2019/11/10

2019-11-09 Amezketan kultur hamabostaldian kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:35 e(t)an

Amezketan maitatuak sentitu izan gara eta oraingoan ere berriz esku zabalik hartu gaituzte.
Kanturako gogoa dagoenean aitzakiarik ez dago ondo pasatzeko eta aurtengoan ere halaxe izan da.
Sozidadean poliki-poliki hasi ginen eta motorrak berotzen joan ziren orduak aurrera egin ahala.
Geldialdi luzeak egin genituen eta koadrilla ederra izan genuen uneoro lagun.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Zapatu euritsu eta tristeari kolore ederra eman genion eta bikain pasa genuen!
Segi horrela lagunok!!!!!!

Eguneko berria ataria.eus-en

Aurreko emanaldien berriak: 2019-1, 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2019-11-09 Amezketan kultur hamabostaldian kantujira"