2018/11/25

2018-11-24 Martutenen kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 21:20 e(t)an

Hirugarren aldiz Donostiako auzotzat duten Martutenen izan gara.
Beti euskararen egunaren atarian izan gara eta kaleetan jaso izan dugun harrera oso ona izaten da.
Zapatu eguerdian bueltatxoa hasi genuen eta auzoko ia taberna guztien atarian jo genuen tarte batez.
Auzo elkartearen aurrean amaitu genuen eta lagun izan genuen koadrila dexentekoa ibilibide osoan zehar.
Eztarri finak zituztela eta kantuan ondo egiten dutela bistakoa zen. Gustu bat da horrela kalean ibiltzea eta plazer haundia da horrela ibiltzea.
Segi horrela Martutene!
Segi eztarriari eta mingainari euskaraz eragiten!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo batzuk:








Ez dago erantzunik "2018-11-24 Martutenen kantujira"