2011/09/25

2011-09-24 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ibon (e)k argitaratua 11:53 e(t)an

Ormaiztegin San Migelak aurreratu dituzte aurtengoan, hau festarako gogoa neska-mutilak!!!!
Ez da lehenengo aldia Ormaiztegira inguratu garela, ezta lehen aldiz San Migeletako afari honetara etorri garena.
Ormaiztegiarrek beti egin digute harrera beroa, eta atzokoan ez zen gutxiago izan. Txorizoa eta odolkiak nahi adina jan eta osterantzekoak norberak antolatu ondoren giro bikaina aurkitu genuen Goierri alde honetan. Gauza ederra da 400 lagun batera dantzan eta kantuan ikustea.

Ondo pasa genuen eta espero dugu zuek ere, Ormaiztegiarrok, halaxe egingo zenutela.

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ondoren. Barkatu argazki askok duten kalitatea, baina, horri baina garrantzi handiagoa ematen diogu bertako mamiari:

Ez dago erantzunik "2011-09-24 Ormaiztegin San Migel jaiak"