2009/12/20

2009-12-21 Arrasaten Santamasak

Ibon (e)k argitaratua 17:18 e(t)an

Abenduaren 21ean, Arrasateko egun haundiaren bezpera izan ginen.
Hotzari aurre egin behar izan genion, baina ederki pasa genuen.
Adin guztiko jendearekin izateko aukera izan genuen.
Hasieran haur eta gaztetxoak izan genituen lagun herriko plazan eta ondoren kaleetan zehar adin eta kolore guztitako jendea izan genuen gurekin.
Giroa berotu genuen eta ia-ia gustoen geundenean etxera joateko ordua iritsi zitzaigun.
Arrasate ez genuen ezagutzen eta arrasatearrek gu ere ez. Orain badaukagu elkarren berri. Espero dugu aukera gehiago izatea bertaratzeko eta gutxien-gutxienez egun honetan bezalaxe pasatzea.
Ondo pasa Santamasak eta urte berri on!

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoa:


Berri gehiago: mondraberri, kulturweb, agenda DV

Ez dago erantzunik "2009-12-21 Arrasaten Santamasak"