Urteak ziren Olaberrian izaten ez ginela.
13:00ak baina lehenago ilara luzea zegoen prest frontoian sartu eta hainbat herrialdeetako gastronomia dastatzeko.
Ez genuen lan makala. Jendeak ahoa betea zuen bitartean kantuan aritzea eskatu behar genien.
Hala ere, jendeak kantatu zuen. Han aritu ginen jende uhoaldearen erdian ordu t´erdiz eta bikain pasatu genuen.
Ondoren lanean fin-fin ibili zirenekin bazkaritxoa izan genuen.
Igande borobila. Bai jauna!
Beasainen urte askotan izan gara kantuan.
Aurten ere otsailaren 5ean bertan izan gara. Aurten eguna oskarbi topatu dugu eta kalerako giro frexkoa bazen ere, aitzakia haundi bat behar zen gurekin kantuan ez ibiltzeko.
Jendeak harrera ona egin zigun eta ederki pasa genuen batean eta bestean!
Dagoeneko aurpegi ezagun ugari ikusten ditugu eta ia-ia etxean jokatzen dugula esan dezakegu...
Beste urte batez Berriz izan dugu urteko lehen emanaldia.
Harrera beroa jasotzen dugu eta aurten barikua/ostirala izanda gauza asko genituen alde.
Kalean hotz eta eztarriak bero. Ondo pasatzeko gogoa nonahi eta bukaeran dantzarako griƱa ere bai!
Beste behin ere plazer bat izan da Durangaldeko herri hau bisitatzea!
Ondo pasa festak eta segi horrela lagunok!!!!!!
Opor usaina dago nonahi eta ostiral iluntzean plan ederra da lagunekin elkartu eta kalean ibiltzea.
Aitzakia bikaina kantuan ibiltzeko. Eta halaxe egin genuen Lemoan.
Kalean hotz bazen ere, barrenak eta eztarriak bero-bero mantedu genituen.
Giroa goxatu genuen eta erantzun polita jaso genuen Lemoarrengandik.
Plan polita eta Arratia bisitatzeko aitzakia bikaina.
Aurten hirugarren urtez egin diegu Olentzero eta Maridomingiri agur.
Bilboko Arriagara egiten duten bisita garrantzitsua izaten da eta bertaratzeko aukera izan dugu aurten ere.
Loiuko talogileak izaten ditugu lagun, eta bertan jendetza inguratzen zaigu, nahita edo nahigabe.
Kantuan gustura ibili ginen eta giro horrekin beste hainbeste egoteko gogoa ere ematen zuen.
Plazer bat honelako egun seinalatu batean Bilbora gerturatzea.
Eguberri Argiberri on!
Azpeitian izan gara Santo Tomas egunez. Hirugarren aldia da egun honetan bertaratzeko aukera izan duguna.
Jendetza nonahi, eta jendetza gurekin kantuan.
Eguraldi bikaina, konpainia polita eta jai giro ederra.
Irudiak hor daude eta espero dugu azpeitiarrek guk bezain ondo pasa izana!
Hurrengo batean gehiago!
Urte batzuk badira Oriora lehen aldiz joan ginenetik.
Gazteagoak ote ginen... Baina joaten garen aldiro gaztetuta itzultzen gara etxera.
Gaur eguraldiak negura egin du. Euria eta hotza kalean. Horregatik aterpe, tabernen babesa eta jendearen beroaren bila ibili gara.
Baita topatu ere.
Lagun zaharrak (aspaldikoak esango dugu) inguruan eta kantatzeko gogoa nonhai.
Plazer bat izan da lagunok!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu jaiak!!!!!
Euskararen egunaren beharra dugu oraindik eta erabilera eta kontzientziak hauspotzeko hainbat ekimen egiten dira batean eta bestean.
Lazkaon badute kantujira egiteko ohitura eta oinarri hori duen herri batera bisitan joatea lujo bat da.
Ostegunean hastear gindoazen garaian eguraldiak barrura joateko esaten zigun baina barruak kanpora joateko.
Halaxe kantuan hasi ginen eta momentuan atertu zuen. Eztarri bikainak eta suerte pittin bat.
Halaxe ibili ginen kalez-kale eta ederki pasa genuen.
Euskarak eta kantuak merezi duen beste egun politt bat!
Badira urte batzuk data honetan Martutenen zita duguna...
Zapatu eguerdi goxoak aurkitzea zaila izaten da garai honetan. Azaro bukaera honetan tenperaturak eta euriak bisita egin izan ohi digute.
