jaiak!
Segi horrela!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



 

2019/09/08

2019-09-07 Elorrion Ferixa nausikoak

Egun zurrunbilotsua izaten da Elorrion Ferixa Nausiko zapatua.
Mozorroak nonahi eta aspermenerako aukera gutxi!
Gu giro lasai eta goxora joan ginen aurtengoan eta mozorrorako grina ez duen baina ondo pasatu nahi duen jende ugari egoten da.
Aurtengoan ere Elorrion jende dexente izan genuen lagun eta kantatu gogoz kantatu genuen.
Ederki pasatu genuen eta bertaratzeak merezi izan zuela komentatu nahi dugu.
Segi horrela, festak, euskarak eta kantuak ez dezala etenik izan!



Aurreko urteetako berriak: 2018, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2019/08/18

2019-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

10 urte badira lehen aldiz Ondarroara etorri ginela arrantzale egun batean.
Goruntz goaz eta esperientziak esaten digu Ondarroak beti erantzuten duela.
Kantatzeko grina eta lagun fidelak ditugula ziurra da.
Urteak pasa eta ez gara ohitzen.
Eguraldi ederra eta giro paregabea izan dugu 2019an ere.
Ondo bukatu jaiak eta laster arte!
Plazer bat izan da!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen




Eguneko bideo bat:



2019/08/16

2019-08-15 Gabiriko jaietan kantujira

Lehen aldiz egon gara Gabirian kantuan. Gabiria eta gabiriarrak beti izan ditugu oso etxekotzat. Emanaldi honetan ere halaxe sentitu gara. Jendea gertu eta kantatzeko eta dantzarako prest.
Herri eta auzo txikiek bizia dutenean poza ematen du eta hau horren adibidetako bat izan da.
Giro goxoa eta alaia!
Eskerrik asko bertaratzeko gonbidapenarengatik eta ondo bukatu jaiak!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideo bat:






2019/08/11

2019-08-10 Getarian Salbatore jaiak

Beste behin izan gara Getarian. Bazkaria eguraldiaren menpe ote zegoen zirudien baina eguna ederki salbatu zen.
Giro paregabea zeruan eta lurrean. Jendetza bazkaltzen eta gurekin kantatzen!
Getariarrek ez dute kale egiten eta bikain pasa genuen.
Gurekin Ander izan genuen kantuan lehen aldiz. Hari eskerrak izan ginen Getarian eta zoriontzea besterik ez zaigu geratzen. Bikain aritu zen!
Eguna luze joan zen eta halare motz egin zitzaigun.
Hori da seinalerik onena!
Hurrengo batean gehiago, hobeto zaila izango dugu eta!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko bideo bat:










2019/08/01

2019-07-31 Loiolan San Inazio jaiak

Donostiako Loiola auzora joan gara 2019ko San Inazio egunean.
Eguerdiko 12:00etan hasi behar genuen eta koadrillatxoa zain genuen gu hasterako.
Auzo honetan jende fidela dugula badakigu eta ondo erantzuten duten lagunak ditugu han.
Goxo-goxo jardun dugu 3 orduz eta etenik gabe. Kantatzeko eta ondo pasatzeko gosea duen jendea ezin aserik ibili gara.
Bazkaltzeko eta auzotarrekin egoteko aprobetxatu dugu eta etxera gustura itzuli gara.
Ondo bukatu jaiak eta segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2019/07/20

2019-07-18 Antzuolako jaiak

Urte asko dira Antzuolara joaten hasi ginenetik!
Lagun ugari ditugu bertan eta fin-fin gure inguruan ibili ziren.
Aurten beranduago azaldu zen jendea plaza aldera Huntzako lagunek eman baitzuten kontzertua iluntze hasieran.
Ondoren asko eta asko plazan izan genituen eta betiko saltsa izan genuen.
Hontzaren jaitsiera ikusi eta beste ordutebetez ibili ginen plazan eta Larreaneko pare hortan.
Eskerrik asko gurekin ibili zinatenoi!
Ondo bukatu jaiak!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko bideo bat:




2019/07/16

2019-07-14 Plentzian Karmen jaiak

Uribe kostan ibiliak gara noizbait eta Plentzian bigarren urtez egon gara.
Asteari bukaera emateko plan ona izan daiteke kantuan kalejiratxo bat egitea.
Urtetan lanean dabilen talde haundi bat dago Plentzian eta horietako asko lagun izan genituen aurtengoan ere.
Hasterako koadrilla haundia inguruan eta honela ibili ginen bukatu arte.
Ahots ederrak eta festarako griƱa duen jendearekin erreza da kalean kantuan ibiltzea eta halaxe ibili ginen.
Geurea bukatu eta oraindik dantza gosez zegoen jendea.
Jauzi musika jarri zuten altabozetatik eta jendea ez zen berehala aspertu.
Egun pasa bikaina Plentzian!
Eskerrik asko eta hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2018,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/07/13

2019-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Aurten ere Urretxuk eta Zumarragak bereizten ez dituen Geltokietako auzoan izan gara jotzen.
Seigarren bisita izan dugu auzo honetara. 2010ean ere bertan izan ginen.
Ardoa bezela eta urteak aurrera joan ahala jai hauek gero eta hobeak dira!
Lan bikaina egiten duen taldeak egitarau oparoa antolatu eta kalean ederki antzematen zen.
Kalea jendez beteta eta giro paregabea izan genuen!
Herrian jarraitzaleak ditugula bistakoa da eta euskara eta kantua maite duen jendea dagoelak betetzen gaitu gehien.
Ondo bukatu jaiak eta ea hurrengo baten bidean bat egiten dugun.
Eskerrik asko eta ondo bukatu jaiak lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

2019/07/07

2019-07-06 Markinan Karmen jaiak

Badira urte batzuk lehen aldiz Markinan jo genuenetik.
Urtero giro paregabea aurkitu dugu eta harrera ezin hobea izan dugu.
2019ko Karmen jaien atarian gauza bera pasa zaigu. Hasieran berotzea kostatu zitzaigun baina akordatzerako koadrilla ederra genuen inguruan.
Bigarren geldialdia egin genuenerako talde mardula ginen kantuan!!!! Bai herritarrak eta baita Santioko bidea egiten ari ziren bisitariak ere!!!!!

Hortik aurrera gozatu ederra hartu genuen, kantu sakonak eta kantu alaiak nonahi!

Jendeak kanturako gosea ase ote zuen?
Horixe izaten da gure nahia.
Hurrengo batean edo beste edonon ea elkar ikusten garen!!!!

Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 20162015

Eguneko bideo bat:

2019/06/30

2019-06-30 Orion arrantzale eguna

Aurtengo Orioko bisita ere nekez ahaztuko dugu. Maitatuak sentitu izan gara beti eta San Pedrotako Arrantzale egun honetan ere berriro halaxe sentitu gara.
Partehartze bikaina eta egun zoragarri bat pasatzeko giro bikaina. Eguraldia eta umorea lagun... Mundial pasa dugu!!!!!
Hurrengo batean elkar ikusiko dugu eta bitartean horrela segi dezazuela opa dizuegu!!!!!!!
Eguneko berriak: Hitza , DV, Karkara

Aurreko urteetako berriak: 2018-1, 2018, 2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikustkeko klik hemen

Eguneko laburpen bideo bat:


2019/06/22

2019-06-21 Urrestillan San Joanak


Beste urte batez Urrestillara egin dugu bisita.
Aurtengoa beste era batekoa izan dugu.
Krosseko egunean beharrean ostiraleko plana betetzea izan genuen lana.
Ez dakit helburua bete genuen, baina gu bapo bete ginen!
Giro bikaina kalean eta giro paregabea afalondoren.
Askori ez zaie pilarik gastatzen eta beste hainbat urtetan espero dugu elkar ikustea!
Segi kantuan eta euskaraz ondo pasatzen!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urtetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011

Eguneko berriak: Uztarria

Eguneko bideo bat:

