2009/09/23

2009-09-26 Laudion euskal jaia

Ibon (e)k argitaratua 21:29 e(t)an

Joan zen irailaren 26an Laudioko euskal jai egunean izan ginen.
Arabara salto egiten genuen laugarren aldia zen eta aurrekoetan bezala, oraingoan ere herrialde honek ez zigun hutsik egin.
Asteburu horretarako hainbat ekitaldi antolatu zituzten euskararen inguruan eta tartean egun nagusia larunbatekoa izango zen. Bertan goizeko 9:00etan hasita auera arte hainbat eta hainbat gauza egon ziren.
Tartean Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekook euskaraz eta ondo pasatzeko plana proposatuko genuen eta hein batean lortu genuela esan dezakegu.
Eguerdian eta bazkal aurretik 2 orduz ibili ginen kalean eta jendeak azkenerako ederki erantzun zuen. Kanta eta dantza egin zuen jendeak gogotik!
Hortik bazkaltzera joan ginen (bazkari ederra egia esan) eta 800 lagunek lagundurik jai ederra izan genuen.
Aipatu behar beheko argazkietan lagun izan genituen trikitilariek ere lan fina egin zutela.
Hortik aurrerakoak etorri bezala egin genituen eta eguna luze joango zen bat baino gehiagorentzat.
Datorren urtean beste zita bat izango du Laudiok euskararekin.
Bizi euskaraz!



Eguneko berriak: Noticias de Alava,
Informazio gehiago: egitarau osoa, laudiotarra blog, Zaraobe, Zuin, Laudiokojaiak.com,

Ez dago erantzunik "2009-09-26 Laudion euskal jaia"