2026/01/17
2026-01-16 Berrizen San Antonio jaiak
Bentazaharra (e)k argitaratua 11:39 e(t)an
Aurten ere Berrizera joateko aukera izan dugu. Urteak ez dira alferrik pasatzen eta jakineko plazan dena da errazagoa.
2026ko hau zerbait berezia izan da. Batetik barikua (ostirala) izateak erreztu egiten du guztia. Plaza jendez bete topatu genuen eta hasterako erantzuna bikaina izan zen
Arbola mutilek erritmo bizia markatu ziguten eta han ibili gienen urteroko ibilbidean, hasi plazatik, San Antonio kalean ibili, joan trenbidearen mugako tabernetara eta buelta plazara.
Plazan momentu hunkigarria bizi izan genuen. 2025ko udaberrian festa hau gutxik ez bezala bizi zuen Txapu laguna gogoratzeko momentua izan zen. Plaza bete jende eta sentimenduak bor-bor.
Dagoen lekuan dagoela, jakin arbolak, festak eta Berrizek zutik jarraitzen duela. Ereindakoaren fruitua hori da eta hein batean hala behar du.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

Ez dago erantzunik "2026-01-16 Berrizen San Antonio jaiak"
Argitaratu iruzkina