Kantujira etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kantujira etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/09/13

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Irailak 20: Urretxu
- Irailak 26: Ormaiztegi
- Urriak 10: Irun
- Urriak 16: Durango
- Urriak 17: Erandio
- Azaroak 15: Irun


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2018/11/17

2018-11-17 Tolosan babarrunaren eguna

Aurten ere Tolosara joateko zortea izan dugu. Babarrunaren egunean izan gara bertan, baina aurrekoetan ez bezala eguerdi partean izan dugu saioa.
11:00etan hasi ginen jotzen eta etenik ez dugu izan goiz osoan izan. Aurtengoan Udaberri dantza taldeko musikariak izan ditugu bidelagun.
Luju haundi bat egia esateko.
Musikari bikainak eta jende ona! Elkarrekin jotzeko aukera izan dugu eta ondo baina hobeto moldatu garela iruditu zaigu.
Urki izeneko etorkizun haundiko danborreroa ere hor izan dugu lagun! Segi horrela motel! Ez haiz makala!
Kaleak jendez gainezka eta giroa nonahi.
Horrela etxera itzultzeak ere pena ematen du!
Hurrengo batean gehiago!!!!!




Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen:

Eguneko bideo bat:




Eguneko berria 28kanala telebistan






2018/09/24

2018-09-23 Urretxun euskal jaia

Urretxun kantujira egiten hasi ginela ez dakigu zenbat urte izango diren... Agian hobe ez gogoratzea.
Taldea osatu genuenetik urtero izan gara eta koadrilla dexentea izaten dugu lagun urteak joan eta urteak etorri.
Horrela plazer bat da kantuan edota dantzan ibiltzea.
Beste behin ere, bero eginagatik ederki pasa genuen!
Ondo bukatu jaiak lagunok!!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen




Aurreko urtetako berriak: 2017, 2016, 2015,  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko bideo bat:



2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun.
Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griƱa!
Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen.
Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek!
Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi epelak halaxe lagundu zigun ia 23:00ak arte!
Gutxi aspertuko ziren nonbait, ezin bukatuta ibili ginen eta!
Irripar batekin itzuli ginen etxera eta beste batean itzultzeko gogoz geratu gara!
Ondo bukatu  Galbaixuak!!!


Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/09/09

2018-09-08 Elorrion Ferixa nausikoak

Elorrian azken aldiz izan ginenetik 9 urte pasa dira. Badira batzuk...
Herria jendez eta festaz gainezka zegoen iritsi ginen.
Plazan zegeon giroak gainezka egiten zigun eta toki lasaiago batera joan ginen.
Poliki-poliki hasi ginen eta denborarekin koadrilla ederra inguratu zitzaigun.
Ondo kantatuko genuen, zeren eta zeruak zuen itxura ikusita bustiko ginela zirudien... Eutsi zion eta eskerrak!!!!
Jendea fidel eta partehartzaile izan genuen!
Ezin bukatu ibili ginen eta bihotzen bat hunkitu genuela jakin genuen.
Horrela etxera gustura eta astebeteta joan ginen!
Egun ederra pasa genuen!!!

Aurreko urteetako berriak:  2009

Eguneko bideo bat:


2018-09-08 Zarautzen euskal astea

2018ko euskal jaiaren bezperan izan gara aurten ere.
Hasterako 12:00etan zain-zain genuen koadrilla haundi bat!
Hortik aurrera musika jo eta kantatu egin genuen ia etenik gabe!
Erantzun bikaina eta maitatuak sentitu ginen uneoro...
Horrela ibiltzea plazer bat da halajaina...
Hurrengo batean gehiago!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2017-09-08,  2016


Eguneko bideo bat:


2018/09/01

2018-09-01 Donostian euskal jaiak

Donostian lehenago izanda gaude jotzen. Loiolan eta Martutenen aspaldian sarri izanak gara, baina erdialdea eta "Donostia kantuz"ekoen laguntzaz lehen esperientzia izan dugu aurtengoa.
Hasi orduko jende andana inguruan eta egia esan, oso motza egin zaigu jarduna.
San Martin azokagunean hasi eta geldialdiz geldialdi Boulebard-eraino akordatzerako iritsi gara.
Esperientzia paregabea eta euskal jaiak gaur ere zentzua hartu du Donostian. Beste behin ere, nor garen eta gure hizkuntzan zeinen ondo pasa daitekeen ikusi dugu.
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu euskal jaiak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/08/18