Dena den, fin-fin konpainia beroa izaten dugu Martutenen.
Harrera beroa ta bale-baleko jendea.
Aurten ere hantxe ibili gara gustura asko!
Aurkitu ditugu zirriztuak, aterpeak eta kantuak batera eta bestera ibiltzeko.
Honelakoak gustura egiten dira eta etxera joateko garaia ustekabean ere iritsi zaigu.
Segi horrela lagunok eta ea beste batean elkar ikusteko aukera dugun!
Eguraldi goibela gaur ere Euskal Herrian. Sondikara iritsi gara eta euria goitik behera ikusi dugu eten gabe. Tenperatura bajuak eta barrurako giro hobea zegoela nabarmena zen.
Dena dela asmatu dugu Sondikoztarrak inguratu eta giroa berotzen.
Dantzarien laguntza izan dugu eta elkarlan horrek giroa bete-betean berotu du.
Giro polita eta euskal azokari euskal giroa gehitu diogu guztion artean. Gustura itzuli gara etxera!!
Aurtengo babarrunaren eguna bustitik joan dela esatea jakinekoa da.
Egia da zegoen eguraldia ikusita jendearen jarrera ikusgarria dela.
Trianguloko karpan txoko bat aurkitu, hasi kantuan eta ttarra-ttarra han inguratu zitzaigun jendea kanturako gogoz.
Goxo-goxo bageundern ere Zerkausian eta Topic azpian ere ibili ginen.
Udaberriko lagunak entzuteko parada ere izan genuen, baita haiekin kantu batzuk jo ere. Hau plazerra!
Eguerdian erretirada eta ederki bazkaltzeko aukera izan genuen. Laugarren urtez ere gozatua hartu genuen Tolosako egun polit honetan!
Amezketan maitatuak sentitu izan gara eta oraingoan ere berriz esku zabalik hartu gaituzte.
Kanturako gogoa dagoenean aitzakiarik ez dago ondo pasatzeko eta aurtengoan ere halaxe izan da.
Sozidadean poliki-poliki hasi ginen eta motorrak berotzen joan ziren orduak aurrera egin ahala.
Geldialdi luzeak egin genituen eta koadrilla ederra izan genuen uneoro lagun.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Zapatu euritsu eta tristeari kolore ederra eman genion eta bikain pasa genuen!
Segi horrela lagunok!!!!!!
Urte batzuk baziren Durango bisitatzen ez genuela....
8 urteren bueltan itzuli gara jaietako egun potenteenetako batean. Zapatua eta urriak 12. Ez dakigu inor etxean geratu ote zen, baina kaleak jendez gainezka zeudela esan dezakegu.
Giro aparta zegoen eta uholde horretan han ibili ginen batera eta bestera.
Batean kantatu eta hurrengora joan eta hare eta giro hobea aurkitu genuen.
Arratsalde eta iluntze ederra pasa eta gustura itzuli ginen etxera.
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Segi euskaraz eta umorez jaiak gozatzen!
Urteak joan, urteak etorri eta Ormaiztegitik San Migel bueltan joateko gonbitea egiten digute.
Urtero giro bikaina egoten da afal ondorenean eta aurten ere halaxe izan da.
Heldu, gazte eta ume, denak elkarrekin eta ondo pasatzeko gogoa nonahi.
Giro paregabea aurkitu genuen eta halaxe erantzun zuten bertaratutakoek.
Ez da erraza hainbeste jende mahaiaren bueltan inguratzen eta elkarrekin mantentzen. Eta gainera euskaraz!
Bejondeizuela lagunok!
Hurrengo batean gehiago!!! Eta hobeto?
Zallan aurten izan gara bigarren aldiz.
Gu joaterako jaia kalean da. Hau da herri bazkaria, herri bazkaria izatea.
Edozein txokotan begiratu eta han bazen mahai bat eta jendea bazkaltzen.
Giroa ziurtatuta egoten denez, guk gure ikutua eman nahi izan genion. Kantuan egin eta guzti euskaraz gozarazi.
Mahaiez mahai ibili ginen eta esan beharra dago harrera bikaina izan genuela. Jendeak ondo hartu gintuen eta kantuan ibili ziren ia denak.
Bukaeran karpa haundira joan eta han koadrilatxoa izan genuen zain.
Esperientzi polita beste behin ere enkarterrietan!
Begiak ireki eta eztarriak kantuan jartzeko lotsarik ez duen herria.
Segi horrela Zalla!