2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 10:21 e(t)an

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun.
Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griƱa!
Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen.
Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek!
Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi epelak halaxe lagundu zigun ia 23:00ak arte!
Gutxi aspertuko ziren nonbait, ezin bukatuta ibili ginen eta!
Irripar batekin itzuli ginen etxera eta beste batean itzultzeko gogoz geratu gara!
Ondo bukatu  Galbaixuak!!!


Aurreko urteetako berriak: 2017, 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




Ez dago erantzunik "2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak"