2017/07/31

2017-07-30 Loiolako jaietan kantujira

Gaur, Donostiako Loiola auzoa bisitatu dugu bigarrengoz. Jaiak dastatzeko aukera izan dugu eta bai dastatu ere!
Kantuan hasterako koadrila ederra izan dugu lagun. Antzematen da hilero-hilero fin ibiltzen den jendea badagoela eta gaur guk ez dugu lan handirik izan jendea biltzen.
Auzoko txoko gehienak ikutu ditugu eta ederki pasa dugu. Jendea alai sumatu dugu eta gu ere halaxe ibili gara.
Ondo segi jaietan eta ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2016

Eguneko bideo bat:



2017/07/26

2017-07-25 Soraluzen jaiak

Bada laugarren aldia Soraluze edo Plaentxi bisitatu duguna eta egia esan bertakoek ez digute kalerik egin.
Eguraldia duda mudakoa izan dugu emanaldian zehar baina esan liteke hein batean salbatu garela, eutsi diola alegia.
Beti sentitu izan gara gustura plaentxiarren artean, kale estu horiek gure emanaldirako mundialak dira eta izaten dugun konpainia beti izaten da lagungarri.
Partehartze ona eta girotsua sentitu dugu.

Ez diguzue failatu eta espero dugu guk ere ez failatu izana!
Ondo bukatu jaiak eta segi horrelako umorearekin!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:






2017/07/18

2017-07-17 Markinan Karmen jaiak


Hirugarrenez egon gara Karmen jaietan Markina-Xemeinen.
Denetan beroa izan dugu lagun, baina aurtengoa ez dakigu azkena izan delako edo zer... Baina hidratatzea eskatu digu.

Gogotik kantatu du markinarrak, alajaina!!!!

Horrelako koadrila alboan izanda lanak errez egiten dira eta egia esan, oso atsegin izan zaigu aurtengo bisita.

Plazer bat izan da eta ez zaigu errez ahaztuko gaur bizi izan ditugun une batzuk. Ondo bukatu dira jaiak eta ea hurrengoak hauek bezain onak edo hobeak diren.

Hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako berriak : 20162015
 
Eguneko argazkiak hemen


Eguneko laburpen bideoa ondoren:


2017/07/15

2017-07-13 Antzuolako jaiak


Aurten ere berriz egon gara Antzuolako jaietan.

Afarian jendetza topatu genuen eta beti bezain festarako gogoz. Harrera beroa eta adiskide ugari inguruan. Etxean sentitzen garela esatea ez da gezurra esatea.
Eskerrik asko beste behin ere hor egon zinatelako eta gure gabeziak betetzen lagundu zenigutelako.

Ondo pasa festak!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko hemen

Eguneko bideoa:



2017/07/10

2017-07-09 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Laugarren aldia bada Geltokian izan garena. Aurtengo formatoa ezberdina izan da. Irrintzi dantza taldeak urtean zehar antolatu dituen erromerien baitan hartu dugu gaurkoan parte.

Erantzun ezinhobea jaso dugu beste behin ere herritarren partetik.

Partehartze ederra izan dugu eta euskarak eta euskal giroak gurean oraindik baduela tokia erakustsi dugu!

Zorionak festetan lanean fin-fin ibili zareten horiei, giro paregabea probokatu baituzuea.

Segi horrela urte askoan!

Bejondeizuela!


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015

Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoak hemen: 

2017/06/20

2017-06-17 Urrestillan San Joanak

Urte asko dira Urrestilla dugula bisitaleku.
Aurten bero ikaragarria egin zuen eta gure aurretik zeuden kros lasterkariek utzitako erreleboa bete behar izan genuen.

Harrera beroa jaso genuen eta maitatuak sentitzen garela esan behar dugu.

Plazer bat da Urolako txoko hau bisitatzea eta halaxe urte askoan elkar ikustea besterik ez dizuegu opa!

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2011


Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoa:


2017/06/06

2017-06-03 Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna

Amurrion eskaini dugun lehen emanaldia izan dugu hau. Inguruan ibilita ginen bainan Amurrion bertan ez.
Ekainak 3, Euskaraz bizi eguna Amurrion.Egun osoko egitarau mardula goxatzeko aukera izan dute herritarrek, ibilaldia, rugby entrenamendua, umeentzako tailerrak, garagardo dastaketa, herri bazkaria,... eta arratsaldean berriz kalez kale, tabernaz taberna, kantuz eta musikaz alaitzeko aukera izan dugu konpaini ederrean. Osagarri berezia ere izan dugu bikote bertsolariekin, Oihana Bartra eta Izar Mendiguren, bat bateko kantuetan gure arreta guztia jaso dute.
Bentazaharreko musikariak berriz pozik gelditu gara herritarrengandik jasotako arretagatik, elkarrekin kantuan aritzea plazer handi bat izan da.
Laster arte Amurriotarrak!.  





Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Eguneko bideoa:

2017/05/22

2017-05-21 Ortuellan jaiak

Aurtengoa izan da Ortuellara gerturatzeko aukera izan dugun lehen aukera.
Bazkari haundia eta jendetza aurrean, eta hori beti izaten da zaila girotzea.
Dena den eta aje eguna zela jakinda ere poliki-poliki inguratu zaizkigu kantuzale ugari.
Giro beroa zegoen eguzkiak eta jaiak lagundurik eta jendearen frexkotasuna aurkitu dugu!
Jaietarako kasta demostratu digute Ortuellarrek.
Ederki pasa dugu eta aho zapore onarekin itzuli gara etxera.
Hurrengo batean hobeto eta gehiago!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoa:



2017/05/15

2017-05-07 Zaldibarren Gure Esku dago

Zaldibar beste bisita batetik ezagutzen genuen. Orduan euria gora-behera egin zigun eta ez genuen giro izan.
Maiatzaren 7 honetan besterik izan zen. Beroa eta eguzkia lagun izan genuen egun osoan eta gogotik berotu zuen giroa.

Jendea gogoz aurkitu genuen eta bazkari herrikoi mundiala antolatu zuten.

Lanaren fruituak jaso ahal izan ziren eta festa borobila izan zela esan genezake. Kantatu, dantzatu eta parte hartu!
Parte hartu zentzu guztietan eta euskaraz bada askoz hobeto!

Eskerrik asko Zaldibar eta ea bidean berriz ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak:  2014

Eguneko argazkiak hemen

Eguneko bideoa



Eguneko bideo bat (Anboton publikatua)





2017/02/07

2017-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Beasainen izan gara beste behin ere.
San Martin patroi eguna da Beasainen eta odolkiaren kofradiakoek pisu berezia dute egun honetan.
Goizean beraien lana egin ondoren Dolarea Hotelean bazkaria izan zuten kofradiakoek eta beste hainbat gonbidatuk.
Bazkalondorena girotzen izan ginen, baina gu joaterako ederki girotuta zegoen kontua.
Han kantu batzuk kantatu ondoren kalera joan ginen herritarrak nolabait berotze aldera.
Eguraldia ez genuen lagun izan. Txarragorik aurkitzea zaila izango da. Euria goitik behera eta barrurako egokiagoa zegoen. Dena den, kalean zeudenak guregana majo inguratu ziren eta estimatuak sentitu ginen beste behin ere.


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko bideoak:



2016/12/04

2016-12-03 Orozkon euskararen eguna

Orozkora hirugarren aldiz joan gara aurtengoan. Bidea ikasi dugu eta ezagutzen gaituztela somatu dugu.
Joan orduko hantxe izan genuen jende korroa lagun. Horrela hasita gainontzekoa erreza izan zitzaigun.
Askoren ahotan dagoen herrira egin genuen bisita, juxtu-juxtu ETB1eko Herri txiki infernu haundi programaren bezperan egon baikinen.
Guretzako ez zen batere infernua izan eta goxo-goxo tratatu gintuzten. Eskerrik asko tabernari guztiei eta Ikusi-Makusiko jabeari. Mundialak zerate!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko argazkiak hemen:



Eguneko laburpen bideoa:


2016-12-02 Erandio Goikoan euskararen eguna

Bigarren aldiz egin genuen Erandiora bisita aurten.

Euskararen eguna aitzakia edo motiboa izan da gure bisitaldi hau egiteko.
Ostiral/bariku iluntzean tenperatura frexkoak topatu genituen Erandio-Goikoan, baina hori ez zen izan gure zailtasun bakarra. Hasiera korapilatsua izan genuen motibo teknikoak direla eta. Barkamena eta eskerrak eman behar dizkiegu gurekin zintzo-zintzo ibili ziren lagun denei. Izan zuten pazientzia eta umorea kristona izan baitzen!
Ederki ibili ginen eta koadrilla bikaina izan genuen lagun.
Arantzatxoa kentzeko aukera izan genuen eta akordatzerako majo berandutu zitzaigun.
Egun atsegina pasa genuen eta kartelaren mezua barneratuta joan ginen etxera. Euskarak 365 behar ditu eta ez abenduaren 3a bakarrik. Euskara ahoan eta ibili munduan!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2011

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko laburpen bideoa



2016/11/28

2016-11-27 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Beste behin ere Ormaiztegira bisita egiteko aukera izan dugu.

Jaietan hotz egiten duela jakinekoa da, baina horrek ez du esan nahi festak hotzak direnik. Ezta pentsatu ere!!!!!

Gaur zailtasun bikoitzarekin hasi dugu emanaldia. Batetik lau t´erdiko finala genuen eta bestetik Errela eta Bartzelonaren arteko partida 21:00ak buelta horretan.

Kirol emanaldien aurka egitea ez da erreza izaten baina, koadrilla fidela izan dugu lagun eta plazer bat da horrelako emanaldi bat egitea.

Kantari finak izan ditugu lagun eta hotz egin duenik ere ia ez gara akordatu!

Ondo bukatu jaiak Ormaiztegi!!!!

Beste urteetako berriak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen 

Eguneko bideoak:


2016/11/26

2016-11-26 Martutenen kantujira


Martutene bisitatu dugu lehen aldiz. Donostiako ibaiertza bigarrengoz bisitatu dugu aurten. Loiolakoaren ondoren Euskararen eguna ospatu eta aldarrikatu nahi zen Martutenen eta ederki pasa dugu! Momentu goxoak, hunkigarriak eta haizetsuak ere pasa ditugu.
Auzotarrei beste lagun batzuk ere elkartu zaizkie eta denak batera kalejira polita osatu dugu.
Kalejira tamainan joan da, zeren bukatu eta berehala euria hasi baita! Programatuta ere zaila izango genuke horrela asmatzen.
Ondo pasatu dugu eta espero dugu zuek ere hala pasatu izana!
Beste nonbait ea elkarrekin egoteko aukera dugun.



Eguneko berriak: martuteneauzoa.com

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko bideoa:

2016/11/20

2016-11-19 Tolosan Babarrunaren eguna

Tolosa lehen aldiz bisitatu genuen 2016ko Babarrunaren egunean eta zaila izango dugu egun hau ahaztea. Alondigatik kalejiran hasi eta bertara itzuli arte koadrilla haundia izan genuen lagun.
Jendea mahaitik jaikiaraztea zaila izaten da, baina Tolosar batzuk laster batean inguratu ziren eta 3 ordu luzez lagun izan genituenak ere baziren.
Kantuan eta dantzan ederki egiten dute Tolosarrek eta plazer haundi bat izan da bertakoekin ibiltzea. Hau giroa izan genuena!
Dultzainari, txistulari, soinujole eta pandejoreren bat ere izan dugu lagun eta partehartzeak duen alderik politena dastatzeko aukera izan dugu.
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Eguneko laburpen bideoa ondoren:


Eguneko bideoak:


2016/10/10

2016-10-09 Zaldibian Santa Fe jaiak

Goierriko herri batzutan jo izan dugu, baina Zaldibira lehenengo aldiz egin dugu bisita.
Gure emanaldiaren aurretik dantzariak ikusi ditugu plazan. Iztuetak ere pozik ikusiko luke harrobiak ere hor segitzen duela.
Animo gazteok! Segi horrela!
Gurea beste disziplina bat da, eta horixe lantzen saiatzen gara. Kantua eta berak dakarren giroa goxatzen saiatzen gara. Hasiera hotza izan ohi da eta poliki-poliki ikusi dugu zaldibiarrek badutela kanturako griƱa.
Jaietako azken eguneko azken saioa genuen eta askorek onenak emanda zuten. Dena den, koadrilla ederra izan dugu lagun eta ederki ibili gara ia 3 orduz. Horrela kalerik-kale ibiltzea oso erraza da eta gozatu ederra hartu dugu.
Ondo segi eta segi horrelako jator!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoak:





2016/10/01

2016-10-01 Antzuolan Ahierrarekin senidetze bazkaria


32 urte omen dira Aiherrak eta Antzuolak harremanak sendotu zituztela. Hazi hura erein zutenek zerbait ondo egingo zuten, zapatuko bazkarian giro bikaina ikusi baikenuen. Bazkari ona prestatu zuten eta postrea edo azkenburukoa jateko aukera izan genuen. Goxo-goxoa egia esateko. Imanol Urbieta aste honetan joan zaigu eta harek zioen moduan, kantatzen ez duenak zorionik ez omen du! Halaxe ibili gara konpainia paregabean eta ederki pasa dugu! Kanta eta kanta eta bukatzerako denak dantzan!!!! Horrelakoak ikusi eta entzutea asko eskertzen da. 

Plazer bat izan da Antzuola!!!!
Plazer bat izan da Aiherra!!!!

Aurreko urtetako emanaldiak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011
Eguneko berriak: goiena.eus

Eguneko argazkiak hemen klikatuta

Goiena.eus-eko argazkiak hemen

Eguneko bideoak:




Bideometa

2016/09/24

2016-09-24 Zallan jaiak

Enkarterrietara egin dugun lehen bisita izan da gaurkoa. Herri eta ingurune ederra da bailara hau eta plazer bat izan da gaurko bisita.
Karpa erraldoia eta jendetza bazkaltzen. Bakoitzak bere lagunartea eta herri bazkari bikaina. Ederki pasa dugu koadrillaz koadrilla eta kantuz kantu.
Akordatzerako Errebal taldearen txanda zen eta bukaera ederra eman diegu haiekin batera 2 kantu joaz.
Zalla! Ondo bukatu jaiak!!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen