2014/06/01

2014-05-31 Getarian Euskal Jaia

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:46 e(t)an

Zaila izango zaigu 2014ko Getariko Euskal Jaia ahaztea. Eguna goibel somatu genuen egun guztian zehar, baina trikitilariek txapelketa bukatzerako jaso egin zuen eguraldiak.
19:30ean hasi ginen kantuan eta hasi orduko hantxe gerturatu zitzaigun koadrila eder bat. Haur, gazte eta ez hain gazte inguruan izan genituen lagun iluntze osoan zehar.
Udaletxeko plazan hasi eta kalian gooora lehenengo, ondoren Elkano kalian beeeehera eta bukatzeko kale nagusian gooora!!!!
Kantatu eta dantzatu egin genuen aspertzeko astirik gabe, bazirudien jendeak ez zuela etxerako gogorik, ezta afaltzeko gogorik ere!!!!
Eguraldia lagun izanda eta horrelako lagun talde ederra inguruan izanda eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen.


Eguneko berriak: Hitza, Getariako udala, DV    

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:





Ez dago erantzunik "2014-05-31 Getarian Euskal Jaia"