2014/06/29

2014-06-28 Sopelan San Pedro jaiak

Goizeko beroak eguerdi aldera ez zuen jarraipenik izan eta gure Sopelako irteerak euria izan zuen protagonista.
Plaza Beltzan hasi genuen lehen saioa eta talde polita izan genuen lagun. Haizeak gogoz jo arren kantatzeko eta dantzatzeko aukera nahikoa izan genuen.
Ondoren taberna inguruetara joatea erabaki genuen. Gure ustez ondo kantatzen ari ginen baina berriro euria hasi zitzaigun goitik behera.
Aterpeak aprobetxatu behar izan genituen geure kantu jaiarekin aurrera jarraitzeko...
Bukaeran talde polita inguratu zen gurera eta beste saio eder bat egin ahal izan genuen.
Ederki pasa genuen!
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!

Eguneko argazkiak:


2014/06/21

2014-06-21 Herri opera Urretxu-Zumarragan


Urretxu-Zumarragan ekainaren 21ean Herri Opera izeneko emanaldi erraldoi bat egon zen.
Herriko 500 lagun inguruk hartu zuten ikuskizun honetan parte eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekook geure aletxoa jartzeko ahalegina egin genuen. Hara Nun Diran kantua kantatu genuen koruen laguntzarekin.

Bi saio izan ziren (19:30ean eta 22:30ean) eta esperientzia polit bat elkarbanatzeko aukera.

Lagun zahar ugari berriz ikusteko aukera eta ondo pasatzeko tartea ere bai. Ea horrelakoek jarraipena duen, nahiz eta gauza erraldoi hauek eguneroko proiektu txikiak dituzten oinarri, eta azken finean txiki hauek dira ezinbesteko eta herriaren hauspoa.

Eguneko berriak: Goierriko HitzaDV, Josu Maroto, ETBren berria


Promozio bideoa:


Ikuskizuna:






2014/06/15

2014-06-14 Urrestillan San Joanak

20 urte badira lehen aldiz Urrestillan irten genuela. Saio inprobisatu eta ganberro horrek forma aldatu duela nabaria bada ere gusto bat da herri hau bisitatzea.
Arratsaldeko krosa bukatu ahala hasi genuen gure saioa. Kalebarrenetik hasi eta plazara bueltatxo bat lehenik, ondoren kale txikira eta akordatzerako afalordua iritsi zitzaigun.
Afari ederra egin ondoren kalera. Tenperatura goxoa eta kalegiro goxoagoa.
Lagun zaharrak eta lagun berriak inguruan 2:00etan erretiratu arte ibili ginen!
Segi horrela lagunok!!! Datorren urtean berriz!!!!

Eguneko berriak: Uztarria,

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2011

Eguneko argazkiak:


Jaione Olazabal laguna dugu eta kantatzeko eskatu genion, baita animatu ere!
Ederra kantakera eta plazer bat honelako jendean aldamenean izatea. Honatx utzi zigun perlatxoa bideoan:

2014/06/01

2014-05-31 Getarian Euskal Jaia

Zaila izango zaigu 2014ko Getariko Euskal Jaia ahaztea. Eguna goibel somatu genuen egun guztian zehar, baina trikitilariek txapelketa bukatzerako jaso egin zuen eguraldiak.
19:30ean hasi ginen kantuan eta hasi orduko hantxe gerturatu zitzaigun koadrila eder bat. Haur, gazte eta ez hain gazte inguruan izan genituen lagun iluntze osoan zehar.
Udaletxeko plazan hasi eta kalian gooora lehenengo, ondoren Elkano kalian beeeehera eta bukatzeko kale nagusian gooora!!!!
Kantatu eta dantzatu egin genuen aspertzeko astirik gabe, bazirudien jendeak ez zuela etxerako gogorik, ezta afaltzeko gogorik ere!!!!
Eguraldia lagun izanda eta horrelako lagun talde ederra inguruan izanda eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen.


