2015/02/03

2015-02-03 Idiazabalen San Blas jaiak

Lehen aldia zen Idiazabalen San Blasetan egoten ginela. Dena den, Idiazabal ez zaigu ezezaguna egiten inondik inora!
 Badira urte batzuk bertan jo izan dugula eta esperientzia polita bizi izan dugu alajaina.
Beti entzun izan dugu Goierriko jai hotzenetakoak dirala San Blasak, baina gaur karpan bizitako giroa, bero-beroa iruditu zaigu. Kantuan eta dantzan txandaka jendearen partehartzea aktiboa izan da gure emanaldi osoan zehar. Koadrilen kolore ikusgarriak irudi polita ematen zuten eta elkarrekin ume, gazte eta ez hain gazte ikusteak gustua ematen du. Denak elkarrekin ederki pasa dugu eta beste behin ere aho zapore gozoaz joan gara etxera!
Ondo bukatu Sanblasak!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




2014/12/23

2014-12-22 Arrasaten Santamasak

2014ko Santamasak ere etorri dira eta joan dira akordatzerako. Iaz loteriaren berri onak eman zigun ongietorria, aurten berriz ez dugu horrelakorik izan, baina tira! kanturako osasuna eta eztarriak izan ditugu aldamenean.

Arrasate inguruan lagun ugari ditugu gustura gerturatzen gara bertara! Alde zaharrean ibili gara nahasmahasean, ttuntturroekin, dantzariekin, txarangarekin eta hainbatekin.
Eguraldi goxoa lagun, kantu-kantari egin genuen goiza. Jende mordoa zebilen kalean eta tartea bilatzea ere kosta egin zitzaigun.
Akordatzerako Musakolara joan beharra genuen bertako kiroldegiko herri-bazkarira.
Handik aurrerakoak festa, irria eta alaitasuna izan ziren nagusi!
Segi horrela Mondraue!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2009


Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:



2014/11/30

2014-11-29 Zaldibarren San Andres jaiak


Durangaldean egon gara asteburu honetan bigarrenez. Oraingo honetan Zaldibarren egoteko aukera izan dugu eta lehen aldiz bertaratu gara. Egun goibela aurkitu genuen bidean baina hasiera ordurako, 18:30erako atertu egin zuen Zaldibarren. Hasi orduko jendea hurbildu zen udaletxe parera. Honela hasi ginen eta bukaera arte lagun koadrila ederra izan genuen lagun. Herriko taberna gehienak bisitatu genituen eta tamalez bukaera aldera euri langarra izan genuen lagun. Dena den, umoreak eta festarako gogoak indar haundiagoa izan zuen. Guk uste, jendeak kanta eta dantza gogoz egin zuela eta nolabait asebete zuela festarako griƱa.
Ederki pasa genuen eta jaso genuen harrera paregabea iruditu zitzaigun.
Ondo pasa San Andres eguna eta ea beste batean elkar ikusten dugun!!
 Biba zuek!

Zaldibarko lagun batek gureak baina argazki ederragoak atera ditu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez Mendi Urdinak bloga eguneratu duen Delfini. Argazkiak hemen klik eginda

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:




2014/11/29

2014-11-28 Berrizen euskararen eguna


Euskararen eguna bertan dugu (abenduaren 3an) eta Berrizen hori erreibindikatzeko egitarau mardula osatu dute. Azaroaren 28an emango diote ekimenei hasiera eta egun hori egun batzuetara zabalduko dute. Jakina, euskararen egunak urteko 365k direla ezin dugu ahaztu!
Arratsaldeko 19:00etan fin-fin azaldu zen koadrilatxo bat eta kantu batzuk kantatu genituen. Ondoren Gaztetxera joan ginen bertako bertso eskolakoen saioa entzutera. Ederki aritu ziren bertsotan eta beraien olerkiak irakurtzen.
Ondoren, han geundenak kalera joan ginen eta han ibili ginen tabernaz taberna. Denbora azkar joan zitzaigun eta bukatzeko tenorea nahi baina lehenago iritsi zen.
Arratsalde ederra pasa genuen...


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2010

Eguneko argazkiak hemen:

2014/11/02

2014-11-02 Leioan Kalekantuka

Beste behin ere Leioara joateko aukera izan dugu. Gaurkoan erdialdean ibili beharrean Pinueta auzoan ibili gara. Kontu bat izan dugu kontran eta ez da eguraldia izan. Athletic eta Sevillaren arteko partidarekin topo egin du gure emanaldiak, baina hala ere elkartu da jendea guregana. Jendea gustura somatu dugu bere erara parte hartzen, batzuk kantuan, beste batzuk aldamenean entzuten...
Igande eguerdian une goxoa eskaini dugula uste dugu eta bat baina gehiago etxera aho zapore onez joan dela esan digute. Guzti hori euskaraz lortzeak pozten gaitu gehien!!!!






Eguneko berriak: UKBerri, Leioa.net   

Aurreko urteeetako berriak: 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak:










2014/10/24

2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak

Hirugarren aldiz bisitatuko dugu Legazpi. Urtean behin bisita egiteko aukera izan dugu aspaldian...

Lagun dexente ditugu paraje hauetan eta gustua ematen du bertara gerturatzea.

Aurtengoan giro epel-epela izan genuen lagun eta ostiral batez etxeratzeak ere pena ematen zuen. Kale zaharrean edo Nafarroa kalean beheeera hasi genuen jarduna. Ondoren kalean gooora egin genuen ta bertan Benito Lertxundiren kontzerturako 15 sarrera bikoitz zozkatu zituzten. Hortik aurrerakoak tabernaz taberna ibili ginen eta koadrilla ederra izan genuen lagun.
Gustura joan ginen beste behin ere etxera!

Eguneko berriak: Zingi-zango, Hitza, Legazpi udala




Aurreko urtetako berriak: 2013, 2012

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:


2014/10/12

2014-10-11 Orioko Goiko-kaletarren bazkaria

10 aldiz izan gara Goiko-kaleko jaietan. Gure taldearen historia eta festa hauen historia batera xamar hasi zen eta halaxe jarraitzen dugu!
Beste behin bisitatu genituen lagun on hauek eta beste behin ere mundial pasatu genuen.
Lehenengo zita Maistra Mariaren ondoan egin genuen.
Elkar agurtu genuen eta kantuan hasi ginen akordatzerako. Deskantsu txiki bat egin genuen eta famili argazki bat atera genuen (ondo gordetzeko horietako bat).
Hemen denontzako egon da lekua eta ongi etorria izan da gerturatu izan den guztia.
Guk hala sentitu izan dugu eta horixe nahi genuke aurrerantzean ere.
Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Oriotik Goraka Tirriki taka
hor entzuten da nonbait zalaparta
sei ijitu karru batekin kanta
festetan da zakileneko aldapa

Orain hamar urte gertatua zen
bertan akelarrea piztu zuten
hamaika sorgin eta akerra tarten
munduko jai onena Goiko kalen

Bentazaharretik irten berriak
handik etorrita musikariak
kantuan jarri zituzten guztiak
sorgin, akerra ta sukaldariak.

Bazkal ondoren sortu da iskanbila
sukaldariak dantzan irten dira
sorginen artian perejil bila
distantzi motzetan trebeak dira.

Goikokalen gauza harrigarria
urtero gertatzen da miraria
tabernarik gabe dago kalia
ta sorginak berriz mozkortu dira.

Eta gogoan izan, ahaztu gabe
hau ez da Arraldeko goenkale
Erria txikota ta arrantzale
agur oriotarrak ta GOIKOKALE

















Aurreko urteko berriak: 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:

Orioko bazkari honetara hainbatek ezin izan zuten etorri. Horietako batek (Onek) bertso eder batzuk idatzi zituen eta denon artean plazer haundiz kantatu genituen. Datorren urtean denok elkartuko gara sinfalta!!!!


Guretzako hau ez da plaza bat gehiago izaten. Tori gure oparitxoa bertso moduan. Gora Goikokale!!!!


2014/09/28

2014-09-28 Lauroetako San Migel jaiak

San Migel egunaren bueltan jaiak izaten dira leku askotan. Guk Loiuko parte den Lauroetara joateko aukera izan dugu.
Paraje ederra honelako egun bat pasatzeko!
Auzotarrek lana gogotik egin zuten gu eta bertaratu ginenak ondo baina hobeto egon gintezen, eta halaxe izan zen.
Eguerdi partean eguraldiak eguna goibeltzeko itxura hartu zuen, baina Lauroetarren eztarriek ez zuten horretan hutsik egin eta altxatu zuen eguraldiak.
Bazkalondoren han jardun genuen jo ta su kantuan lagunarte ederrean!

Akordatzerako bultzaka edo tiraka ari ziren itzainak idi-probari ekiteko.
Ondo segi Lauroetarrok eta segi horrela!

Loiun egindako aurreko emanaldi bat: 2014


Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:
Gure artean Mungiako Mikel eta Julene trikitilariak ibili dira. Hori da hori indarra!




2014/09/27

2014-09-27 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ormaiztegin lagun zaharrak ditugu eta afari honetan aukera paregabea izaten dugu haiek bisitatzeko.
Gustura joaten gara Ormaiztegira eta San Migel bueltan izaten den afarian giro paregabea aurkitzen dugu!

Aurten ere ederki pasa genuen karpa bete-betea ikusita eta jendea honela kantuan ikusita. Gaugiro aparta eta askotan aurkitzen ez den giro sanoa!
Ea berriz elkarrekin egoterik dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2012, 2011

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




2014/09/22

2014-09-21 Urretxun Euskal Jaia

Etxean jotzea erreza izaten da guretzat. Jendeak ederki erantzun zuen eta giro eta konpainia ederrean egon ginen!

Eskerrik asko denori!

Gora Urretxuko euskal jaiak!!!

Aurreko urteetako argazkiak: 2013, 2012, 2011, 2009, 2008



Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:



2014/09/16

2014-09-15 Altsasuko jaiak

Astelehen batean afal ondoren jotzea ez da guk normalean egiten dugun emanaldia.
Altsasun gauerdiaren bueltan hasi genuen emanaldia. Karpan afaldu genuen ondo asko (eskerrik asko sukaldariei!!!!) eta kafe garaia iritsitakoan hasi ginen lanean.
Han ez zen txisparik piztu behar izan, piztuta zegoen aspalditik!!!
Karpan ordu erdi eder bat egin genuen eta jendeak ederki hartu zuen parte. Kantatu eta dantzatu gogotik egin zuen jendeak.
Ondoren plazara joan ginen eta han jardun genuen denbora luzez. Ederki ibili ginen eta hurrengo logureei aurre egingo geniola esanez agurtu behara izan genuen Sakanako herri eder hau.
Ea beste batean elkar ikusteko aukera dugun!


Eguneko argazkiak:

Argazki batzuk erreta daude. Dena den, jartzea erabaki dugu ze giro egon zen ikus dadin.


Eguneko bideoak:

2014/09/14

2014-09-13 Legutioko kofradiak

Bigarren urtez itzuli gara Legutioko Kofradia jaietara. Aurten ere bero haundia izan dugu zain eta eguerdi partea girotzea tokatu zaigu.
Giro polita zegoen kalean, bakoitza egonean gustura eta lagunarte giro ederra topatu dugu.
Plazan hasi dugu saioa eta jendeak itzala zuen gogoko, baina garesti zegoen itzalean tokia aurkitzea.

Kalean ibili gara batera eta bestera, eta halaxe ibili gara bazkal ordura bitarte.

Esneitz tabernan egin dugu azken saioa eta bertakoen partetik harrera beroa jaso dugu. Lerro hauen bidez eskertu egin nahiko genuke gurekin izan duten adeitasunarengatik. Horrela gustura itzuli gara etxera. Bai horixe!


Beste urte batzutako berriak: 2013


Eguneko argazkiak:

2014/09/08

2014-09-07 Orozkon San Antolin jaiak

Orozkora egin dugun bigarren bisita ere arrakastatsua izan da. Bat iluntzean hasi eta gauean bukatu genuen, San Antolin jaietan berriz, eguerdian hasi eta bazkal garaian bukatu beharra izan genuen.

Eguraldiak eutsi zuen eta giro ederra aurkitu genuen. Ederki pasa genuen eta igande eguerdian jaigiro ederrean ibili ginen. Herriaren alde batean hasi eta bazter gehienetan ibili ginen kantuan.

Segi horrela San Antolin jaiak ospatzen eta ea beste batean elkarrekin kantuan ibiltzeko aukera dugun!!!!

Aurreko berriak: 2013ko euskara eguna

Eguneko argazkiak:


2014/08/18

2014-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Beste urte batez Ondarroan Arrantzale egunez egon gara. Eguraldi ona lagun dena errezagoa izaten da eta aurtengoan ere giro ederra bizi izan genuen bertan.
Kofradia aldean hasi genuen saioa etabertara iristerako koadrilatxoa zain genuen kanturako prest.
Hasterako giroa bero-bero zegoen. Ederra jarduna egin genuena!
Akordatzerako Alamedara joan beharra izan genuen, besteen jarduerei lekua utzi behar baitzaie.
Alamedan jendeak goxo-goxo inguratuta beste kanta saio luze bat egin genuen. Eta han inor ez zen aspertzen!!!!
Ederki pasa genuen beste urte batez!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:



2014/08/10

2014-08-09 Getarian Salbatore jaiak


Aurten Getaria bisitatzeko aukera izan dugu Salbatore jaietan. Marmitako txapelketa antolatua zegoen eta marmitakoa dastatzeko aukera izan genuen zorionez.
Konpainia ederra izan genuen eta solasaldi ederrean geundela kantaldia hasteko girorik ez genuen sortu beharrik izan. Jendea kantuan zegoen dagoeneko.
Bero egin zuen eta ez dakigu getariarrek ondo kantatu zutelako edo zer... baina eguraldiak aguantatu zuen.
Ordu pasako saioaren ondoren gauzak jaso, atseden hartu eta kalera joan ginen kantura.
Giro ederra genuen eta halaxe jakinarazi ziguten Getariako traineruak Ondarroako bandera irabazi zuela.
Beraz, kantaldia 21:00etan arraunlarien etorrerarekin elkartu genuen. Udaletxera joaten lagundu genien eta herritarren harrera beroa eskaini zieten.
Honen ondoren beste tartetxo batean kalean ibili ginen nola bukatu ezin asmatuta ibili ginen.
Egun polita pasa genuen Getaria aldean!

Getarian aurretik jotako emanaldiak: 2014ko euskal jaia, 2008 Salbatoreak

Eguneko argazkiak

Eguneko bideoak:

2014/07/28

2014-07-26 Soraluzeko jaiak

Iaz joan ginen lehen aldiz Soraluzera eta aurten berriz joateko aukera izan dugu. Iaz Santio egunean izan zen eta aurten berriz Santa Ana egunean. Hasterako Arabatik etorritako dultzainari hirukoarekin egoteko parada izan genuen eta elkarrekin kalejiratxoa egitea erabaki genuen. Goiza bero zetorren eta bazkaltzerako kixkaltzeko zorian egon ginen. Itzala eta edana ez zen berehalako batean aurkitzen erreza!
Txandaka aritu ginen dultzainariak eta gu eta kalejiretan bikain aritu ginen elkarrekin. Beti da aberasgarria horrelakoetan ibiltzea eta polit joan zela iruditu zitzaigun.
Bazkaria txukun joan zen eta bazkalondorenak bazirudien ez zuela amaierarik!!!! Aspertu gabe kanta eta kanta ibili ondoren beste ekimenei txanda eman genian, gure gustura bukatuz.

Ederki pasa genuen beste behin ere!

Ondo segi jaietan Soraluze!

Eguneko berriak:

Beste berri batzuk: 2013ko jaiak


Eguneko argazkiak



Egunteko bideoak:









2014/07/19

2014-07-17 Antzuolako jaiak



2014ean beste behin ere Antzuolara joateko aukera izan dugu. Lagun ugari ditugu Antzuolan eta beti izan dugu harrera beroa, beti izan dira oso adeitsuak gurekin.

Uztailaren 17an bero ikaragarria egin zuen eta nahiz eta trumoia egingo zuela iragarri ederki aguantatu zuen eguraldiak. Jende ugari inguratu zen plazara eta giro ederra sortu zen afal garaian.

Lehenik kantu goxo batzuk jo genituen eta afalondoren hasi zen gure emanaldia. Kantu, parre eta adarjotzeak egon ziren eta akordatzerako "hontza" kanpandorretik behera zetorren jaien hasiera iragarriz...

Ondoren kalez-kale ibili gine jotzen eta jendea girotuta zegoenez, ez genuen zaila izan kantuan aritzeko. Etxeratzea zailagoa izan zitzaigun aurreko guztia baino.

Ondo segi festetan lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2011

Eguneko berriak, hontzaren jaitsierako bideoa eta argazki batzuk: Goiena

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak




2014/07/03

2014-07-02 Zumarragan Santa Isabel eguna

Etxean jotzeak arriskua izaten du askotan, baina aurten ere eguraldiari kasu handirik egin gabe, jendeak ederki erantzun zuen.
Egun luzea eta gogorra izan ahal da, baina halare ederki pasa genuen.
Bazkaltzen IruƱeako Muthiko Alaiak peƱako lagunak izan genituen eta han ibili ginen Antioko mahaiez mahai. Bi tronpetajole on eta jatorrak izan ziren gurekin. Poliki jantzi ziguten jaitsiera eta kantuei indar ederra eman ere bai.
20:30ean jaitsierarako prest geunden eta inoiz ez bezala dantzarien taldearen jarraian ibiltzeko aukera izan genuen.

Iburreta kanpoko giroari buruz esateko hitzik ez dugu. Ederra giroa! Ederki pasa genuen.

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak: