Joan dira urteak eta pandemiaren gogorrena ere bai. 3 urteren ondoren Babarrunaren festara joateko gonbita jaso genuen eta egia esateko gogo biziz gerturatu ginen Tolosara.
Azkeneko aldian bezala euria goitik behera izan genuen bisitari eta ez zizkigun gauzak errez jarri.
Aspaldiko partez euria egitea eskertuko genuke baina kanturako goxotasuna lortzea asko zailtzen du.
Lagun koadrilatxoa beti izan genuen lagun eta hara eta hona zebilen jende mordoxka bat ere bai.
Goxo-goxo eta aterpeetan ibili ginen eta ederki pasa genuen.
Hurrengo baterako gogoa bizi-bizi daramagu etxera, badakigu tolosarrek musika zainetan daramatela eta.
Irrintziko lagunak egun berezi bat ospatu behar zutela eta bertan parte hartzera gonbidatu gintuzten.
Giro ederrean joan zen eguna, hasieratik eta bukaeraraino.
Giro euskaldun batean ondo pasa daitekeela ikusi genuen beste behin ere, eta urteetan jende askok egindako lan bikainaren fruitu eder bat ikusi genuen.
Ederki pasa genuen eta Irrintziko lagunei horrela segi dezatela eskatuko diegu, lanean eta dantzan segi dezatela fin-fin..
Badira urte batzuk Ondarroan lehen aldiz izan ginenetik. Beti gustua ematen du kostako herri hau bisitatzea. Kantua bizi duen herri horietako bat da, eta arrantzale eguna berezia izaten da guretzat. Aurtengoan eguraldiak ez digu utzi nahi bezain luze kalean egoten. Dena den, arkupeak eta karpak babesleku izan ditugu, eta jaia bizi-bizi gozatu izan ahal dugu. Hurrengo batean gustura errepikatzeko eguna dudarik gabe! Hurrena arte Ondarru!!!!
Giro jatorra izaten da herri honetan eta aurtengoan ere gauza bera. Jendea festarako jarri zen hasi-hasieratik eta berotu beharrik izan gabe giro paregabea izan genuen.
Goierriko txoko honetako jaiak ez dute ia parekorik eta txikiak haundi egiten badakitela erakutsi ziguten.
Getariako marmitako eguna, gorriz markatutako horietako bat da guretzat.
Herria fisikoki polita da, baina bertako bizilagunen festarako gogoa are eta politagoa.
Aurtengoa ere ez dugu ahazteko. Eguraldi paregabea eta giro bero-beroa. Mahaiaren inguruan elkartu ginen lehenbizi. Marmitako goxoa jan eta bazkaloste ederra. Musika hasi orduko erantzuna momentukoa eta parrerako zein falta diren batzuk gogoratzeko momentu hunkigarriak.
Kalean behera eta goooora ondoren. Eguna motz geratu zitzaigun askori, baina etxera gustura joan ginen.
Arabako hiriburura egin genuen bisita uztailaren 22an.
Plazer bat izan zela esan behar dugu lehenik eta behin. Hasterako koadrila polita izan genuen lagun eta kanturako eztarri onak dituztela frogatu genuen.
Umore ona eta giro paregabea etengabe. Partehartu eta euskaraz ondo pasa daitekeela frogatu genuen beste behin ere.
Jaiak hasi ere ez dira egin eta motorrak bero-bero daudela ikusi genuen.
Hurrengo batean berriz ikusteko parada izango dugulakoan, segi horrela lagunok!
Dagoeneko Urrestillan denetik bizi izan dugu. Urte assssko dira bertaratu ginen lehen alditik. Joan zen mendean ere Urrestillan bisitatu genuen eta lagun "zahar" eta "berri" ugari egin ditugu urte hauetan.
Festa gosea dago nonahi eta Urola alden honetan ere bai.
Jendearen erantzuna mundiala izan zen eta beroak eta bota zituen euri tantak ez ziguten kale jarduna izurratu. Normaltasuna honek behar du eta bizitzera sufritzera ez ginenez etorri, ba... disfrutatzeko parada izan genuen.
Mila, mila, mila esker kalebarreneko jendeari. Auntxaneko aurrean jarri zuten "txozna" espontaneoak kolore ederra eman baitzuen.
Gure ibilbidean lehen aldiz azkoitian jotzeko parada izan dugu.
Maxixatzenek 25 urte bete dituela eta aitzakia horrekin bertan jotzeko aukera eman digute. Bejondeizuela lagunok, ez zarete makalak!
Gure helburuetako batean pare-parean bat egiten dugu. Euskarak eta beraren sustapena oinarri dugu eta aitzakia paregabea izan dugu Azkoitian barrena batera eta bestera ibiltzeko.
Oso ondo pasatu dugu eta harrera ezin hobea izan dugula esan beharra daukagu.
Egun borobila izan da. Kalean kantuan hasi eta jendea bertan izan dugu kantuan jo eta su. Plazan eta plaza berrian beste hainbeste. Motz egin zaigu eguerdiko kantu saioa, baina bazkaldu ere bazkaldu behar denez, horrela bukatu beharra izan dugu.
Ondoren Maxixatzen taldeko eta kolaboratzaileekin kantuan ibili gara Abaraxkan eta goxo-goxo gustura etxeratu gara.
Bideak elkartuko gaitu hor nonbait. Segi horrela euskara eta euskaraz bizitzen.
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen (Maxixatzen web-etik hartutako argazkiak dira)