2016/11/20

2016-11-19 Tolosan Babarrunaren eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:21 e(t)an

Tolosa lehen aldiz bisitatu genuen 2016ko Babarrunaren egunean eta zaila izango dugu egun hau ahaztea. Alondigatik kalejiran hasi eta bertara itzuli arte koadrilla haundia izan genuen lagun.
Jendea mahaitik jaikiaraztea zaila izaten da, baina Tolosar batzuk laster batean inguratu ziren eta 3 ordu luzez lagun izan genituenak ere baziren.
Kantuan eta dantzan ederki egiten dute Tolosarrek eta plazer haundi bat izan da bertakoekin ibiltzea. Hau giroa izan genuena!
Dultzainari, txistulari, soinujole eta pandejoreren bat ere izan dugu lagun eta partehartzeak duen alderik politena dastatzeko aukera izan dugu.
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Eguneko laburpen bideoa ondoren:


Eguneko bideoak:



Ez dago erantzunik "2016-11-19 Tolosan Babarrunaren eguna"