2013/08/18

2013-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Beste behin Ondarroan egoteko aukera izan dugu.
Hitz gutxi dauzkagu esateko. Beste behin ere ederki pasa genuela esatea eta Ondarroak gure bihotzetan toki bat irabazita duela esatea.
Erantzuna itzela eta giroa are eta gehiago.
Esker hitzak jaso genituen eta bueltan gureak ematea besterik ez zaigu gelditzen.

Ea 2014ean elkarrekin egoteko parada dugun!!!

Biba zuek!!!
Amets, amets egin
itsas gizona,
amets, zure ametsa
gertau leikela.
Berriz etorriko zera
Ondarruko kaiera.
Han daukazu maitea
itxaroten dozuna.
Berriz etorriko zera
 zure txaluparekin.
   Han daukazu maitea
                                                ta bihotza

Eguneko argazkiak:



 Aurreko urtetako berriak: 2012, 2011, 2010, 2009
Eguneko bideo batzuk:

Festetako egitaraueko berria:






2013/07/29

2013-07-27 Etxebarrin Santixau jaiak

Aurten lehen aldiz izan gara Etxebarriko herrian.
Lea-Artibain badakigu kanturako eta festarako griƱa soberan izaten dela eta hauek ere ez dira gutxiagorako izan.
Bazkal aurretik egin zuen zaparradatxoak erabat nahastu zituen gure asmoak.
Lehenik eta behin, goxo-goxo ibili ginen Iru-bideko terrazan kantuan. Talde txikia izanagatik ere, gustura asko ibili ginen eta ibili ziren gurekin kantuan. Bide batez, eskerrik asko Iru-bide tabernako etxekoandreak izandako adeitasunarengatik. Mila Esker!
Ondoren Olaia tabernaren kanpoan aritu ginen bazkaltzeko ordua iritsi arte. Guztiak batera plazara eta frontoira joan ginen bazkari legea egitera. Gose gutxi ote zegoen iruditu zitzaigun, han ez baitzen inor kexatu ordua zela esanez.
Bazkalondoren kantu koxkor batzuk egin genituen lehenengo plazan eta ondoren forntoian. Frontoian zeudenak batu eta han joan ginen guztiok plazara eguraldia lagun genuen eta!
Plazan festa izan zen nagusi. Lehenengo koadrilen arteko jolasak izan ziren eta ondoren zezenak!

Eguneko argazkiak:


2013/07/26

2013-07-25 Soraluzeko jaiak

Aurten, Santiago eguna Soraluzen pasatzeko aukera izan dugu. Lehen aldia genuen bertan jotzeko aukera genuela, eta ez genekien ze harrera izango genuen. Konturatu gara herrian aurrelan handia egina dagoela eta kantatzeko griƱa bizi-bizi dagoela.
Horrela erantzuten duen herri batera etortze ederra da!
Eguerdian, bazkalaurretik hortxe ibili gara kalean gora eta kalean behera. Geldialditxo bat hemen, trago bat han eta kantua eta koadrila ederra lagun.
Bazkari ederra eman digute kalebarreneko bazkarian eta kafearen ondoren toki gutxitan ikusten den gauza bat ikusi dugu. Bingoarekin tartekatuta kantatu dugu bazkalondoren. Zoriak ez digu lagundu baina baten bat gu baino gustorago joango zen etxera!
Iluntzean beste saiotxo bat egin dugu Mariatxi taldeak bere saioa hasi duen arte.
Egun pasa ederra joan da eta bueltatzeko aitzakiaren bat badaukagu, bueltatuko garela esatea besterik ez zaigu gelditzen.
Ondo pasa ditzazuela jaiak!

Eguneko berriak: DV

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideo bat:

< center > < /center >

2013/07/21

2013-07-20 Otxandion SantamaƱak

Aurten, San Antonio ermitaren inguruan bizitakoa ez dugu berehala ahaztuko.
Lehenik eta behin, eta hasi aurretik eskerrak eman behar dizkiegu bazkaltzen horren ondo eman ziguten bi koadrilei. Gure asmoa bazkalduta joatearena zen baina arazo bat medio zuen eskuzabaltasuna zein den frogatzeko aukera izan genuen.

