2009/10/11

2009-10-11 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Ibon (e)k argitaratua 23:12 e(t)an


Bosgarren urtez hurbildu ginen Orioko Goikokalera.

Gure hasiera eta jai hauen hasiera ia-ia batera hasi ziren, horregatik dugu horrelako harreman berezia hango jendearekin.

Bertan urtero bezela ez ziguten hutsik egin hainbat eta hainbat lagunek. Huts egin zigun bakarra eguraldia izan zen. Dena den, festarako gogoa dagoenean eguraldia erraz ahanzten da.
Bi estalki jarri zituzten kalean eta di-da hasi zen festa giroa. Bazkal aurretik motorrak berotu, bazkaritan barrenak eta bazkalondoren eztarriak eta oinak berotu genituen. Ederki pasa genuela esan behar dizuegu antolatzaileoi eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko eskatu!
Mirotz leinua datorren urtean horrela edo hobeto aurkitzea espero dugu.

Onak izan eta hurrengo bat arte

Eguneko irudiak ondoren:





Berri gehiago: Hitza, DV, oriora.com


Iazkoa gogoratu nahi duzuenontzat, hona hemen orduko kronika:
Klikatu hemen

6 Erantzuna "2009-10-11 Orioko Goiko-kaleko jaiak"

.
gravatar
Anonimoa Says....

Aurten ere ederki pasatu dugu, bai hoixe! Mila esker neska-mutiko alaiak! eta Gora Goikokale!

.
gravatar
Mikel Says....

Gaueko argazkirik ez? Ze pena... gustora ikusiko nituzke berriro mutil da neska guztiak kamixeta zulatuekin... baietz, Juanlu? je je je

.
gravatar
Anonimoa Says....

Oraindik ere burua goiko kaleko festetan dugu gehienok. Ezin ahaztu bertan pasatako momentu asko. Gutxiago igandeko akelarrea.
Onak zarete benetan Bentazaharreko alaiak. Argazki gehiago bidaliko baina Mikel tamalez ez dugu igande gauekorik. Tela puskak bakarrik oroigarri. Nahi badituzue bidaliko.
Ikimilikiliklip!

.
gravatar
olatz Says....

Laga boga sega....arma tiro pum!Halaxe, pum! egin genun iganden,ta ondoren izugarrizko festa. Kamixetak (eta alkandorak)tuneatzeko datorren urten ikastaroa antolatu dugu. Zuek ere gurekin, noski.

.
gravatar
Ainara Says....

Bueno ez dut konfirmatu baina uste dut datorren urtean ere astelehena jai izango dugula, beraz hartu denok hitzordua.
Halare nik datorren asteburuan errepikatuko nuke.
Aupa mutiko alaiak, Amaia Ekhi eta amonak, eta Gora Goiko kale, bertako sorgin eta akelarreak. Hurrengo urterarte!

.
gravatar
ZAPA Says....

gaueko giroan eta akelarrean debekatuta argazkilariak, bizi nahi duenak bertan egon beharko da!
goikokaletarrak onenak zarete, sekulakoak, kriston giroa jartzen duzue. Datorren urtean ere gonbidatu mesi, kamiseta berria erosiko dut eta!!..
ah!!! eta remember, this is not goenkale.. this is HOLYWOOD!!!
muxu bana guztioi!!!.