2011/07/23

2011-07-23 Otxandion Santamañak

Ibon (e)k argitaratua 22:17 e(t)an


Oraingo honetan Otxandio eta Otxandiotarrak ezagutzeko aukera izan genuen. Jai bereziak izan zirela pentsatzen dugu, duela 75 urtekoa gogoan izanik. Dena den aurrera begira jarri dira eta umorez jai egiten badakitela erakutsi ziguten. San Martin ermitaren inguruan ederki bazkaldu genuen, eta bide batez, eskerrik asko bazkaria inguratu eta bapo geratzen lagundu ziguten koadrilei. 
Bazkalondoren motorrak berotu ziren eta dantzara griña ere atera zitzaien askori. Kantua eta dantza nahasian lagun ederrak dira. Han bukatu eta kalean azken saiotxoa. Ordu betez kanta eta kanta ibili ginen lagunarte ederrean. Horixe izan zen ba dena, hurrengo batean gehiago eta hobeto.

Informazio gehiago: anboto.org, gaztetxea, altzoan, udalaren weba



Ez dago erantzunik "2011-07-23 Otxandion Santamañak"