2014/06/15

2014-06-14 Urrestillan San Joanak

Bentazaharra (e)k argitaratua 10:59 e(t)an

20 urte badira lehen aldiz Urrestillan irten genuela. Saio inprobisatu eta ganberro horrek forma aldatu duela nabaria bada ere gusto bat da herri hau bisitatzea.
Arratsaldeko krosa bukatu ahala hasi genuen gure saioa. Kalebarrenetik hasi eta plazara bueltatxo bat lehenik, ondoren kale txikira eta akordatzerako afalordua iritsi zitzaigun.
Afari ederra egin ondoren kalera. Tenperatura goxoa eta kalegiro goxoagoa.
Lagun zaharrak eta lagun berriak inguruan 2:00etan erretiratu arte ibili ginen!
Segi horrela lagunok!!! Datorren urtean berriz!!!!

Eguneko berriak: Uztarria,

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2011

Eguneko argazkiak:


Jaione Olazabal laguna dugu eta kantatzeko eskatu genion, baita animatu ere!
Ederra kantakera eta plazer bat honelako jendean aldamenean izatea. Honatx utzi zigun perlatxoa bideoan:

Ez dago erantzunik "2014-06-14 Urrestillan San Joanak"