2019/05/19

2019-05-19 Zumarragako Eitzagan jaietan kantujira


 Duela 10 urte izan ginen Eitzagan jotzen lehen aldiz eta aurten berriz ere bertan izateko zoria izan dugu.
Eguraldi txarra omen!
Ba eskerrak!
Gogoa dagoenean jaia ateratzen da, eta gaur hori ikusi ahal izan dugu.
Eguraldi txarra eta hala ere giro ederra sortu da.
Auzo jatorra dela demostratu du Eitzak beste behin ere eta aurrera egiten badakitela ere bai.
Eskerrik asko festa batzordekoei izan duten jarrera eta egindako lan eskergagatik!
Segi horrela luzaroan eta mantendu bizi Eitzako sua!
Bejondeizuela!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2009

 Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen



Eguneko bideo bat



2019/05/18

2019-05-18 Amurrion euskal jaia


Bazen bigarren aldia Amurrio bisitatzen genuena.
Gaurkoa pare-pareko emanaldia zen, dantzari ugari eta guztiak batera. Gure kultura eta hizkuntza bizi duten jende ugari eta kanturako eta festarako errez jartzen den jendea.
Eguraldiak egin digu kale gaurkoan...
Tabernaz-taberna ibili gara, barruan... Eta bazkaltzera eskola batera joan gara.
Bazkalondoren kantatu eta dantzatzeko aukera izan dugu nahi adina eta akordatzerako Tio Teronen semeak genituen atejoka.
Egun polita dudarik gabe.
Segi horrela urte askotan eta ea berriz


Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


https://youtu.be/jxBEealUbdE

2019/05/02

2019-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira

Baziren urte batzuk Legazpira gerturatzen ez ginenetik. Dena den itzulera polita izan da.
Emanaldi intimista batekin hasi genuen arratsaldea eta motorrak berotu ondoren kalean egurrean ibili ginen.
Elizondo parean eta kale nagusiaren erdialdean hasi genuen jarduna.
Jende ugari kalean eta ondo babestuak sentitu ginen.
Gero kale zaharrean, Plazaolako arkupeetan eta txoznetan eman genion amaiera.
Amaiera martxosoa eta festazalea. Adin guztietako gazteak nahasian egon ginen eta bukaera polita bizi izan genuen.
Jaiak hasi besterik ez diren honetan, indarrak gorde asteburu luzea datorkizue eta!
Eskerrik asko lagunok!!!!!!

Aurreko urteetatko berriak:  2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/04/14

2019-04-13 Las Karrerasen euskal ezkontza

Meatzaldean dago Abanto-Zierbena eta bertan dagoen Las Karreras auzoan euskal ezkontza egiten dute urteetan.
Aurtengoan bertan egoteko zoria izan dugu eta egun osoko jardunaren ondoren, gure kantujira izan da azken ekintza antolatua.
Motorrak bero-bero zeuden gu joaterako eta laster batean piztu zen festarako grina.

Kantatu eta dantzatu egin genuen indarrak agortu arte.
Esperientzia polit bat gehiago bizi izan genuen eta etxera irrifar batekin itzuli ginen.

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/04/13

2019-04-12 Laudion kantujira Dolumin barikuan


Laudion izan gara hirugarrenez. Baina baziren 9 urte bertaratzen ez ginela.
Aurrekoetan San Migeletako euskal jaiaren bueltan ibili ginen, baina oraingoan dolumin bariku egunean izan gara.
Hasi orduko jendea inguratzen hasi zen eta halaxe ibili ginen bukatu hartu.
Giro bikaina eta kanturako grina badagoela ikusi genun. Arrats ederra eta gozatua hartuta etxeratu ginen.
Hori guztia gutxi balitz, Lander Txato trikitilari laguna gurekin ibili zen jo ta fuego jotzen geldtu ere egin gabe. Honek metxa luzea du eta ez genuen nekatu ez! Plazer bat Lander!

Ez ote dira beste 9 urte pasako itzuli arte?
Seguru ezetz!