2018-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Duela 9 urte izan ginen Ondarroan lehen aldiz, hau da, aurten 10. aldiz joan gara Arrantzale egunera!
Ondarroa fidela izan da gurekin eta hori oso toki gutxitan pasatu zaigu.
Ondarroan kantatu eta partehartu toki gutxitan ez bezala egiten dute eta giro paregabea izaten da bertan.
Aurten euria egin behar zuela zioten iragarpenek, eta halaxe egin zigun 3 minutuz. Gainontzean ateri egin zuen!!!!!!
Honela beste behin ere etxera itzultzeko penaz joan beharra izan dugu!
Ea datorren urtean ikusten garen!!!!!
Biba zuek!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen



Eguneko bideo bat:


2018/08/06

2018-08-05 Getarian Salbatore jaiak


Aurtengoan koadrillen eguna igandea izatea tokatu da. Eguzkiak gogotik jo zuen eta giroa ederki berotu zuen.
Marmitako lehiaketak arrakasta du Getarian eta jende andana elkartzen da bazkaltzen.
Gu hasterako txinpartak hasita daude eta ezinezkoa da hori itzaltzea.
Bazkalondorenetik jaiki eta Getariako kale estuetan gora eta behera ibili ginen.
Denboraren nozioa galtzeraino ibili ginen!
Ezin bukatu eta maratoia ia-ia nekatu gabe bezala bukatu genuen!
Ondo bukatu jaiak eta gora Salbatoreak!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak:   2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko bideoak:





2018/07/31

2018-07-31 Loiolako jaietan kantujira


Hirugarren urtez bisitatu dugu Donostiako Loiola eta beste behin ere harrera ikaragarria egin digute.
Beste auzo batzuetako kantariak ere gerturatu dira eta kalejira polita egin dugu auzoan zehar.
Bizirik dagoen auzoa da eta antzematen da urtean zehar mugimendua badagoela.
Hori aprobetxatu eta disfrutatzeko aukera izan dugu aurten ere!
Mundialak 4 urtez behin izaten dira eta ea epe hori baina lehen elkarrekin egoten aukera dugun!
Ondo bukatu San Inazio jaiak!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Aurreko urteetako emanaldiak Loiolan:  2017, 2016  
 
Eguneko bideo bat:





2018/07/27

2018-07-25 Gorlizen Santiago eguna

Gorlizen egonda geunden 2009 eta 2010ean. Aurten 2 aldiz bertaratzeko aukera izan dugu. Apirilaren 28an izan ginen eta berriro Santiago egunean izan gara.
Aurtengo apirileko emanaldiaren irudirik ez dugu baina behean baduzue aurreko bi bisitetako kronikak.
Santiago eguna Gorliztarrek ederki ospatzen zutela bagenekien, baina aurten guk bizitzeko aukera izan genuen.
Iritsi orduko jaia usaintzen zen kalean eta gu asterako txinpartak zeuden airean!
Iluntze-gaua airean joan zitzaigun eta lagun talde fidela izan genuen gurekin.
Dantza eta kanta egin genuen ia-ia gorputzak bale esan arte.

Ederki pasa genuen!!!

Segi horrela Gorliz!!!!

Beste urteetako berriak: 2010 , 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/07/16

2018-07-15 Plentzian Karmen jaiak

Lehen aldiz izan gara Plentziako herrian. Bertako kantu taldeak badu sona, eta merezitako fama duela ikusi genuen!
Eguraldia duda-mudan izan genuen eta ez bazuen zaparradarik egin, bota zuen nahikoa.
Dena dela, han izan genuen talde mundial bat inguruan. Kanta eta dantza egiten aspertzen ez diren horietakoak direla erakutsi ziguten.
Panderojoleak eta txistulariak ere lagundu ziguten eta gozatu ederra hartu genuen!
Akordatzerako ilundu eta etxerako ordua iritsi zitzaigun.
Lehen aldiak errepikatzeko gogoa utzi zigun!

Bidean elkar ikusiko garelakoan gaude!

Gure gogoa honela geratu zen. Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/07/09

2018-07-08 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Geltokietako jaiak iritsi eta joan dira akordatzerako.

Jaiei amaiera ematea ez da hain erreza izaten baina aurtengoan ere polita izan da.

Herrian egonagatik ere, beti izaten dugu jendea inguruan eta laguntzeko prest. Saio umoretsua eta bizia izan dugu aurtengoa.

