2012/04/28

2012-04-27 Legazpin Santikutzetan kantujira

Ostiralean plaza berezi batean parte hartzeko aukera izan genuen. Legazpitik horren gertu bizi eta zeharka bada ere Legazpin bizipen ugari izanda ere, ez genuen bertan jotzeko aukerarik izan oraingo honetara arte. Eguraldia ez genuen lagun izan, baina bai koadrila eder bat. Aterpeak eta arkupeak aprobetxatu eta ederki jardun genuen kantuan tarte luze batean. Zaparradak ez zuen jendea atzera bota eta jaietarako irrika somatu genuen kalean. Ea hurrengo batean berriz elkartzeko aukera dugun. Bitartean jarrai horrela.

Eguneko berriak: zingizango, Goierriko Hitza, 

Eguneko argazkiak

2012/02/05

2012-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Egia esateko joan den San Martin Loinazko egunak  ez zuen kalerako gonbita berezirik egiten.

Arratsaldean euria eta tenperatura baxuak egin ziguten bisita eta kalean ibiltzeko ez zen girorik onena sumatzen.

Dena den, Beasaingo herritarrak erantzun polita eman zuten beste behin ere. Lehenik eta behin plaza azpiko estalpean eta ondoren Bideluze inguruan. Horrek beroa eman zigun eta aho zapore gozoa ere bai. Horrela joan liteke edonora, nahiz eta jakin horrelakoak ez direla toki askotan aurkitzen

Egunak beste kontu pozgarri bat ekarri zigun. Endikak gurekin egin zuen saioa lehen aldiz. Baxuarekin lagundu zigun eta pixkanaka ekimena aberastuz goaz. Ongi etorri taldera!


Eguneko berriak: DV, Hitza, Beasain egunez egun, bezperako Noticias de Gip., bezperako DV,
Eguneko argazkiak ikusgai:

2011/12/03

2011-12-02 Erandio Goikoan euskara eguna

Euskarak egun baten beharra du gaur egun.

Erandion arrazoi hau medio, 2011ko euskararen egunak antolatu dituzte, eta bertan egitarau mardula osatu.

Guk bertan parte hartzeko aukera eta suertea izan genuen abenduaren 2an. Erandio Goikoa ezagutu eta bertako jende jatorrarekin tarte ederra pasa genuen. Oso gutxitan eskatutako kantak kantatu eta behin ere egin ez genuen gauza bat egin genuen. Gaueko hamarretan, hamarretakoa. Bide batez, eskertu eskainitako ziguten mokadutxoa. Ederra benetan!!!!!!

Ea hurrengo batean itzultzerik daukagun eta gutxienez aurrenekoan bezain ondo pasatzen dugun.

Jarrai horrela euskaraz ondo pasatzen.

Eguneko berriak: ukberri,

Eguneko argazkiak ondoren:

2011/10/14

2011-10-13 Durangoko San Fausto jaiak

Aurten ere Durango bisitatzeko aukera izan dugu.
Urteak ez dira alferrik pasatzen eta jendeak ederki pasatzen du gurekin eta guk Durangarrekin (2009an eta 2010an). Eguraldi paregabea eta alde zaharreko zoko gehienak ukitzeko aukera izan dugu. Jendea kantatzeko eta txalo egiteko gogoz eta horrela saioa agudo joaten zaio talde bati.
Badakigu festak ez direla bukatu. Ezta gutxiago ere!!!!

Hala izanda, segi herriko jaietaz disfrutatzen eta ea laburrean berriro elkar ikusteko aukerarik izaten dugun.
Eguneko argazkiak ikusgai ondoren:

2011/10/10

2011-10-09 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Beste urte batez Orion, baina zehazkiago Orioko Goiko kalen egoteko aukera eta zortea izan dugu.
Festa, irria eta alaitasuna hasiera hasieratik. Euria uxatu eta festarako gogoa zabaldu zen.

Eguerdian Idiazabalgo mendizale talde baten bisita izan genuen ustekabean eta ondoren auzotarrak izan genituen nagusi.

Ederki bazkaldu genuen eta sukaldariei eskerrik asko esan nahiko genieke lerro hauen bidez. Beti hankamotz geratzen baikara eskertzerako orduan.

Ederki bazkaldu ondoren lanak errezak izaten dira Aldapa elkartean.

Gure partetik gutxi gehiago esateko. Eskerrik asko segi ezazuela horrela!!!

Aurreko urteetako laburpenak: 2010, 2009, 2008,
Eguneko berriak: Karkara, DV, Hitza, Hitza1


Eskerrik asko segi horrela lanean.

Eguneko argazkiak Ritxi Uzkudunek atera zituen. Hemen behean dituzue ikusgai.

2011/09/25

2011-09-24 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ormaiztegin San Migelak aurreratu dituzte aurtengoan, hau festarako gogoa neska-mutilak!!!!
Ez da lehenengo aldia Ormaiztegira inguratu garela, ezta lehen aldiz San Migeletako afari honetara etorri garena.
Ormaiztegiarrek beti egin digute harrera beroa, eta atzokoan ez zen gutxiago izan. Txorizoa eta odolkiak nahi adina jan eta osterantzekoak norberak antolatu ondoren giro bikaina aurkitu genuen Goierri alde honetan. Gauza ederra da 400 lagun batera dantzan eta kantuan ikustea.

Ondo pasa genuen eta espero dugu zuek ere, Ormaiztegiarrok, halaxe egingo zenutela.

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ondoren. Barkatu argazki askok duten kalitatea, baina, horri baina garrantzi handiagoa ematen diogu bertako mamiari:

2011/09/24

2011-09-18 Urretxun Euskal Jaia


2011ko Urretxuko jaiak eta konkretuki euskal jai eguna ez da eguraldi onarengatik gogoratua izango.
Dena den, jendeak ondo pasatzeko intentzioa zuenez eguerdiko kantu saioa egiteko prest agertu ginen eta baita jendeak erantzun ere.

Zorionez, eguraldiak 2 ordutan ez zigun gehiegi zigortu eta giro ezinhobeaz gozatzeko parada izan genuen.

Lerro hauek aprobetxatu nahiko genituzke gurekin izan zineten guztiori eskerrak emateko datorren urtean gehiago eta hobeto pasako dugula esateko.

Etxean maitatuak sentitzen gara eta hori suerte handia da. Biba zuek!!!!

Eguneko argazkiak:

2011/08/18

2011-08-17 Ondarroan arrantzale eguna




3 urte dira Ondarroako Arrantzale egunean zuzen-zuzenean parte hartzeko aukera dugunetik. Egia esan hitzik ere ez daukagu nola pasatu genuen adierazteko. Urtez urte erantzuna gero eta politagoa da eta antzar-jokuarekin batera tokatu baginen ere ederki portatu ziren herritar asko eta asko. Garbi dago Ondarroa herri kantaria eta alaia dela. Giro aparta, eguraldia lagun eta ondo pasatzeko gogoa nonahi.
Besterik esatekorik ez, segi horrela eta ea beste batean elkarrekin egoteko aukera dugun!!!
Hauxen da peni dakaguna...

Eguneko argazkiak:

Hemen Turrune web orritik hartu dugun bideoa:

Eguneko berriak: turrune, gara, deia,



2011/07/23

2011-07-23 Otxandion SantamaƱak


Oraingo honetan Otxandio eta Otxandiotarrak ezagutzeko aukera izan genuen. Jai bereziak izan zirela pentsatzen dugu, duela 75 urtekoa gogoan izanik. Dena den aurrera begira jarri dira eta umorez jai egiten badakitela erakutsi ziguten. San Martin ermitaren inguruan ederki bazkaldu genuen, eta bide batez, eskerrik asko bazkaria inguratu eta bapo geratzen lagundu ziguten koadrilei. 
Bazkalondoren motorrak berotu ziren eta dantzara griƱa ere atera zitzaien askori. Kantua eta dantza nahasian lagun ederrak dira. Han bukatu eta kalean azken saiotxoa. Ordu betez kanta eta kanta ibili ginen lagunarte ederrean. Horixe izan zen ba dena, hurrengo batean gehiago eta hobeto.

Informazio gehiago: anboto.org, gaztetxea, altzoan, udalaren weba, 



2011/07/20

2011-07-14 Antzuolako jaiak

Antzuolako jaien hasieran egoteko aukera izan dugu aurtengoan. Uztailaren 14ean, ostegun iluntzean izan ginen Antzuolako kaleetan gora eta behera. Bertan, etxean bezala aritu izan gara, lagun asko baititugu taldekideok.
Giro ona eta jende andana kalean, antzematen da Antzuolarrek bere herria eta bere jaiak maite dituztela.
Ontzak argiak eta iskanbila piztu zuen txiki eta handiengan eta hortik aurrera jaiak ez zuen etenik izango ez...

Hurrengo batean hobeto eta gehiago!

Eguneko berriak: Goiena argazkiak, agenda,
Eguneko argazkiak ondoren:

2011/06/28

2011-06-26 Zuia Euskaraz (Murgian)


Ez da aurtengoa lehen aldia izan Zuia Euskarazen parte hartzeko aukera izan duguna. Duela 2 urte, 2009an ere parte hartzeko aukera izan genuen.
Orduan bezala aurten ere Zuiako lagunek ez digute hutsik egin. Giro jatorra eta alaia topatu genuen eta euskarak hori baldin badu, izango du etorkizuna dudarik gabe.
Besterik ez, ea beste batean elkarrekin izaterik dugun...








Informazio gehiago: Euskaraba, Zuiako udala, Zuialde, Noticias de Alava,
Bidabarri
, Noticias de Alava1







2011/06/19

2011-06-18 Urrestillan San Joanak




17 urte, urtero-urtero zita izan eta gero Pakok kale egin bazigun ere, Bentazaharreko Mutiko Alaiakeko lagunok Urrestillan izateko parada izan genuen joan zen ekainaren 18an. Urrestillarrek ez ziguten kale egin beste behin ere eta etxean bezala aritu baikinen. Festak izan ez arren festa giro ederra izan genuen eta eguraldiak errespetatu zigunez, ze gehiago nahi dugu???



Auntxako txuletak ez zigun ihes egin eta honegatik bada ere tradizioari segiko diogu. Bai horixe!



Informazio gehiago: uztarria, lapikue.net, agenda,



2011/05/29

2011-05-28 Uskararen eguna Uztarrozen


Lehenagoko lagunak genituen Erronkarikoak. Uskararen egunean izan ginen duela 3 urte Erronkarin egin zen bazkarian eta luxu bat da Nafarroaren ekialdera joateko gonbita jasotzea.
Aurtengoan jaia herri txikiago batean izanda ere jai handi batean parte hartzeko aukera izan genuen.
Partehartzen jende ugari eta gaitero talde bikaina izan genituen lagun, Gasteizko Mendialdeko gaiteroak.
Giro ederra eta errepikatzeko modukoa.Enlace
Eskerrik asko Erronkari eta jarraitu horrela.




Gogoratu aurtengo leloa:
USKARA
BETI,
GURE AHO BIHOTZETAN

Informazio gehiago: Kebenko elkartea, Noticias, Mendixut,


2010/10/17

2010-10-16 Euskal jaia Areatzan


Bizkaiko Arratia lehen aldiz bisitatzeko aukear izan dugu aurtengoan. Euskal jai berria da beste herri batzuetako tradizioarekin konparatuz. Dena den, ederra da jaia indarrez ikustea.

Pena bat izan da eguraldi tristea lagun izana, baina festak izan zuen bere tartea.

Dantza eta kanta nahi adina egin zuenik izan da eta horrela jarraitzea esatea besterik ez zaigu tokatzen.

Bueltatzeko gogoarekin gelditu gara, beraz, laster arte.

Informazio gehiago: Egitaraua, argazki-kartelak, Bizilore,

2010/10/13

2010-10-12 Durangon San Fausto jaiak


San Fausto jaiak bisitatzen ditugun bigarren aldia izan da aurtengoa. 2009an bezala aurten jaietara joateko gonbitea jaso genuen.
Herria ezagutzeak eta herriak ezagutzea eragina izaten du, bazkal garaian hasi, Ezkurdi plazatik jarraitu eta Goienkalen bukatu arte aldamenean izan ditugu hainbat eta hainbat lagun.
Egunez jai egitea eta euskaraz ondo pasatzea bateragarri direla frogatu dugu.
Durangok behintzat frogatu digu!

Ondo pasa San Faustoak


Informazio gehiago: anboto, egitaraua,





2010/09/26

2010-09-25 Laudion euskal jaia


Laudioko zita indartzen ari zaigu. Aurtengoan bertsolariekin banatu beharra izan genuen bazkalondorena eta eguna dotore joan zen.
2009an ere bertan izan ginen baina eliz atariko giroa goxoagoa izan zitzaigun iazko frontoikoa baino.
Jendearen erantzuna oso ona eta Araban izaten dugun harrera estimatzekoa izaten da.
Ea 2011n elkarrekin egoteko aukera izaten dugun.
Segi horrela!!!


Informazio gehiago: Euskaraba, deia,



2010/08/18

2010-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Enlace
Ondarroako Arrantzale egunak momentu ederrak ekartzen dizkigu gogora (adibide gisa 2009an ere egon ginen). Herri gutxi izango dira hainbeste jenderekin egoteko aukera ematen dizkigutena. Kantatzen duen herria ez omen da hilko eta Ondarroa zerrenda horretan azkenetakoa egongo da.
Aurtengoan eguraldia portatu zaigu eta Ondarrutarrak ere bai.

Ederki pasa genuen eta berriro itzultzeko aitzakiarik gabe geratu gara.

Informazio gehiago:

2010/07/14

2010-07-13 San Ferminak IruƱean

San Ferminetan egoteko aukera izan genuen Muthiko Alaiak peƱaren eskutik.
Giro ederrean pasa genuen eguna. Bai eguerdian, bazkalondorenean eta iluntzean.
Muthiko Alaiakeko lagunekin beste zita bat egingo dugula ziurra da. Egun gogoangarria pasa genuen festen errege den hirian. goizean giro goxoa lasaia bizi izan genuen. Hein batean patxaran egoteko aukera paregabea. Arratsaldea aurrera doan heinean berriz, zezenaren moduan aztoratu zen giroa.
Pako, Lope eta Iturri izan genituen gonbidatu gisa eta aitzakia ederra izan zen lagunartean egoteko.

Eskerrik asko eta beste bat arte Muthiko Alaiak