2011/05/29

2011-05-28 Uskararen eguna Uztarrozen


Lehenagoko lagunak genituen Erronkarikoak. Uskararen egunean izan ginen duela 3 urte Erronkarin egin zen bazkarian eta luxu bat da Nafarroaren ekialdera joateko gonbita jasotzea.
Aurtengoan jaia herri txikiago batean izanda ere jai handi batean parte hartzeko aukera izan genuen.
Partehartzen jende ugari eta gaitero talde bikaina izan genituen lagun, Gasteizko Mendialdeko gaiteroak.
Giro ederra eta errepikatzeko modukoa.Enlace
Eskerrik asko Erronkari eta jarraitu horrela.




Gogoratu aurtengo leloa:
USKARA
BETI,
GURE AHO BIHOTZETAN

Informazio gehiago: Kebenko elkartea, Noticias, Mendixut,


2010/10/17

2010-10-16 Euskal jaia Areatzan


Bizkaiko Arratia lehen aldiz bisitatzeko aukear izan dugu aurtengoan. Euskal jai berria da beste herri batzuetako tradizioarekin konparatuz. Dena den, ederra da jaia indarrez ikustea.

Pena bat izan da eguraldi tristea lagun izana, baina festak izan zuen bere tartea.

Dantza eta kanta nahi adina egin zuenik izan da eta horrela jarraitzea esatea besterik ez zaigu tokatzen.

Bueltatzeko gogoarekin gelditu gara, beraz, laster arte.

Informazio gehiago: Egitaraua, argazki-kartelak, Bizilore,

2010/10/13

2010-10-12 Durangon San Fausto jaiak


San Fausto jaiak bisitatzen ditugun bigarren aldia izan da aurtengoa. 2009an bezala aurten jaietara joateko gonbitea jaso genuen.
Herria ezagutzeak eta herriak ezagutzea eragina izaten du, bazkal garaian hasi, Ezkurdi plazatik jarraitu eta Goienkalen bukatu arte aldamenean izan ditugu hainbat eta hainbat lagun.
Egunez jai egitea eta euskaraz ondo pasatzea bateragarri direla frogatu dugu.
Durangok behintzat frogatu digu!

Ondo pasa San Faustoak


Informazio gehiago: anboto, egitaraua,





2010/09/26

2010-09-25 Laudion euskal jaia


Laudioko zita indartzen ari zaigu. Aurtengoan bertsolariekin banatu beharra izan genuen bazkalondorena eta eguna dotore joan zen.
2009an ere bertan izan ginen baina eliz atariko giroa goxoagoa izan zitzaigun iazko frontoikoa baino.
Jendearen erantzuna oso ona eta Araban izaten dugun harrera estimatzekoa izaten da.
Ea 2011n elkarrekin egoteko aukera izaten dugun.
Segi horrela!!!


Informazio gehiago: Euskaraba, deia,



2010/08/18

2010-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Enlace
Ondarroako Arrantzale egunak momentu ederrak ekartzen dizkigu gogora (adibide gisa 2009an ere egon ginen). Herri gutxi izango dira hainbeste jenderekin egoteko aukera ematen dizkigutena. Kantatzen duen herria ez omen da hilko eta Ondarroa zerrenda horretan azkenetakoa egongo da.
Aurtengoan eguraldia portatu zaigu eta Ondarrutarrak ere bai.

Ederki pasa genuen eta berriro itzultzeko aitzakiarik gabe geratu gara.

Informazio gehiago:

2010/07/14

2010-07-13 San Ferminak IruƱean

San Ferminetan egoteko aukera izan genuen Muthiko Alaiak peƱaren eskutik.
Giro ederrean pasa genuen eguna. Bai eguerdian, bazkalondorenean eta iluntzean.
Muthiko Alaiakeko lagunekin beste zita bat egingo dugula ziurra da. Egun gogoangarria pasa genuen festen errege den hirian. goizean giro goxoa lasaia bizi izan genuen. Hein batean patxaran egoteko aukera paregabea. Arratsaldea aurrera doan heinean berriz, zezenaren moduan aztoratu zen giroa.
Pako, Lope eta Iturri izan genituen gonbidatu gisa eta aitzakia ederra izan zen lagunartean egoteko.

Eskerrik asko eta beste bat arte Muthiko Alaiak

2010/07/11

2010-06-12 -Gorlizen IV. dantzari txiki eguna

2009an bertaratu ginen lehen aldiz Gorliz aldera.
Orduan berria izan zen guretzat.
Dantza eta kantua uztartzen saiatu ginen eta badirudi bertakoek gustura egin zituztela biak.
Aurten, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere antzeko zerbait saiatu ginen eta giro ederrean ibili ginen.
Euriak bildu egin gintuen eta ederki pasa genuen.
Ea datorren urtean ere elkar ikus-entzuteko aukera dugun...
Hona hemen aurtengoan hartutako irudiak.



Hemen eguneko estekak: Aratz dantza taldea,

2010/03/15

2010-03-20 Durangon Orhipean ekimena

Datorren martxoaren 20ean Durango bisitatuko dugu.
Bertan Txoria Txori egitasmoak Orhipean Euskararen plaza herriz herri egitasmoa aurkeztuko du.
Guk guztiok gonbidatu nahi zaituztegu kaleetan zehar kantuan ibiltzeko.
Ordubeteko 3 zita izango ditugu, eguerdiko 13:00etan, 18:00etan eta 20:00etan.

Aitzakia gutxi egongo dira ez etortzeko. Zubi eguna eta giroa ziurtatuta daude eta!

Bertan espero zaituztegu!








Egitarau osoa hemen behean:

Informazio gehiago: anboto.org, berria, deia, zuzeu.com, durangon.com, larrabetzu sarean,
durangaldea.wordpress, landakogunea.com,

Antolatzaileen aurkezpen prentsaurrekoa:

2010/01/16

2010-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Joan zen urtarrilaren 16an Berrizen egon ginen bisitan.
Negu giro haundirik ez bazen ere euria ari zuen eguerdi aldera. Dena den, 19:30etarako dena eta denak prest geunden kantuan eta dantzan hasteko.
Talde polita ibili genuen inguruan eta fideltasun hori asko eskertzen da. Athletic-en partiduak lana zaildu bazigun ere jendearen harrera paregabea izan zen.
Berrizen kantari onak daudela ikusi genuen eta dantzari are hobeak. Sinesten ez digunak ikus beza beheko bideoa.
Laburbilduz ederki pasa genuela Durangaldean beste behin ere.!
Hurrengo batean, gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak klik hemen:



Eguneko bideoa:





Eguneko kartela:

2009/12/20

2009-12-21 Arrasaten Santamasak

Abenduaren 21ean, Arrasateko egun haundiaren bezpera izan ginen.
Hotzari aurre egin behar izan genion, baina ederki pasa genuen.
Adin guztiko jendearekin izateko aukera izan genuen.
Hasieran haur eta gaztetxoak izan genituen lagun herriko plazan eta ondoren kaleetan zehar adin eta kolore guztitako jendea izan genuen gurekin.
Giroa berotu genuen eta ia-ia gustoen geundenean etxera joateko ordua iritsi zitzaigun.
Arrasate ez genuen ezagutzen eta arrasatearrek gu ere ez. Orain badaukagu elkarren berri. Espero dugu aukera gehiago izatea bertaratzeko eta gutxien-gutxienez egun honetan bezalaxe pasatzea.
Ondo pasa Santamasak eta urte berri on!

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoa:


Berri gehiago: mondraberri, kulturweb, agenda DV

2009/12/16

2009-12-12 Urretxu-Zumarraga

Joan zen abenduaren 12an, Urretxu eta Zumarragako dendariek antolatutako merkatarien astearen barruan jotzeko aukera izan genuen.
Herrietako dendak bizirik badaude seinale herri hori bizirik dagoela eta bizitza kantuaz alaituta ederragoa denez, hantxe ibili ginen batera eta bestera.
Santa Lutzi bezpera tokatu zen eguna eta eguraldi hotza bazegoen ere giroa berotzen joan zitzaigun ardo dastaketan eztanda egin zuen arte.
Etxean jokatzeak hori dakar eta ederki ibili ginen gure lagunekin.
Horra hor eguneko irudi batzuk







Berriak: otamotz.com, donostia turismoa, Noticias de Gipuzkoa,

2009/11/29

2009-11-28 Zigoitia

Joan zen azaroaren 28an Araba bisitatzeko beste aukera bat izan genuen. Oraingoan, Zigoitian Ondategiko herrian izan ginen.
Arratsaldean haize fin-fina izan genuen lagun. Kalean ordutxo bat egin genuen frontoiaren kanpoan. Ondoren Artzategi tabernan sartu ginen eta han egin genuen azken ordua.
Han tenperatura aitzakia ez zen eta eztarriak berotu nahi zituenak han zituen aukera denak.
Txistulariak lagun izan genituen eta haien laguntzarekin 3 kantu kantatzeko aukera ere izan genuen.
Giro ederra eta guk-geuk fenomeno pasa genuen.
Beste behin ere badakigu Araban ongi etorriak garela eta kantatzeko zaletasun alaia dutela.
Ondoren eguneko irudi batzuk:



Eguneko berriak: Zigoitiako udala

2009/10/12

2009-10-12 Durangon San Fausto jaiak


Joan zen urriaren 12an Durangoko San Fausto jaietara hurbiltzeko aukera izan genuen.

Hasiera zaila izan genuen. Arazo teknikoekin bertaratu baikinen azoka lekura. Presak eta jendeak alde egin izana hasiera motela ekarri zigun. Dena den, bazkaltzen ari zen jendearen umorea txalotzekoa iruditu zitzaigun. Guretzat lehiaketan denak izan ziren txapeldun!
Ondoren, indarrak hartu eta kalean gora eta behera ibiltzeko aukera izan genuen. Goienkalen hasi ginen eta jendez gainezka egonik nahiko errez lortu genuen taldetxoa geureganatzea. Fidel mantendu ziren asko eta asko eta gustura asko ibili ginen egia esan behar badugu. Poliki-poliki bagoaz Bizkaia "ezagutzen" eta ea gehiago hurbiltzeko aukera izaten dugun.
Eguneko argazkiak ondoren:



Berri gehiago: egitaraua,

2009/10/11

2009-10-11 Orioko Goiko-kaleko jaiak


Bosgarren urtez hurbildu ginen Orioko Goikokalera.

Gure hasiera eta jai hauen hasiera ia-ia batera hasi ziren, horregatik dugu horrelako harreman berezia hango jendearekin.

Bertan urtero bezela ez ziguten hutsik egin hainbat eta hainbat lagunek. Huts egin zigun bakarra eguraldia izan zen. Dena den, festarako gogoa dagoenean eguraldia erraz ahanzten da.
Bi estalki jarri zituzten kalean eta di-da hasi zen festa giroa. Bazkal aurretik motorrak berotu, bazkaritan barrenak eta bazkalondoren eztarriak eta oinak berotu genituen. Ederki pasa genuela esan behar dizuegu antolatzaileoi eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko eskatu!
Mirotz leinua datorren urtean horrela edo hobeto aurkitzea espero dugu.

Onak izan eta hurrengo bat arte

Eguneko irudiak ondoren:





Berri gehiago: Hitza, DV, oriora.com


Iazkoa gogoratu nahi duzuenontzat, hona hemen orduko kronika:
Klikatu hemen

2009/10/09

2009-10-09 Elgoibarren Gotzon Garateri omenaldia

Joan zen urriaren 8an Gotzon Garate gure artetik joan zela urtea bete zenez, omenaldia egin nahi izan zioten Elgoibartarrek.
Gure helburuetako bat euskaraz jardutea denez, bat izango gaitu Gotzonen arrastoa segi nahi duen orok.
Hori horrela, Elgoibarren oso fidela dugun taldearen ahotsen laguntzaz gure omenalditxoa egiteko aukera izan genuen.
Kalean nahastu ginen eta bere jaiotetxearen azpian 2 kanta hunkigarri kantatu genizkion. Imanolen "Mendian gora" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean". Gure omenalditxoa horrela izan zen, inongo haundinahirik gabe, baina zegokion begirunearekin.
Guretzat ohore bat eta plazer bat izan zen beste behin Elgoibarko herriari bisita egitea.
Jarrai horrela lagunok eta hurrengo bat arte.
Eguneko irudiak klik hemen



Berri gehiago eta egitarauaren berri izateko: elgoiBARREN.net, Elgoibarko udala ,DV, DV2,

2009/09/23

2009-09-26 Laudion euskal jaia

Joan zen irailaren 26an Laudioko euskal jai egunean izan ginen.
Arabara salto egiten genuen laugarren aldia zen eta aurrekoetan bezala, oraingoan ere herrialde honek ez zigun hutsik egin.
Asteburu horretarako hainbat ekitaldi antolatu zituzten euskararen inguruan eta tartean egun nagusia larunbatekoa izango zen. Bertan goizeko 9:00etan hasita auera arte hainbat eta hainbat gauza egon ziren.
Tartean Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekook euskaraz eta ondo pasatzeko plana proposatuko genuen eta hein batean lortu genuela esan dezakegu.
Eguerdian eta bazkal aurretik 2 orduz ibili ginen kalean eta jendeak azkenerako ederki erantzun zuen. Kanta eta dantza egin zuen jendeak gogotik!
Hortik bazkaltzera joan ginen (bazkari ederra egia esan) eta 800 lagunek lagundurik jai ederra izan genuen.
Aipatu behar beheko argazkietan lagun izan genituen trikitilariek ere lan fina egin zutela.
Hortik aurrerakoak etorri bezala egin genituen eta eguna luze joango zen bat baino gehiagorentzat.
Datorren urtean beste zita bat izango du Laudiok euskararekin.
Bizi euskaraz!



Eguneko berriak: Noticias de Alava,
Informazio gehiago: egitarau osoa, laudiotarra blog, Zaraobe, Zuin, Laudiokojaiak.com,

2009/09/14

2009-09-20 Urretxun Euskal Jaia


Joan zen, hilaren 20ean Urretxun izan ginen.
Etxean jokatzeak aldeko eta aurkako gauzak izaten ditu.
Eguerdian, 13:00ak aldera hasi ginen bazkaltzeko garaia iritsi arte talde ederra izan genuen lagun.
Eskerrik asko guztiori eta datorren urtean gehiago eta hobeto.


Esan behar dugu, argazkiak Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoak atera genituela eta beste batzuk Joaquin AntoƱana lagunak emandakoak direla.
Eskerrik asko esan nahi dizugu lerro hauen bidez.

Berri gehiago: egitaraua,

2009/09/07

2009-09-12 Elorrion Ferixa Nausikoak

Joan zen zapatuan, irailaren 12an Elorrion izan ginen kaleetan zehar kantuan.
Sukalki eguna izan zen eta bazkari herrikoiaren ondoren 17:30ean izan genuen hitzordua Aldatzekuan.
Bertan, giroa berotzeko lanetan ibili ginen. Zuhaizti eder eta goxo hartan ibili ginen 19:00ak arte eta gero kalerako saltoa egin genuen..
Kale estuak ezin aproposagoak dira kalean kantuan ibiltzeko. Elorriok honelako kaleak baditu eta eztarri sendodun herria dela demostratu zigun. Kalera irten orduko talde ederra ibili ginen eta kontzertu bat izan gabe kalean festa giroan kantuan ibili daitekeela ikusi genuen.

Giro aparta eta ederki pasa genuen. Bukaera hunkigarria eta beste batean elkarrekin egongo garelakoan agurtu behar izan genuen elkar.

Elorriokoak beste puntu berezi bat izan zuen. Aspalditik ezagutzen bagara ere gurekin Arantzazu ibili zen lehen aldiz kalean jotzen. Ederki pasa zuela zionez, ea hurrengo batean ere hala den.

Eguneko irudiak ikusteko hemen behean dituzue guk jaso genituenak:



Berri gehiago: elorrioko udala,