2015/08/18

2015-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Bentazaharra (e)k argitaratua 12:00 e(t)an


Zazpigarren aldia bada Ondarroara joan garena. Lehen urtean harritu ginen eta azken honetan ere harrituta jarraitzen dugu!
Hasieran arazotxo batzuk izan ditugu teknikarekin, baina nolabait konpondu ahal izan dugu.
Kalejiratxoa egin eta errioaren ondoan jendetza ikusi dugu antzarrei begira. Inguratu da koadrilla ederra guregana eta kantu saioa egin dugu kofradia zaharraren aurrean. Motz egin zaigu hango egona!
19:30ean erromeria zegoenez Alameda aldera joan gara talde bikaina lagun harturik.
Hortik aurrera giroa bero eta kantuan aspertzen ez den herri bat! Liburuxkako kantu gutxi geratu zaizkigu kantatu gabe.
Polita izan da. Eguraldiak lagundu digu eta Ondarroako indarrak ere bai!
Beste urte batez itzultzeko gogoz geratu gara alajaina!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak hemen:


Eguneko bideoak:









Ez dago erantzunik "2015-08-17 Ondarroan arrantzale eguna"