Eguneko berriak: Hitza, Getariako udala, DV    

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:





2014/05/25

2014-05-24 Eibarko Euskal Jaietan kantujira





2014ean lehen aldiz hurbildu gara Eibarrera emanaldi bat ematera. Aitzakia edo arrazoia, hau da, euskal jaia eta euskarak gure helburuekin bete-betean egiten du bat.
Arratsaldeko 18:30ean hasita Eibar goitik behera zeharkatu dugu kalejiran. Hasi Untzaga plazan eta Urkizu plazaraino hainbat geldialdi eginez. Ondoren berriz Untzaga plazara, baina beste kale batzuetatik itzuli gara eta esan liteke eguneko leloa "jira jira, goazen kalejiran!"izan dela.
Izan dugun harrera ederra izan da, kantu talde bikaina uneoro atzetik izan dugu eta oinarri hori izanda dena errazagoa izaten da.
Egoera bakoitzera nahikoa ondo moldatu garela iruditu zaigu, Urkizu plazan umeei eskainitako kantuak jo ditugu eta hasieran klasikoagoak eta bukaeran "berriagoak".
Herria Eibarko futbol taldearen koloredun banderez dotore jantzia dago eta ederra litzateke biharko euskal jai eguna lehenengo mailako sariarekin amaitzea.
Ea berriz elkarrekin izateko aukera dugun...

Eguneko argazkiak hemen:

2014/05/11

2014-05-10 Gu Bilbon kantari


Maiatzaren 10ean Bilbora joateko parada izan genuen jotzera. Behin etxeko lanak egin ondoren alde zaharrera joatea erabaki genuen eta bertan osteratxo txiki bat egitea.
Plaza Berriko txoko batean hasi ginen kantuan eta talde politta inguratu zitzaigun kantuak kantatu ahala.
Ondoren lagun ditugun Bilbo Kantariko lagunak kalean zebiltzala aprobetxatuz, guregana batu ziren eta elkarlan ederrean kantu eta kantu ibili ginen uste baino luzeago.
Bazirudien inork ez zuela kalera joateko presarik...
Honela kalean ibiltzea ederra da benetan! Jende asko, umoretsu, kantuan eta gainera euskaraz!
Ea laster elkar ikusteko aukerarik dugun...

Bilbo kantari

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:







2014-05-10 Bordele-Bilbo 2014

Maiatzaren 10ean Bilbora abiatu ginen ekimen berezi batean parte hartzera.

Bordeleko euskual etxeko lagunen ekimenez kirola eta kultura uztartu zituen ibilaldia antolatu zuten. 3 etapetan Bordeletik Bilborako ibilbidea egin zuten.

Guk ibilaldiaren amaieran genuen zita eta halaxe bertaratu ginen.

Ez genuen nekerik somatu han inguratu zirenen artean. Jana eta edana eta lagun artea nahikoa izaten dira giro goxoa sortzeko.

Bertaratu zirenek kanta, dantza eta momentu atsegin bat pasa zutelakoan gaude.

Horrelakoek batu egiten gaituzte eta honelakoak egiten direla poza ematen du.

Eguneko berriak: euskalkultura.comEuskal etxea

Eguneko argazkiak:





2014/01/26

2014-01-25 Loiun III. putxera lehiaketa

Aurtengo urtarrilaren 25ean Loiura joateko aukera izan genuen. Egia esateko, uste baina gauza gehiago ikasi genituen. Gure inguruan "putxera"ren kultura ez genuen ezagutzen eta zer zen ulertzeko ikaragarrizko parada izan genuen.
Herrian kokatu ginenerako hasteko ordua iritsi zen. Gurekin bateratsu Altsasuko momotxorroak hasi ziren beraien saioarekin. Hauek festa odolean daramate eta mozorro ikusgarriak jantzi zituzten. Beste aukera polit bat gure kulturaren zati bat gehiago ezagutzeko.
Euria goitik behera gogotik egiten zuenez eguerdiko jira tabernaz taberna egin beharra izan genuen, eta tabernen barruraino sartzea besterik ez zitzaigun geratu.
Poliki-poliki giroa berotu zen eta jendearen lanerako griƱa eta gogoak ikusi ahal izan genituen.
Akordatzerako bazkaltzeko ordua iritsi zen, eta txintxo-txintxo bakoitzak bere mahaira joan behar izan genuen.
Tertulia ederrean ibili ginen eta ondoren bazkalondorena girotzea tokatu zitzaigun.
Ederki portatu ziren frontoira hurbildu ziren 400 lagunak. Giroa berotu eta dantza eta kanta nahikoa izan genuen.
18:00etan epaileen epaia zetorren eta hor putxerek hartu zuren protagonismoa.
Egun ederra igaro genuen!

