2022/08/09
2022-08-08 Getarian Salbatore jaiak
Bentazaharra (e)k argitaratua 08:54 e(t)an
Getariako marmitako eguna, gorriz markatutako horietako bat da guretzat.
Herria fisikoki polita da, baina bertako bizilagunen festarako gogoa are eta politagoa.
Aurtengoa ere ez dugu ahazteko. Eguraldi paregabea eta giro bero-beroa. Mahaiaren inguruan elkartu ginen lehenbizi. Marmitako goxoa jan eta bazkaloste ederra. Musika hasi orduko erantzuna momentukoa eta parrerako zein falta diren batzuk gogoratzeko momentu hunkigarriak.
Kalean behera eta goooora ondoren. Eguna motz geratu zitzaigun askori, baina etxera gustura joan ginen.
Hurrengo batean berriz. Aupa Esperantza!
Aurreko urteetako berriak: 2022-1, 2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2022-08-08 Getarian Salbatore jaiak"
Argitaratu iruzkina