2015/08/09

2015-08-08 Getarian Salbatore jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 09:24 e(t)an

Getarian izan gara Salbatore jaietan berriro ere. Zerura begira joan gara, euria goitik behera ari baitzuen eta eguna zatartzeko arriskua ikusten genuen. Bazkaria Sahatsaga frontoian izan zen eta han ikusten genuen mahai ilara luzea txukun-txukun eta ederki antolatuta. Batzuek lana poliki egina zuten guztiok eseri eta bazkari eder bat egiteko.
Hori bai, bazkarian arauak hautsi genituenaren sentsazioa izan genuen. Ikus bertan dagoen kartelak zer dioen:



Bazkalondorenean giroa handitzen joan zen. Lehenengo kantatu, gero dantzatu eta Marmitako txapelketako sariek eman zioten hango ekinari bukaera.
19:00etarako denok kalera jaitsi ginen. Han ere euri langarra izan genuen lagun harik eta hasi ginen arte. Getariako eztarrietan fedea jarri eta halaxe gertatu zen. Kaleko jardunerako hantxe atertu zuen berriro ere.
Hortik aurrera festa lehertu zen.Kalian gora eta behera jardun genuen kantuan, dantzan eta umore ezin hobean. Koadrila handia beti lagun eta mundial pasa genuen. Nekez ahazten diren egun horietako bat bizi genuen alajaina.

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko hemen klik egin:

Eguneko bideoak:









Ez dago erantzunik "2015-08-08 Getarian Salbatore jaiak"