2012/10/02

2012-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 01:00 e(t)an

Ez da Ormaiztegira San Migel egunez joan garen lehen aldia. Orain arte beti erantzun izan digu oso ondo Ormaiztegiko herriak eta aurtengoan ere ez zuen kalerik egin.
Afaltzen jende ugari, errealzaleak gustura derbia irabazi zuelako eta Athleticzaleak penak ahazteko gogoz.
Jende mordoxka bat bildu eta denak batera giro ederra sortu zuten. Poliki-poliki berotu ziren eztarri gehienak, nahiz eta baten bat hasiera hasieratik kanta bat edo beste eskatu eta eskatu ibili zitzaigun.
Denborarekin eserlekutatik jaiki eta dantzarako gogoa piztu zen eta halaxe amaitu genuen. Kantuan goxo-goxo eta dantzan elkarrekin. Partehartzea bikaina eta gaugiroa hare eta hobea!
Honelako tokietara joatea ederra da guretzat!
Ea berriro joateko parada izaten dugun...

2011ko kronika

Eguneko berriak: Hitza1, Hitza2, Hitza3,


Eguneko argazkiak:


Ez dago erantzunik "2012-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak"