2012/10/07

2012-10-05 Ordizian kantu afaria

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:45 e(t)an

Joan zen urriaren 5ean Ordizian izan genuen hitzordua.

Azkenean, Hitzarok antolatutako kantu-afaria kantu-jiran bihurtu behar izan genuen. Arratsaldean, tenperatura ederra eta kaleko giroa aprobetxatu genuen.

22:00ak arte etenik gabe ibili ginen lagunartean. Kantatu eta kantatu, bai Garagartza plazan, bai Urdanetaren aldamenean zein Pottoka tabernaren aurrean.

Ederki ibili ginen eta bat baina gehiago gustura sumatu genuen.

Euskara, kantua eta ondo pasatzea bat etor daitezkeela ikusi genuen Goierriko bihotzean. Menua aldatu bazen ere espero dugu jendearen aho zaporea ez mikaztu izana. On egin zigun eta gainontzekoei ere hori opa diogu.
Ea bide honetan berriro elkar ikusteko aukera dugun.

Eguneko berriak: Hitza

Eguneko argazkiak:

Ez dago erantzunik "2012-10-05 Ordizian kantu afaria"