2019/12/24

2019-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:26 e(t)an


Aurten hirugarren urtez egin diegu Olentzero eta Maridomingiri agur.
Bilboko Arriagara egiten duten bisita garrantzitsua izaten da eta bertaratzeko aukera izan dugu aurten ere.
Loiuko talogileak izaten ditugu lagun, eta bertan jendetza inguratzen zaigu, nahita edo nahigabe.
Kantuan gustura ibili ginen eta giro horrekin beste hainbeste egoteko gogoa ere ematen zuen.
Plazer bat honelako egun seinalatu batean Bilbora gerturatzea.
Eguberri Argiberri on!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



Ez dago erantzunik "2019-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira"