2019/07/07

2019-07-06 Markinan Karmen jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 10:20 e(t)an

Badira urte batzuk lehen aldiz Markinan jo genuenetik.
Urtero giro paregabea aurkitu dugu eta harrera ezin hobea izan dugu.
2019ko Karmen jaien atarian gauza bera pasa zaigu. Hasieran berotzea kostatu zitzaigun baina akordatzerako koadrilla ederra genuen inguruan.
Bigarren geldialdia egin genuenerako talde mardula ginen kantuan!!!! Bai herritarrak eta baita Santioko bidea egiten ari ziren bisitariak ere!!!!!

Hortik aurrera gozatu ederra hartu genuen, kantu sakonak eta kantu alaiak nonahi!

Jendeak kanturako gosea ase ote zuen?
Horixe izaten da gure nahia.
Hurrengo batean edo beste edonon ea elkar ikusten garen!!!!

Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 20162015

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2019-07-06 Markinan Karmen jaiak"