Ea beste batean elkar ikusterikan daukagun!

Eguneko berriak:

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:


2013/12/26

2013-12-22 Arrasaten Santamasak

Abenduaren 22an Arrasaten egoteko aukera izan genuen. Iritsi eta indarrak hartu genituen Arrasate tabernan. Ederki gosaldu genuen eta ordurako baten batek poltsikoa bero- bero izango zuen kalean. Gabonetako loteriak San Andres auzoan utzi zuen sari potoloa eta bat baina gehiagori azken boladako penak uxatuko zitzaizkion.
Jende uholdea kalean zebilen eta gu uholde horren erdira arrimatu ginen.

Lehen saioa plazan eta ondoren elizaren atariaren ondoan. Bertan, behin gertatu ez zitzaiguna gertatu zitzaigun. Joaldunak batera eta bestera zebiltzala haien bisita izan genuen. Beraien erritmora moldatu eta aurrera segi genuen.

Kaleko giroan mugildu ginen eta ederki pasa genuen 14:30ak arte. Laguntza izan genuen uneoro eta bazkaltzera joan beharrak behartu gintuen bukatzera.

Polikiroldegian ederki bazkaldu eta bazkalondorenean jo genuen. Gure aurretik Inkansables txaranga, albokariak, trikitilariak eta dantzariak izan genituen. Egun polita pasa genuen!

Errepikatzeko modukoa!

Eguneko berriak: 2012, 2009, egitaraua,

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




2013/12/07

2013-12-05 Orozkon kantujira

Aurten San Nikolas bezperan Orozkon egoteko parada izan genuen. 20:00etan plaza ilun eta goibel ikusten genuen. 3 ordu beranduago berriz argitxu eta zaratatsu.
Gure tamainako kantujira proposatu ziguten, hau da, herriko taberna bakoitzaren atarian edo barruan saiotxo bana egin eta orduan etxera. Horrela bada, gaueko 0:00ak eamn zigun akordatzerako. Guk badaezpada ere aurretik zerbait jan genuen baina gurekin fin-fin ibili zen bat baina gehiago afaldu gabe joan zen etxera.
Ez al duzue afaldu behar? galdetu eta erantzuna zera izan genuen. Bai!!! bihar.
Seinale ona!
Ederki pasa genuela esan eta gurekin egon zirenei eskerrak ematea besterik ez zaigu okurritzen.

Abendu hasierako data hauetan Mikel Laboa eta Xabier Lete oroitzea dakarkigu nahita nahi ez. Baina, baita euskararen eguna ez dela egun bakarra gogorarazteko ere, urteko egun guztiak behar dute euskararenak.

Beste bat arte Orozko!

Eguneko berriak: Orozkoko udala

Eguneko argazkiak:

2013/12/02

2013-11-30 Morgan kantujira

2013koa azaroaren 30 honetan lehen aldiz bisitatu genuen Morgako herria. Askotan festa handien bila ibiltzen gara eta gauza erraldoiek betetzen dute jendea. Horiek ditugu gustuko.
Morgako lagunek 3 taberna eta koadrila eder bat ondo pasatzeko nahikoa dela erakutsi ziguten. Zapatua zen bai, baina tenperaturak etxean geratzeko gonbita egiten zuen. Poliki-poliki jendea inguratu zen eta denak taldean ibili ginen 3 tabernetan gora eta behera.
Ederki ibili ginen kantuan, edaten, jaten eta azkenerako dantzan ere bai!!!!
Pintxo-poteak ez dakigu nola funtzionatzen duen asteroko martxan, baina atzokoan giro ederra izan genuela esan behar dugu. Espero dugu gure artean ibili zirenek guk bezain oroitzapen ona izango dutela.

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:

2013/11/11

2013-11-10 Amezketan kultur astea

Gutxitan tokatu izan zaigu Tolosaldean jotzea eta gaur Amezketa bisitatzeko aukera izan dugu. Koadrila polita inguratu da Tortila patata lehiaketara eta guk tortilarik probatu ez badugu ere postreen maila zein izan den esan genezake. Bikaina! Jan ditugun tarta, flan eta gainontzekoak ederrak zeuden!
Frontoian giroa pixkat berotzea lortu dugu eta ondoren sozidadean ahotsak. Gustura egon gara giro epelean kafetxoa hartu dugu eta kanturako aukera ederra izan dugu. Barrurako giro hobea bazegoen ere 18:00ak aldera kalera joan gara ateri baitzen. Ederki ibili gara, dantzan eta kantuan kaleko 3 taberna bisitatzeko aukera izanik.
Igande arratsalde ederra igaro dugu alajaina, eta gure errepertorioa ia-ia osorik jo dugula esan behar...
Hurrengo baterako kantu gehiago prestatu beharko ditugu, Amezketan baten bat ezin aseta utzi dugu eta...

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak:


2013/10/14

2013-10-13 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Aurten bederatzigarrenez Orioko Goiko-kalera gerturatu gara.
Hemen lagun giroa seguru izaten dugu, baina urtean behin bertaratzeak berrindartu egiten gaitu.
Urtetan antolatzaile mutil gutxi izan dira, eta baten batek aurten kale egin digula konturatu gara, baita gehitu den baten bat ere... Datorren urtean zerrenda pasako dugu eta han beharko duzue guztiok!!!!!
Kaleak kale, Goikokale da protagonista urteko sasoi honetan eta poliki-poliki konpontzen ari direla ere konturatu gara. Etxeak txukuntzen eta biziberritzea antzeman dugu urteen poderioz. Egunen batean Orioko erdigune bilakatuko dugu!!!
Eguraldia portatu da aurteangoan eta kalean ederki pasa du jendeak.
Goxo-goxo kantatu eta goxo-goxo zegoen bazkaria dastatzera joan gara. Aldapan behera egin eta ederki bazkaldu dugu. Tertulia eta kontu zahar-berriak errepasatuz...
Bazkalondo ederra pasa eta lagun giroan kantu zaharrei astindu ederra eman diegu.
Konturatzerako 19:30ak eta etxerako 
Despedida beti izaten da tristea, baina 2014ko jaiak buruan ditugula alde egin dugu etxera.
Datorren urtekoa ere mundiala izango da!
Tourist don´t forget. This is not Goenkale, this is Goikokale.



Aurreko urteko berriak: 2012, 2011, 2009, 2008
Eguneko argazkiak:




Eguneko bideo batzuk ere bai:

2013/09/29

2013-09-28 Ormaiztegin San Migel jaiak

Aurten ere lagun zaharrak bisitatzeko aukera izan dugu Ormaiztegin.
Ez da ez lehen aldia eta aurrekoetan bezain ondo pasa genuela esan behar dugu.
Gure irudipena afaltzen inoiz baina jende gehiago ikusi izana da, seinale festak baduela bere indarra.
Afaldu, txintxo-txintxo mahaiko janak jaso eta han hasi ginen jotzen. Tenperatura ederra eta giro aparta. Kantatu eta dantzatu indarrak agortu arte.
Egia esateko ederki pasa genuen zuen herrian. Hurrengo baterako gogoak ere piztu zaizkigu. Ea hala den.

Arazo bat medio eguneko argazkiak nahi baina kalitate txarragoekin atera zaizkigu. Dena den publikatzea erabaki dugu

Aurreko urteetako berriak: 2012, 2011

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideo bat:

2013/09/26

2013-09-22 Urretxun Euskal Jaia

Etxean emanaldia egitea eta jendeak horrelako harrera ematea pozgarria da.
Eguraldi ederra Urretxuko Euskal jaiean izan genuena. Giro beroa alde guztietatik. Tenperatura beroa eta kalean zebilen jende ugaria festarako gogoz.
Dudarik ez da goizeko giroa gero eta ederragoa dela eta egun alaia pasatzeko aukera izan genuela.
Gogoratu beharko genuke nondik datorren egun hau eta zein beharko lukeen helburu. Ondo pasatzeaz gain Urretxu euskalduna dugu amets eta poliki bada ere, bidean goaz.
Eskerrik asko lagunok, guztion artean gero eta haundiago egiten baitugu egun hau!


Datorren urtera arte

Aurreko urteetako berriak: 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak


2013/09/15

2013-09-15 Legutioko Kofradiak

Irailaren 15ean lehen aldiz Legutio bisitatzeko aukera izan genuen.
Herri txikia bai, baina kaxkarra ez. Pasatu askotan pasatzen da bat Legutiotik baina bertan geratu gure taldean gutxitan egindako kontua izan da hori.
Gu joaterako perkusio tailerrean jo eta su ibili ziren hainbat eta hainbat eta 13:00etan, ba gure txanda iritsi zen.
Eguerdian eguzkiaren goxotasunarekin hasi ginen kantuan eta poliki-poliki han inguratu zen herritar ugari. Batzuk kantatzen eta beste batzuk entzuten. Han jardun genuen bi orduz kanta eta kanta. Baten bat esnatu bagenuen ere, gehientsuenak gustura sumatu genituen... Esan zigutenak ere baziren eta horren ordaina baina politagorik ez dago guretzat.
Ederki ibili ginen kantuan, ederki bazkaldu genuen plazan eta gustura asko etxeratu ginen halako parajeez gozatuz...

Eguneko berriak: Gara

Eguneko argazkiak:


2013/08/18

2013-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Beste behin Ondarroan egoteko aukera izan dugu.
Hitz gutxi dauzkagu esateko. Beste behin ere ederki pasa genuela esatea eta Ondarroak gure bihotzetan toki bat irabazita duela esatea.
Erantzuna itzela eta giroa are eta gehiago.
Esker hitzak jaso genituen eta bueltan gureak ematea besterik ez zaigu gelditzen.

Ea 2014ean elkarrekin egoteko parada dugun!!!

Biba zuek!!!
Amets, amets egin
itsas gizona,
amets, zure ametsa
gertau leikela.
Berriz etorriko zera
Ondarruko kaiera.
Han daukazu maitea
itxaroten dozuna.
Berriz etorriko zera
 zure txaluparekin.
   Han daukazu maitea
                                                ta bihotza

Eguneko argazkiak:



 Aurreko urtetako berriak: 2012, 2011, 2010, 2009
Eguneko bideo batzuk:

Festetako egitaraueko berria:






2013/07/29

2013-07-27 Etxebarrin Santixau jaiak

Aurten lehen aldiz izan gara Etxebarriko herrian.
Lea-Artibain badakigu kanturako eta festarako griƱa soberan izaten dela eta hauek ere ez dira gutxiagorako izan.
Bazkal aurretik egin zuen zaparradatxoak erabat nahastu zituen gure asmoak.
Lehenik eta behin, goxo-goxo ibili ginen Iru-bideko terrazan kantuan. Talde txikia izanagatik ere, gustura asko ibili ginen eta ibili ziren gurekin kantuan. Bide batez, eskerrik asko Iru-bide tabernako etxekoandreak izandako adeitasunarengatik. Mila Esker!
Ondoren Olaia tabernaren kanpoan aritu ginen bazkaltzeko ordua iritsi arte. Guztiak batera plazara eta frontoira joan ginen bazkari legea egitera. Gose gutxi ote zegoen iruditu zitzaigun, han ez baitzen inor kexatu ordua zela esanez.
Bazkalondoren kantu koxkor batzuk egin genituen lehenengo plazan eta ondoren forntoian. Frontoian zeudenak batu eta han joan ginen guztiok plazara eguraldia lagun genuen eta!
Plazan festa izan zen nagusi. Lehenengo koadrilen arteko jolasak izan ziren eta ondoren zezenak!

Eguneko argazkiak: