2009/08/24

2009-08-30 Bakion San Joan Dolozak

Ibon (e)k argitaratua 13:39 e(t)an

Joan zen igandean, abuztuaren 30ean iluntzeko 20:30etan hasita, txoznetan, izango ginen kantuan Bakioko hainbat eztarri lagun izan genituelarik.
Hasterako jendea zain genuen eta erantzun polita jaso genuen hasi eta berehala. Bakoitzak bere liburua hartu eta hantxe izan genituen zintzo-zintzo luzaroan.
Kantatu bai baina dantza jotzen hasi orduko dantzari finak ditugula frogatu ahal izan genuen. Hango hankak gora nola egiten zuten ikustea gauza ederra da.
Gehientsuenei oporrak bukatzen ari zitzaigun eta Bakioko plana, plan ederra izan zen uda-giro honi agur esaten hasteko.
Bakion kantuzalean badaudela frogatu genuen eta ea hurrengo batean ikusteko parada dugun.

Eguneko argazkiak:




Festetako egitaraua eta berriak ikusteko: Bakio.org , Berria, El Correo,

Ez dago erantzunik "2009-08-30 Bakion San Joan Dolozak"