2017/07/18

2017-07-17 Markinan Karmen jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 07:29 e(t)an


Hirugarrenez egon gara Karmen jaietan Markina-Xemeinen.
Denetan beroa izan dugu lagun, baina aurtengoa ez dakigu azkena izan delako edo zer... Baina hidratatzea eskatu digu.

Gogotik kantatu du markinarrak, alajaina!!!!

Horrelako koadrila alboan izanda lanak errez egiten dira eta egia esan, oso atsegin izan zaigu aurtengo bisita.

Plazer bat izan da eta ez zaigu errez ahaztuko gaur bizi izan ditugun une batzuk. Ondo bukatu dira jaiak eta ea hurrengoak hauek bezain onak edo hobeak diren.

Hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako berriak : 20162015
 
Eguneko argazkiak hemen


Eguneko laburpen bideoa ondoren:


Ez dago erantzunik "2017-07-17 Markinan Karmen jaiak"