Eskerrik asko lanean fin-fin ibili den jai batzordeari gurekin kontatzeagatik eta zorionak egiten duzuen auzoko jai potenteagatik. Segi horrela neska-mutilak!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/07/08

2018-07-07 Markinan Karmen jaiak

Markinan beti izan dugu harrera beroa eta aurten ez da salbuespena izan.
Krosean lasterka ibili zirenak hauspoa beteta zutelarik hasi ginen gu hauspoari eragiten.
Hasi orduko taldetxo ederra inguruan eta horrela denbora airean joaten zaigu.
20:00etan hasi eta afaltzeko garaia nahi baina lehenago iritsi zitzaigula esan genezake.
Beste behin ere ederki pasa genuen Markinan eta aho zapore gozoz itzuli ginen etxera.
Aurtengoak ere merezi izan du!
Hurrengo batean gehiago! 



Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:

2018/06/24

2018-06-23 Bilboko Miribillan kantujira

Bilboko ertz batean dago Miribilla eta Mirigorri kultur elkarteak deiturik aurtengo San Joan bezperan egin diegu bisita.
Udaberri tristea izan dugu eta eguzki printz indartsuek eraginda edo... indarrez ibili ginen Bilbo aldean.
Giro bikainean egun umoretsua pasa genuen.
Bilbotarrak haundiak omen dira, baita bihotzez ere!
Bazkari goxoa eta lagunartea beste hainbeste!
Mirigorri, segi horrela urte askoz!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/06/17

2018-06-16 Urrestillan San Joanak

Huts egitea ezinezkoa egiten zaigun emanaldia da Urrestillakoa.
Aurten ere bertan izan gara eta beste behin ere mundial pasatu genuen!
Krosak jende ugari eraman zuen Urrestillara eta gu plazara joaterako lagun ugari genituen lagun.
Horrela hasi eta afalordurarte aldarte ederrean ibili ginen.
Ederki afaldu genuen eta  afalondoren beste saio txiki bat egin genuen.
Jo beharrekoak jo genituen eta majo kostata erretiratu ginen etxera.
Gustura ibili ginen bai!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak:  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011


Urola-kostako hitza

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.


Eguneko bideo bat:



2018/05/11

2018-05-10 Algortan kantujira

Lehen aldiz bisitatu dugu Algortako auzoa.

"Aitzakia" San Mamesen jokatuko diren 2 rugby finalak berotzea izan da. Bizkaian garbi dago Getxoko taldea aitzindaria izan dela kirol honetan eta hori dela eta izan da gure bisita Algortara.
Osteguna, pintxopotea eta giro ona izanda ez zegoen aitzakiarik!
Lagun ugari inguratu ziren guregana eta ederki ibili ginen kantuan. Nahiko genuke inguruan zeuden bisitariak irudi atsegin honekin geratu izana. Seguru baietz!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/02/09

2018-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa


Otsailaren 5ean guk Beasainen partehartzea klasiko bat bihurtzear dagoela esateko zorian gaude...
Eguraldiak ez gaitu oso ondo hartu azken bi urtetan, elurra, hotza eta barrurako giro hobea egin digu bi zita hauetan.
Dena dela, Beasaingo plaza azpi horreko joku ikaragarria ematen du eta koadrilla ona izan genuen lagun beste behin ere.
Txokoan tokia hartu eta han jardun genuen luze eta goxo kantuak jo eta kantatuz. Beste behin ere zegoen giroa ikusti harrituta itzuli ginen etxera!
Zerbaitetarako gogoa dagoenean garbi dago jendeak erantzuten badakiela!
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2018/01/19

2018-01-18 Berrizen San Antonio jaiak

Berriz bisitatu dugun laugarren aldia da, eta aurrekoetan bezala izan dugun harrera beroa izan da.
Badakigu ez direla herriak bizi dituen egunik alaienak eta horregatik are eta gehiago baloratzen dugu izan genuen harrera.
Tabernaz taberna ibili ginen aurtengoan, eta ederki ibili ginen. Barrurako hobea zegoen eta Berrizko tabernak ondo laguntzen dute halaxe ibiltzeko.
Jira on bat egin eta plazan bukatu genuen.
Aurtengoan arbola bere tokian zegoen, Olakueta plaza elegante zegoen eta askotan pasatzen den moduan onenean bukatu beharra izan genuen!
Segi horrela!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2017/12/21

2017-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Santo Tomas egunez egin dugu lehen aldiz Azpeitiara bisita.
Urrestillan 20 urtetik gora joan bagara ere, aurten izan gara Azpeitiko kaleetan lehen aldiz.
Tenperatura hotza, baina jendea bero zegoen kaleetan.
Hor ibili gara Ttuntturro artean batera eta bestera.
Koadrilla ederra izan dugu uneoro lagun eta hotzik ia sentitu gabe gustura itzuli gara etxera.
Ea beste batean ere elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideoa hemen: