Arrasate etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Arrasate etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/12/23

2014-12-22 Arrasaten Santamasak

2014ko Santamasak ere etorri dira eta joan dira akordatzerako. Iaz loteriaren berri onak eman zigun ongietorria, aurten berriz ez dugu horrelakorik izan, baina tira! kanturako osasuna eta eztarriak izan ditugu aldamenean.

Arrasate inguruan lagun ugari ditugu gustura gerturatzen gara bertara! Alde zaharrean ibili gara nahasmahasean, ttuntturroekin, dantzariekin, txarangarekin eta hainbatekin.
Eguraldi goxoa lagun, kantu-kantari egin genuen goiza. Jende mordoa zebilen kalean eta tartea bilatzea ere kosta egin zitzaigun.
Akordatzerako Musakolara joan beharra genuen bertako kiroldegiko herri-bazkarira.
Handik aurrerakoak festa, irria eta alaitasuna izan ziren nagusi!
Segi horrela Mondraue!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2009


Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:



2013/12/26

2013-12-22 Arrasaten Santamasak

Abenduaren 22an Arrasaten egoteko aukera izan genuen. Iritsi eta indarrak hartu genituen Arrasate tabernan. Ederki gosaldu genuen eta ordurako baten batek poltsikoa bero- bero izango zuen kalean. Gabonetako loteriak San Andres auzoan utzi zuen sari potoloa eta bat baina gehiagori azken boladako penak uxatuko zitzaizkion.
Jende uholdea kalean zebilen eta gu uholde horren erdira arrimatu ginen.

Lehen saioa plazan eta ondoren elizaren atariaren ondoan. Bertan, behin gertatu ez zitzaiguna gertatu zitzaigun. Joaldunak batera eta bestera zebiltzala haien bisita izan genuen. Beraien erritmora moldatu eta aurrera segi genuen.

Kaleko giroan mugildu ginen eta ederki pasa genuen 14:30ak arte. Laguntza izan genuen uneoro eta bazkaltzera joan beharrak behartu gintuen bukatzera.

Polikiroldegian ederki bazkaldu eta bazkalondorenean jo genuen. Gure aurretik Inkansables txaranga, albokariak, trikitilariak eta dantzariak izan genituen. Egun polita pasa genuen!

Errepikatzeko modukoa!

Eguneko berriak: 2012, 2009, egitaraua,

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




2013/01/03

2012-12-22 Arrasaten Santamasak

Santamas eguna berezia izaten da Arrasatearrentzat, eta baita bertaratzeko parada izaten duen guztiarentzat.
Aurtengoan gainera zapatua izanda eta eguraldi paregabea lagun, aitzakia handi bat behar zen ez bertaratzeko.
Eguerdian hasi genuen gure jiratxoa, Arbolapetatik plazara, handik Iturriotzera eta ondoren tabernen atarietara.
Eguerdiko giro goxoa lagun, ederki ibili ginen eta erantzun ederra jaso genuen kalean zebiltzanen partetik.
Ondoren bazkari ederra Musakolako polikiroldegian. 800 lagun omen zeuden eta giro paregabea antzeman genuen. Bi hitzetan esan liteke, etxean bezala!
Bazkalondoren jendeak festarako gogoa zuela erakutsi zuen lehen unetik. Trikitia ederki astindu zuten lehen instantean, gero ikurrin dantza eta ondoren gure txanda.

Kantatu eta dantzatu. Banako saio koxkor bat egin genuen eta partehartze polita egon zen. Giro jatorra Arrasate!
Eskerrik asko eta segi horrela!

Eguneko berriak: Goiena

Eguneko argazkiak:



2009/12/20

2009-12-21 Arrasaten Santamasak

Abenduaren 21ean, Arrasateko egun haundiaren bezpera izan ginen.
Hotzari aurre egin behar izan genion, baina ederki pasa genuen.
Adin guztiko jendearekin izateko aukera izan genuen.
Hasieran haur eta gaztetxoak izan genituen lagun herriko plazan eta ondoren kaleetan zehar adin eta kolore guztitako jendea izan genuen gurekin.
Giroa berotu genuen eta ia-ia gustoen geundenean etxera joateko ordua iritsi zitzaigun.
Arrasate ez genuen ezagutzen eta arrasatearrek gu ere ez. Orain badaukagu elkarren berri. Espero dugu aukera gehiago izatea bertaratzeko eta gutxien-gutxienez egun honetan bezalaxe pasatzea.
Ondo pasa Santamasak eta urte berri on!

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoa:


Berri gehiago: mondraberri, kulturweb, agenda DV