Bestetik argia lortzeko generadorea lortu zigutenei ere eskerrak. Bigarren ekipoa martxan jartzeko behar beharrezkoa genuen eta bestela kaxkar ibiliko ginateke (eskubiko argazkian).

Ederki pasa genuen bazkalondoren. Bakoitzak bere gustura kantatu zuen, dantzatu zuen edota hizketan jardun zuen. Elkargune ederra da eta aitzakia bikaina lagunartean egoteko. Antzematen genuen beroa ikaragarria zen eta lainotuta egon behar zuela zioten iragarpenek.
Kalera joateko mugimenduak uste baina azkarrago azaldu ziren.
Akordatzerako, guztiok korrika eta presaka geunden harri ekaitzak harrapatu gintuen eta bete betean. Babesean harrapatu zituenak gaitzerdi, besteek jaso zuten harrikada bat baina gehiago. Kotxeak kalte dezentekin bukatu zuten eta eguneko anekdota handiena hor geratu zelakoan gaude.

Bukaera Otxandioko kaleetan izan genuen. Beste ordu pare batez gustura ibili ginen kantuan aurrekoak ahaztuta. Ederki pasa genuela dudarik ez izan lagunok!
Gehitzeko besterik ez.
Ondo pasa Santa MaƱak eta beste bat arte!

Aurreko urteko berriak: 2012, 2011

Kazkabarra gogotik:



Eguneko argazkiak:


Kantuan



2013/07/19

2013-07-18 Antzuolako jaiak

Hasi dira dagoeneko 2013ko Antzuolako jaixak.

Urte batzuk badira bertaratzen garela. Irimo inguruak batzen gaitu eta beti izan dugu Antzuolako herria oso gustoko.
Afarian jende ugari eta giro ederra izan genuen.
Eguraldiak ere lagundu zuen eta horrela dena errezagoa da. Ontzaren zain eta zain egon ondoren, etorri zen halako batean. Aurtengoan gainera bertsoa kantatu genuen guztiok batera eta ondoren Moxolo ontzaren kanta jo genuen lehen aldiz.
Datorren urterako ea guztiok ikasi eta indarrez kantatzen dugun.
Lehen unetik kanta eta dantzaz hasi genituen jaiak. Ea ez diren luzeegiak egiten. Ondo pasa eta beste bat arte.



Eguneko berriak:Goiena, Antzuola, programa
Aurreko urteko berriak: 2011, 2012

Eguneko argazkiak:

Goienako argazkiak ikusteko hemen egin klik

Eguneko bideo bat:



2013/06/25

2013-06-23 Zuia Euskaraz (Murgian)

Aurten ere Murgian egon gara jotzen. Ez da lehen aldia izan, beste bi aldiz jai honetan parte hartzeko suertea izan dugu.
Eguraldiaren zalantzan bizi gara 2013 honetan, eta hori dela eta, ekainaren 23an ere frontoian bazkaltzea erabaki zen nonbait.
Hasi baina lehen postre ederra eskaini ziguten eta indar horrekin hasita errez joan zen ondorengo guztia.
Jotzen hasi orduko alaitasuna transmititzen dute Zuiako lagunek. Kanturako eta dantzarako duten grina toki gutxitan ikusteko aukera izan dugula esan beharrean gaude.
Ederki pasa genuen Bai! Segi horrela!
Poliki-poliki jaia eta euskara badoa aurrera!
Eguneko berriak: Zuia Euskaraz 2011, Zuia Euskaraz 2009

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak:
 















2013/06/16

2013-06-15 Urrestillan San Joanak

 Joan den ekainaren 15ean Urrestillan egon ginen.

Ez da ez lehen aldia, alajaina!!!!

Badira 17 urte gure taldeko kide batzuk Urrestillan ibili zirela kalean joaz.

Esan daiteke formato honen sorrera bertan izan zela eta ordutik leku kuttuna dugu herri hau jotzeko.

Pasadizo ugari ditugu bertan paseak eta esan genezake gure etxean bezela sentiarazten gaituztela.

Aurten beste kontu bat dugu gogoratzeko. Aranagatarrek Auntxa taberna uztera doaz, beraz, beraien eskutik jan genituen azkeneko txuletak. Espero dugu datorren urtean bertara itzultzea eta hasiko diren berrian maila eta goxotasun berean jarraitzea.

Gustora pasa genuen eta eguraldia lagun, dena errezago da.

Ondo pasa Sanjoanak eta datorren urtera arte!!!!

Eguneko argazkiak: Eguneko bideo bat Etxezarretatarren batek beren etxetik grabatua:

2013/06/09

2013-06-09 Olaberrian eskola txikien jaia

Ekainaren 9an eskola txikien jaiean parte hartzeko aukera izan genuen.
Txikiak izanagatik jai handia antolatu zuten.
Eguerdi partean, bazkalondoren hasi ginen jotzen eta gezurra badirudi ere, eguraldia lagun izan genuen.

Euriak jendea karpa aldera erakarri zuen eta horrek berak giroa ederki goxatu zuen.
Giro polita sortu zen eta tarte oso atsegina pasatzeko aukera izan genuen.
Gure partetik horrela jarraitzeko eskatzea besterik ez, Olaberritarrek aurten lana gogotik egin dutela badakigu. 

Eguneko berriak: Eskola txikien weba, Naiz, ETB, DV, Olaberriko herri eskola, Kuttun guraso elkartea

Eguneko argazkiak:


Aitor Furundarenak eginiko kantua:

2013/05/14

2013-05-05 Idiazabalen XVI. Gazta eguna

Joan zen maiatzaren 5ean berriz egon ginen Goierri aldean.
Oraingo honetan ardi gazta ederrari izena ematen dion herrian. XVI. aldia izan zen egun hau antolatu eta ospatu zutela eta goizean eguraldia lagun, jende piloa ibili zen Idiazabal bisitatzen.

Ez zen lehen aldia izan, eta halaxe jakineko planean aritu ginen.
Bazkaloste goxoa bizi izan genuen frontoian. Lanean gogotik jardun ondoren atsedena merezi zuten lagunen artean.
Ondoren, atseden pixkat hartu eta kalean ibili ginen.
Bukatzeko Pilarrene kanpoan goxo-goxo hartu gintuzten beste behin ere eta saio ederra egin ahal izan genuen.
Ea hurrengo batean sentsazio berberak bizitzerik ditugun.

Eguneko berriak: Hitza, Noticias de Gipuzkoa, DV  

Eguneko argazkiak:

2013/03/15

2013-03-15 Legazpin korrika kulturala


Legazpi Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoentzat gertuko herria dugu, ezaguna eta "etxekoa" dela ere esan genezake. Gustua ematen du jendea gustura ikustea eta gogoa baduela ikusteak. Aitzakia Korrika izan genuen oraingoan eta kalean euskaraz ondo pasatzea badagoela ikusi genuen. Tenperaturak baxu zeuden kalean eta tabernen goxotasunera inguratu ginen behin baina gehiagotan.
Ea kantuzaletasunak aurrera egiten duen eta Zingi Zangoren bultzadak fruituak ematen jarraitzen duen.

Eguneko argazkiak



2013/01/17

2013-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Argazkiko lagun koadrila honek nolako kasta duten demostratu ziguten joan zen urtarrilaren 16ean. Ez zen lehen aldia bertaratzen ginela, lehenago 2010ean ere egon ginen.
Dena den aurrekoan zapatua tokatu zitzaigun eta bizi izan genuen giroa beste bat izan zen. Aurtengoan giro bustia kanpoan, baina giro ederra taberna barruan. Osteguna edo eguena izateak ere izango zuen bere eragina baten bat etxean geratzerakoan...

Han ibili ginen taberna batera eta bestera tragoak hartuz eta elkarrekin gauza asko komentatuz eta kantatuz.

Ederki pasa genuen. Festak hasteko zuhaitza igo zuten eta hasiera bermatu genuen.Umorea eta gogoa bazutela erakutsi ziguten. Hortik aurrerakoak auzokideei galdetu...

Eguneko argazkiak klik hemen:

2013/01/03

2012-12-22 Arrasaten Santamasak

Santamas eguna berezia izaten da Arrasatearrentzat, eta baita bertaratzeko parada izaten duen guztiarentzat.
Aurtengoan gainera zapatua izanda eta eguraldi paregabea lagun, aitzakia handi bat behar zen ez bertaratzeko.
Eguerdian hasi genuen gure jiratxoa, Arbolapetatik plazara, handik Iturriotzera eta ondoren tabernen atarietara.
Eguerdiko giro goxoa lagun, ederki ibili ginen eta erantzun ederra jaso genuen kalean zebiltzanen partetik.
Ondoren bazkari ederra Musakolako polikiroldegian. 800 lagun omen zeuden eta giro paregabea antzeman genuen. Bi hitzetan esan liteke, etxean bezala!
Bazkalondoren jendeak festarako gogoa zuela erakutsi zuen lehen unetik. Trikitia ederki astindu zuten lehen instantean, gero ikurrin dantza eta ondoren gure txanda.

Kantatu eta dantzatu. Banako saio koxkor bat egin genuen eta partehartze polita egon zen. Giro jatorra Arrasate!
Eskerrik asko eta segi horrela!

Eguneko berriak: Goiena

Eguneko argazkiak:



2012/12/08

2012-12-02 Leioan kantujra

Abenduaren 3aren atarian Leioa bisitatzeko aukera izan genuen aurtengoan.
Euskararen eguna dela eta kantua eta euskara uztartu genituen Leioako kaleetan. Aitzakia edo arrazoi bikaina bai bata zein bestea!
Eguraldi traketsa izanda ere jendeak ederki erantzun zuen eta lagun giro ederra izan genuen. Igande eguerdia goxatzea izan genuen helburu eta espero dugu jendeak hala sentitu izana. Dagoeneko hango kaleak eta txokoak ezagutzen ditugu eta igande eguerdirako plan aproposa da herri hau bisitatzea.
Ea berriro elkar ikusteko aukera izaten dugun eta Leioatarrak aurtengoan bezain leial jarraitzen duzuen.



Eguneko argazkiak:

2012/10/14

2012-10-14 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Aurten ere Orion egon gara!

Goikokaletarrek gure bihotzaren zati bat harrapatu ziguten aspaldi, eta dagoeneko kale egin nahi ez dugun zita izaten da urriaren erdi aldeko hau. Esan daiteke, gure historia eta jai hauen historia nahiko lotuta daudela. Hasiera beretsuak izan baikenituen.
Azken urtetan gauza arraro bat pasatu izan zaigu.
Kantuan egin behar dugun garaian, euria egin izan digu.

Ez dakigu, gaizki kantatzen dugulako den edo gaizki jotzen dugulako, baina euriaren kontuari konponbidea eman beharko genioke.

Aurten, kalejira txiki bat egin dugu eta ondoren plazan jotzen hasi gara. Orduan zaparrada hasi da eta jai batzordearen tabernan, garai bateko sagardotegian jo dugu. Basarri bera kantuan ibili zen tokian aritzeak ere eman dio xarma berezia lokalari.
Beti bezala ederki erantzun dute Goikokaletarrek, tortilla bikainak eta giro aparta izan dugu. Hori da umorea eta eztarri finak dituzuenak!

Akordatzerako 14:30ak pasa dira eta bukatzeko ordua iritsi zaigu. Gero bazkari ederra egin dugu eta talde txikiagoarekin bada ere, lagun artean ederki ibili gara.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen eta ea datorren urtean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!
Gora Goikokale!