Aurreko urte batzutako emanaldiak Laudion: 2009, 2010 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/04/07

2019-04-06 Amezketan kantujira Ikastolatik Zumadira

Amezketan bigarren bisita egin dugu gure jardunean hasi ginenetik. Aurtengoa erronka haundia zen, 250 lagun bazkaltzen. Bertaratutakoek aspaldiko lagunak agurtu eta solasean ibiltzeko aukera bikaina zuten.
Horren ondoren kanturako eta dantzarako aukera baliatu zuten eta gozatua hartu genuen.
Frontoitik ondoren kalera!
Eguraldia ez omen genuen lagun izan behar, baina... Badirudi fin ibili zirela kantuan, eguraldi bikaina izan baikenuen, eta kalean bateria guztiak agortu arte ibili ginen.
Giro paregabea eta gozatua hartu genuen!
50 urte barru berriz!


Aurreko urteetako berriak: 2013

Eguneko berriak:  ataria.eus

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:


2019/03/05

2019-03-03 Hernanin ihauterietan kantujira

Urteak dira Hernani bisitatzen ez genuela…eta oraingoan ere
inauterietan izan behar!
Azkenekoz 2009an bisitatu genuen Hernani eta badirudi atzo izan zela!
Lagun handiak ditugu bertan, Hernaniko “kalez kale kantari” taldekideak adibidez, hilero herriko kaleak kantuz eta dantzaz animatzen dituztenak. Oraingoan igande eguerdiko tartea eskaini digute herria animatzeko, eta egia esan ez da zaila izan, osagarri modura, mozorrotutako herritarrak, sagardozale koadrilak, eta nola ez, kalez kale kantari taldekideak genituen . Esan bezala, giro ederra sortu da herrian, eta ozenki entzuterik izan ditugu
gure herriko kantu zaharrak zein berriak. Eztarriak bustitzeko aukera ere eskaini digute, nola ez bertako sagardoarekin, topa eginez eta kantuz…
Hernani herri kantaria dela behin berriro ere erakutsi dugu!

Aurreko urteetako berriak: 2009



Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/02/10

2019-02-09 Zamudion musikaz gozatuz


Zamudion ekimen berri bat antolatu dute eta bertan egoteko aukera eman digute. Musika herrian izatea beti da gozagarri eta festak ez direnean kalean kantuan ibiltzea beste kontu bat da. Goxatzea eta goza arazteko aukera ematen du eta emanaldi hauek badute bere xarma. Lagun konpainia izan genuen denbora luzez eta kalejiran ederki pasa genuen.
Herri berri bat ezagutu dugu eta Txorierrin bizia badagoela ere ikusi genuen.
Euskarak eta kantuak izan dezala bide luzea zuenean!
Eguneko bideo bat:






2019/02/05

2019-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa


2019 honetan enegarren aldiz izan gara Beasainen. Neguko giro txarrak eten bat egin zuen aurten eta antzeman genuen kalean ere. Lehenengo eta behin, Dolarean Odolkiaren kofradiakoekin kantu saio koxkor bat egin genuen. Epelean, eserita eta lagunartean ederki ibili ginen. Ondoren kalerako txanda iritsi zen. Jendeak kale gosea du eta ez genuen asko behar izan koadrilatxoa inguratzeko.
Asteartea izanagatik ere, tartetxo bat hartu zuen batek baina gehiagok eta gurekin ibili ziren kantuan. Azken geldialdia plazapen egin genuen. Patxara ederrean gozatua hartu genuen.
Neguan ere badago ondo pasatzea eta kantuan eta euskaraz bada, gu gustura baina gusturago.
Ea berriz ikusteko aukera dugun lagunok!!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/01/19

2019-01-17 Berrizen San Antonio jaiak

Berrizen izan gara beste behin ere.
Beti sentitu izan gara maitatuak eta aurten hare gehiago.
Ordua iritsi zenean ttarra-ttarra inguratu zitzaigun koadrillatxoa eta bertan ibili ginen tabernaz-taberna.
Goxo-goxo kantatu eta ez hain goxo ibiltzeko aukera izan genuen.
Jasotako harrera bikaina eta irripar batekin itzuli ginen etxera.
Ondo bukatu Antonio Deunaren jaiak eta segi horrelako alai!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2014, 2013, 2010

Eguneko bideo bat: