2014/08/18

2014-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Ibon (e)k argitaratua 11:40 e(t)an

Beste urte batez Ondarroan Arrantzale egunez egon gara. Eguraldi ona lagun dena errezagoa izaten da eta aurtengoan ere giro ederra bizi izan genuen bertan.
Kofradia aldean hasi genuen saioa etabertara iristerako koadrilatxoa zain genuen kanturako prest.
Hasterako giroa bero-bero zegoen. Ederra jarduna egin genuena!
Akordatzerako Alamedara joan beharra izan genuen, besteen jarduerei lekua utzi behar baitzaie.
Alamedan jendeak goxo-goxo inguratuta beste kanta saio luze bat egin genuen. Eta han inor ez zen aspertzen!!!!
Ederki pasa genuen beste urte batez!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:



Ez dago erantzunik "2014-08-17 Ondarroan arrantzale eguna"