Mutriku etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mutriku etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun.
Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griƱa!
Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen.
Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek!
Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi epelak halaxe lagundu zigun ia 23:00ak arte!
Gutxi aspertuko ziren nonbait, ezin bukatuta ibili ginen eta!
Irripar batekin itzuli ginen etxera eta beste batean itzultzeko gogoz geratu gara!
Ondo bukatu  Galbaixuak!!!


Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2017/09/15

2017-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Galbaixotan egon gara hirugarrengoz.
Aurtengoan arazo tekniko bat izan genuen gure ekipoarekin eta nahi baina beranduago hasi ginen.
Hasi orduko koadrilla ederra izan genuen lagun eta honela oso oso erreza da ondo pasatzea.
Han ibili ginen aldapan gora eta behera!
Giroan lagundu zuen eta giro polita sortu zuten herritarrek!!!!
Ea berriz elkar ikusten garen


Aurreko urteetako berriak: 2016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoa

2016/09/15

2016-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bigarren aldiz egon gara Mutrikun eta iazkoa bezain edo ederragoa izan da iluntzea. Eguraldi tristea izan dugu iristean baina emanaldia hasterako argitu egin du egunak.
Giro jatorra eta etxekoa aurkitu dugu bertako kaleetan eta han ibili gara goiko plazatik behekora joanez.

Koadrilla ederra izan dugu lagun eta jaietarako gogo bizia somatu dugu. Ederki pasa dugu, bai horixe!

Aurreko urteetako berriak: 2015

Eguneko argazkiak ikusi nahi izanez gero klikatu hemen

Eguneko bideoak:



2015/09/15

2015-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Aurtengoa lehen aldia da Mutrikura gerturatu garena. Saiakera batzuk egon dira baina aurtengora arte ez zaizkigu gauzak pare-parean tokatu.
Aurten suertez, bertaratu gara eta giro paregabea izan dugu lagun.
Zezenak bukatu zain egon gara eta bukatu orduko hasi eta erantzun paregabea aurkitu dugu.
Ordubete pasako kantu saioa egin eta beheko plazara jaitsi gara kalejiran. Kale estuak eta koadrila bikaina atzetik. Beheko kalean beste pixkat egon gara eta berriz kalian gora saioa amaitzeko. Akordatzerako 22:30ak ere izango ziren eta jendearen partetik ez dugu presarik somatu.
Ez dakigu nekea edo gosea zer den ba ote dakiten mutrikuarrek, baina kantua zer den bai. Ederki pasa dugu eta beste noizbait elkar ikusteko itxaropenarekin joan gara etxera.

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:


Eguneko bideoak: