2017/11/19

2017-11-18 Tolosan Babarrunaren eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 16:16 e(t)an


Babarrunaren egunean egon gara bigarren urtez.

Eguraldi hotza eta harrera beroa jaso genuen. Ez dakigu babarrunaren indarra zen edo ze arraio duten Tolosar hauek, baina giro ederra egon zela esatea besterik ezin dugu esan.

Hasieratik koadrilla ederra inguruan eta festarako gogoa nonahi!
Antzematen da urtean zehar jende ugarik lan asko egiten duela herri alai, bizi eta parteahartzailea izateko!

Eskerrik asko Zipiri danborra gurekin jotzeagatik eta Asier Azarolari argazki eder horiek ateratzeagatik.

Ea beste batean gehaigo eta hobeto esateko aukera dugun!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Iazko kronika hemen: 2016

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2017-11-18 Tolosan Babarrunaren eguna"