2021/12/04

2021-12-03 Ordizian kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 12:07 e(t)an

 

Euskararen eguna/Nafarroaren eguna, egun borobila da abenduaren 3a. 

Euskarak hiztunak eta berritsuak behar ditu eta horretan lan fina egin du urteetan euskalgintzak, tartean Hitzaro elkarteak.

Beraiek gonbidatuta Ordizian izan gara 2021eko abenduaren 3an. 

Hasiera negargarria izan genuen, arazo teknikoak, euria... Jendearen erantzuna txalotzekoa eta hortik aurrerakoak aldapan behera bezela egin genituen.

Adin tarte denetako jendea izan genuen lagun eta iluntze ederra pasa genuen kalejiran, kantuan eta gainera euskaraz.

Nahiko genuke jendeak gu bezain ondo pasa izana. Segi horrela Ordizi!

Aurreko urteetako berriak: 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




Ez dago erantzunik "2021-12-03 Ordizian kantujira"