2017/05/15

2017-05-07 Zaldibarren Gure Esku dago

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:55 e(t)an

Zaldibar beste bisita batetik ezagutzen genuen. Orduan euria gora-behera egin zigun eta ez genuen giro izan.
Maiatzaren 7 honetan besterik izan zen. Beroa eta eguzkia lagun izan genuen egun osoan eta gogotik berotu zuen giroa.

Jendea gogoz aurkitu genuen eta bazkari herrikoi mundiala antolatu zuten.

Lanaren fruituak jaso ahal izan ziren eta festa borobila izan zela esan genezake. Kantatu, dantzatu eta parte hartu!
Parte hartu zentzu guztietan eta euskaraz bada askoz hobeto!

Eskerrik asko Zaldibar eta ea bidean berriz ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak:  2014

Eguneko argazkiak hemen

Eguneko bideoa



Eguneko bideo bat (Anboton publikatua)





Ez dago erantzunik "2017-05-07 Zaldibarren Gure Esku dago"