2016/11/26

2016-11-26 Martutenen kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:14 e(t)an


Martutene bisitatu dugu lehen aldiz. Donostiako ibaiertza bigarrengoz bisitatu dugu aurten. Loiolakoaren ondoren Euskararen eguna ospatu eta aldarrikatu nahi zen Martutenen eta ederki pasa dugu! Momentu goxoak, hunkigarriak eta haizetsuak ere pasa ditugu.
Auzotarrei beste lagun batzuk ere elkartu zaizkie eta denak batera kalejira polita osatu dugu.
Kalejira tamainan joan da, zeren bukatu eta berehala euria hasi baita! Programatuta ere zaila izango genuke horrela asmatzen.
Ondo pasatu dugu eta espero dugu zuek ere hala pasatu izana!
Beste nonbait ea elkarrekin egoteko aukera dugun.



Eguneko berriak: martuteneauzoa.com

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko bideoa:

Ez dago erantzunik "2016-11-26 Martutenen kantujira"