2018/07/27

2018-07-25 Gorlizen Santiago eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:54 e(t)an

Gorlizen egonda geunden 2009 eta 2010ean. Aurten 2 aldiz bertaratzeko aukera izan dugu. Apirilaren 28an izan ginen eta berriro Santiago egunean izan gara.
Aurtengo apirileko emanaldiaren irudirik ez dugu baina behean baduzue aurreko bi bisitetako kronikak.
Santiago eguna Gorliztarrek ederki ospatzen zutela bagenekien, baina aurten guk bizitzeko aukera izan genuen.
Iritsi orduko jaia usaintzen zen kalean eta gu asterako txinpartak zeuden airean!
Iluntze-gaua airean joan zitzaigun eta lagun talde fidela izan genuen gurekin.
Dantza eta kanta egin genuen ia-ia gorputzak bale esan arte.

Ederki pasa genuen!!!

Segi horrela Gorliz!!!!

Beste urteetako berriak: 2010 , 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




Ez dago erantzunik "2018-07-25 Gorlizen Santiago eguna"