2019/11/23

2019-11-23 Martutenen kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:38 e(t)an

Badira urte batzuk data honetan Martutenen zita duguna...
Zapatu eguerdi goxoak aurkitzea zaila izaten da garai honetan. Azaro bukaera honetan tenperaturak eta euriak bisita egin izan ohi digute.
Dena den, fin-fin konpainia beroa izaten dugu Martutenen.
Harrera beroa ta bale-baleko jendea.
Aurten ere hantxe ibili gara gustura asko!
Aurkitu ditugu zirriztuak, aterpeak eta kantuak batera eta bestera ibiltzeko.
Honelakoak gustura egiten dira eta etxera joateko garaia ustekabean ere iritsi zaigu.
Segi horrela lagunok eta ea beste batean elkar ikusteko aukera dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2019-11-23 Martutenen kantujira"