2017/12/21

2017-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 20:34 e(t)an

Santo Tomas egunez egin dugu lehen aldiz Azpeitiara bisita.
Urrestillan 20 urtetik gora joan bagara ere, aurten izan gara Azpeitiko kaleetan lehen aldiz.
Tenperatura hotza, baina jendea bero zegoen kaleetan.
Hor ibili gara Ttuntturro artean batera eta bestera.
Koadrilla ederra izan dugu uneoro lagun eta hotzik ia sentitu gabe gustura itzuli gara etxera.
Ea beste batean ere elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideoa hemen:




Ez dago erantzunik "2017-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna"