2015/07/25

2015-07-25 Soraluzeko jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:48 e(t)an


Hirugarren urtez egon gara Plaentxia edo Soraluzen.
Badakigu zer den bertan jotzea eta urtero ezin harrera beroagoa jasotzen dugu.
Gaurkoan ere emanaldia bi zatitan egin dugu. Bazkari aurretik eztarriak berotu eta hor ibili gara gara kalian beheeera eta kalian gooora.
Talde ederra inguratu zaigu eta jendeak ezin hobeto erantzun du, bai horixe.
Eguraldia zalantzati zegoenez bazkaria frontoian izan da eta bertan bazkaltzeko aukera izan dugu. Kafearen ondoren bingoa jolastu/jokatu dugu eta xoxen tentsioa zer den ikusi dugu!
Bazkari legea egindakon kalera joan gara beste saiotxo bat egitera. Oraingoan berriz talde txikiagoa egon gara baina giro ezin hobea.
Jendeak ondo pasatu duela iruditu zaigu, baina guk haien pare edo hobeto pasa dugula esan beharra daukagu.
Iluntzea gerturatu ahala eta ekitaldi gehiago ere badaudenez, etxera joan beharrean aurkitu gara. Ea beste batean elkar ikus-entzuteko parada dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko argazkiak hemen:




Eguneko bideoak:





Ez dago erantzunik "2015-07-25 Soraluzeko jaiak"