Eguneko berriak: Hitza, Noticias de Gipuzkoa, Karkara, Karkara1

Eguneko irudiak





2012/10/07

2012-10-05 Ordizian kantu afaria

Joan zen urriaren 5ean Ordizian izan genuen hitzordua.

Azkenean, Hitzarok antolatutako kantu-afaria kantu-jiran bihurtu behar izan genuen. Arratsaldean, tenperatura ederra eta kaleko giroa aprobetxatu genuen.

22:00ak arte etenik gabe ibili ginen lagunartean. Kantatu eta kantatu, bai Garagartza plazan, bai Urdanetaren aldamenean zein Pottoka tabernaren aurrean.

Ederki ibili ginen eta bat baina gehiago gustura sumatu genuen.

Euskara, kantua eta ondo pasatzea bat etor daitezkeela ikusi genuen Goierriko bihotzean. Menua aldatu bazen ere espero dugu jendearen aho zaporea ez mikaztu izana. On egin zigun eta gainontzekoei ere hori opa diogu.
Ea bide honetan berriro elkar ikusteko aukera dugun.

Eguneko berriak: Hitza

Eguneko argazkiak:

2012/10/02

2012-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ez da Ormaiztegira San Migel egunez joan garen lehen aldia. Orain arte beti erantzun izan digu oso ondo Ormaiztegiko herriak eta aurtengoan ere ez zuen kalerik egin.
Afaltzen jende ugari, errealzaleak gustura derbia irabazi zuelako eta Athleticzaleak penak ahazteko gogoz.
Jende mordoxka bat bildu eta denak batera giro ederra sortu zuten. Poliki-poliki berotu ziren eztarri gehienak, nahiz eta baten bat hasiera hasieratik kanta bat edo beste eskatu eta eskatu ibili zitzaigun.
Denborarekin eserlekutatik jaiki eta dantzarako gogoa piztu zen eta halaxe amaitu genuen. Kantuan goxo-goxo eta dantzan elkarrekin. Partehartzea bikaina eta gaugiroa hare eta hobea!
Honelako tokietara joatea ederra da guretzat!
Ea berriro joateko parada izaten dugun...

2011ko kronika

Eguneko berriak: Hitza1, Hitza2, Hitza3,


Eguneko argazkiak:


2012-09-23 Urretxun Euskal Jaia

Beste behin ere herrian jotzeko aukera izan dugu. Gure txoko kuttun bat da Iparragirreren jaiotetxe aurrealde hori eta baita Urretxuko euskal jai eguna ere.
Eguerdia garai ederra da lagunartean egoteko eta kantuak batuta ederki pasatzeko. Ez dakigu behin ere baino jende gehiago batu ote genuen, baina, giro ederrean pasa genuen kalean egon ginen tartea.

Herritarren goxotasuna sentitu genuen eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hori askotan ez baita hala gertatzen.

Ez dedila euskara eta kantua egun bakarrera mugatu. Urte guztia daukagu hori horrela izan ez dedin!!!!
Egun hau berezia ere izan zen. Estreinua izan baikenuen karroaren moldaketan. Dagoeneko motorizatu dugu eta dagoeneko ez daukagu indarka ibili beharrik. Zorionak burua nekatu duzun horri!!!!

Eguneko argazkiak ondoren:


Egun horretako goizeko bideo bat. (Gotzon Aranbururen eskutik):

2012/08/21

2012-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Beste behin ere Ondarroako Arrantzale egunean egoteko eta parte hartzeko aukera izan dugu. Giro ezin hobea, eguneko tenperaturek goia jotzeko zorian eta festerarako gogo haundia.
Ederki pasa genuen, partehartze zabala eta kantatzeko griƱa erakutsi zenigutelako.
Hitzak soberan daude honelako egun baten ondoren. Beste behin ere eskerrik asko gurekin egon zinetenoi eta ea datorren urtean ere elkarrekin egoteko aukera dugun.
Hauxen da peni dakaguna...

Aurreko urtetako berriak: 2011, 2010, 2009




Eguneko argazkiak ondoren:




Eguneko bi bideo: